51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Udal ordenantza, Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak edukitzeko lizentzian tasak arautzen dituena. Behin betiko onespena

Alesbesko Udalak, 2010eko urtarrilaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Arriskutsuak izan daitezkeen zakurrak edukitzea arautzen duen udal ordenantza. 2010eko 24. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 22an.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluari jarraikiz, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen, eta jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza hori behin betiko onetsi eta osorik argitaratzeko agindu da, behar diren ondorioak izan ditzan.

Alesbesen, 2010eko apirilaren 7an.-Alkatea, M.ª Carmen Segura Moreno.

ORDENANTZA FISKALA, ARRISKUTSUAK IZAN DAITEZKEEN ZAKURRAK EDUKITZEKO LIZENTZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/95 Legearen Lehenengo Tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatutakoaren arabera eta lege bereko 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zergapeko egintza

2. artikulua. Hona hemen zergapeko egintza:

Arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko zerbitzu tekniko eta administratiboen aurkezpena.

Tasen sorrarazpena

3. artikulua. Arriskugarri gerta daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko tasa sortuko da eskaera aurkezten den unean, eta lizentzia ez da tramitatuko lehenago tasa hori ordaintzen ez bada.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordenantza honen 2. artikuluan aipatzen diren lizentziak emateko tasak ordaindu beharko dituzte arriskutsu gerta daitekeen animaliaren baten jabe edo edukitzaileek.

Tarifak

5. artikulua. Kasu bakoitzean aplikatzeko tarifak izanen dira, ordenantza honetan agertzen direnak.

Kudeaketa eta diru-bilketa arauak

6. artikulua. Eskaera egitean ordainduko dira arriskutsuak izan daitezkeen animaliak edukitzeko lizentziak emateko ezarritako tasak, Udalaren diru-bilketa zerbitzuetan ordaindu ere.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.-Zakurrak edukitzeko lizentziak ematea:

(*) Tarifa, lizentzia bakoitzeko: 29,55 euro.

Iragarkiaren kodea: L1006151