51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

IRUÑEKO LEHEN AUZIALDIKO 2. EPAITEGIA

Ediktua. 2416/2009 judizio arrunta

Aditzera ematen da epaitegi honetan goian adierazitako prozedura bideratzen ari dela eta horren gaineko epaia eman dela. Hona hemen idazpurua eta epaitza, hitzez hitz:

"74/2010 epaia.

Iruñean, 2010eko martxoaren 23an.

J. Miguel Iriarte Barberena jaunak, Iruñeko eta bere barrutiko Lehen Auzialdiko 2. Epaitegiko epaile magistratuak, epaitegi honetan bideratzen ari diren 2416/2009 judizio arruntaren autoak aztertu ditu. Auzia Unión Financiera Asturiana, SA kredituko finantza establezimenduak sustatu du, Alfonso Martínez Ayala prokuradoreak ordezkatuta eta Alfredo Prieto Valiente legelariaren laguntzarekin, Henry Vitelio Dávila Espinozaren kontra (auzi-ihesean dago), diru kopuru bat erreklamatzeko.

Epaitza:

Baiesten dut Alfonso Martínez Ayala prokuradore jaunak Unión Financiera Asturiana, S.A.ren izenean eta hura ordezkatuz jarri duen demanda, eta horrenbestez auzi-ihesean den Henry Vitelio Dávila Espinoza kondenatzen dut alderdi demandatzaileari zazpi mila seiehun eta hogeita hamar euro eta berrogeita zortzi zentimo (7.630,48 euro) ematera, gehi goian aipatutako interesak, eta prozesuaren kostuak ordaintzera.

Eta Henry Vitelio Dávila Espinozari jakinarazteko balio izan dezan, gaur egun non den jakiterik ez baitago, honako hau egin eta sinatzen dut."

Iruñean, 2010eko apirilaren 6an.-Idazkari judiziala, Teresa Arenaza Sarasola.

Iragarkiaren kodea: J1006102