2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
KODES MENDIKO ADMINISTRAZIO ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
2009ko kontu orokorra
Kodes Mendiko Administrazio Zerbitzuen Mankomunitateak, Kontuen Batzorde Berezi gisa eraturik, 2009ko kontuen espedienteari buruzko aldeko txostena eman zuen, 2010eko martxoaren 25ean egin osoko bilkuran.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 242.3 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, kontuen espedientea jendaurrean egonen da hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.
Epea iragan eta inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betikoz onetsitzat hartuko dira.
Aguilar Kodesen, 2010eko martxoaren 31n.-Mankomunitateko burua, Javier Martínez Fernández de las Heras.
Iragarkiaren kodea: L1005950