51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 706/2009 betearazpena

Epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari da hipoteka-betearazpenagatik eta horren gaineko esleipen-autoa eman da. Hona hemen autoaren xedapen zatia, hitzez hitz:

Betearazleari, hots, Barclays Bank, SAri (IFK: A-47001946; egoitza: Madril, Colón plaza, 1) ondoko finka esleitzen zaio 109.174,50 eurotan: goiko etxebizitza bat Iruñean, eskuinekoa eskaileretan gora eginda, Mario Rueda kaleko 6an, Txantrea auzoan; erregistroko datuak ebazpen honetako aurrekarien lehen atalean azaldu dira.

Ezereztu eta indarrik gabe uzten da prozedura honen ondorioz egindako inskripzioa. Ebazpen hau irmo bihurtu ondoren, eman bekio lekukotza esleipen-hartzaileari, eta igor bekio agindu bikoiztua Iruñeko 3. Jabetza Erregistroko erregistratzaile jaunari, prozedura honi bide eman dion hipoteka eta geroko idatzohar eta inskripzio guztiak ezerezteko, baita Prozedura Zibilari buruzko Legearen 688. artikuluan aipatzen den ziurtagiria eman ondoren egindakoak ere, halakorik bada. Jasorik utziko da enkantean lortutako prezioa txikiagoa dela printzipalarengatik, interesengatik eta kostuengatik erreklamatutakoa baino.

Eta Erico Narciso Gray Morani jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut.

Iruñean, 2010eko martxoaren 29an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1006103