2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TORRES DEL RÍO
2010eko ekitaldiko plantilla organikoaren onespena
Torres del Rioko Udalak, 2010eko martxoaren 22an egindako osoko bilkuran, erabateko gehiengoaz onetsi zuen 2010eko ekitaldiko plantilla organikoa, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 236. artikuluan eta horrekin bat heldu den legerian agindutakoari jarraituz. Hona nola gelditu den:
-Administrazio araubideko langileak:
Lanpostuaren izena: idazkari 1. Ana Barbarin Jiménez. Maila: A. Lanpostuko osagarria: %23,72. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Antzinatasuna: 1988ko abuztuaren 16a. Armañantzasko eta Elizagorriko udalekin partekatua.
-Lanaldi partzialeko lan-kontratudunak (12 ordu eta 10 minutu):
Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetako enplegatu 1. E maila. Lanpostuko osagarria: %3,21. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Hutsik.
Aipatu 236. artikuluan ezarritako aginduak betez eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten.
Torres del Rion, 2010eko martxoaren 29an.-Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.
Iragarkiaren kodea: L1005805