51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALESBES

Herrilurretako ondasunak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa. Hasierako onespena

Alesbesko Udalak, 2010eko martxoaren 29ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen, legez ezarritako botoen gehiengoarekin, Alesbesko udalerrian herrilurretako ondasunak arautzen dituen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Alesbesen, 2010eko martxoaren 30ean.-Alkatea, María Carmen Segura Moreno.

Iragarkiaren kodea: L1006087