51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Udal ordenantza, Trafikoaren gainekoa. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, bertzeak bertze hasiera batean onetsi zuen Tafallako Trafikoaren gaineko udal ordenantza. Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz, erabakia eta horren espedientea jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Alegaziorik aurkeztu ezean, hasierako onespena behin betikoa bihurtuko da, eta onespen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da ordenantzaren testuarekin batera.

Tafallan, 2010eko apirilaren 6an.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1006050