2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URZAINKI
2010eko plantilla organikoa. Behin betiko onespena
Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19 eta 20. artikuluetan ezarriari jarraikiz, aditzera ematen dira Udal honen 2010erako plantilla organikoa eta Udal honetako lanpostuen zerrenda. 2009ko abenduaren 15eko osoko bilkuran onetsi zen, aurrekontuaren hasierako onespenarekin batera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. artikuluan ezarriari jarraikiz. Plantillaren hasierako onespenaren iragarkia 2010eko 10. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 22an.
2010erako plantilla organikoa
Funtzionarioak
Lanpostuaren izena: Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasuneko idazkaria. Buru den udala: Erronkariko Udala. Maila: A. Sarbidea: O.L. Egoera: hutsik.
Lan-kontratudunak
Karguaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatu lan-kontratuduna, lanaldi murriztuan. Sarbidea: O.L. Lanpostuaren ezaugarriak: Nafarroako Foru Komunitatearen zerbitzuko lan-kontratudunen D mailari edo taldeari dagokiona (kontratuan finkatutako lan ordutegiaren arabera, lanaldi osoaren %62,5 egiten baitu). Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %18,50. Egoera: hutsik.
Administrazio araubideko langileen izenen zerrenda
Carlos Manuel Sorli Peña. A mailakoa. Erronkariko eta Urzainkiko Udalen Batasuneko bitarteko idazkaria. Administrazio-kontratua. Sarbidea: O.L. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %26,88. Egoera: jardunean. Antzinatasuna: 93/06/22.
Urzainkin, 2010eko martxoaren 31n.-Alkate udalburua, José María Baines Conget.
Iragarkiaren kodea: L1006061