51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAKANAKO MANKOMUNITATEA

Aurrekontuko 1/2010 aldaketa hasiera batean onetsirik

Sakanako Mankomunitateak, 2010eko martxoaren 30ean egindako Batzar Orokorrean, hasiera batean onetsi zuen 2010eko aurrekontuko 1/2010 aldaketaren espedientea.

Espedientea idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Lakuntzan, 2010eko apirilaren 6an.-Lehendakaria, Miguel Angel Zubiria Galartza.

Iragarkiaren kodea: L1006083