51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2010eko zirkulazioaren gaineko zerga eta pasabideen tasa

Diru-bilketaren gaineko Erregelamenduari jarraituz, aditzera ematen da 2010eko maiatzaren 15ean bukatuko dela 2010. urteari dagokion Zirkulazioaren gaineko Zerga eta pasabideen tasa borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagirien ordainketa egiten ahalko da ordainagiriaren atzealdean zehaztutako edozein banku-bulegotan, aurretik ordainagiria aurkeztuta.

Helbideratutako ordainagiriak 2010eko maiatzaren 8an zordunduko dira.

Aipatu epea bukatutakoan, Diru-bilketaren Erregelamendu Orokorrean ezarritako errekarguak aplikatuko dira eta premiamendu bidez kobratzeko izapideak hasiko dira.

Zizur Nagusian, 2010eko apirilaren 15ean.-Alkate udalburua, Pedro Huarte Iribarren.

Iragarkiaren kodea: L1006462