51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

154/2010 EBAZPENA, apirilaren 12koa, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana. Honen bidez baimentzen dira 2010eko udan egonaldi baten bidez eginen diren ingeleseko ikastaro trinkoak, haur eta lehen hezkuntzan ingelesa edo ingelesez irakasten duten irakasleentzat. Ikastaro horietan 45 ikastoki izanen dira, eta beharrezkoa den gastua ere onetsi da.

Ingelesa ematen duten irakasleen gaitasun linguistiko eta metodologikoa eguneratu eta hobetzeko prestakuntza jardueretan parte-hartze handiagoa izan dadin, Hezkuntza Departamentuak astebete iraunen duen ingeleseko ikastaro trinko bat antolatu du berriz ere. Altsasun eginen da, eta parte-hartzaileei aukera emanen die prestakuntza beren lan eta familia bizitzarekin bateratzeko.

Ikastaro honen xede nagusia hizkuntzaren B2 maila finkatzea da, C1 mailarantz jarraitu ahal izateko, eta alderdi linguistikoak, metodologikoak, kulturalak, hizkuntza ez-formalarenak eta abar bilduko ditu.

45 ikastoki eskaintzen dira, 3 txandatan banatuta, bakoitzean 15 parte-hartzaile:

a) Ekainaren 27tik uztailaren 3ra.

b) Abuztuaren 22tik 28ra.

c) Abuzturen 29tik irailaren 4ra.

Programa honen kostuari aurre egiteko beharrezkoa den gastua bi kontu-sailetan bereizi da:

1) Irakaskuntzari dagokion zatia Hezkuntza Departamentuaren eta "Pamplona Learning Spanish Institute, S.L."ren arteko lankidetza hitzarmeneko jardueren artean sartuta dago (otsailaren 26ko 90/2010 Ebazpena), eta, horren arabera, kontzeptu honen ondoriozko ordainketak 2010eko aurrekontuko "Pamplona Learning Spanish Institute ikastetxearekin egindako hitzarmena" izeneko 421002 42420 4709 322900 kontu-sailaren kargura eginen dira.

2) Ikastaroko mantenu eta ostatu arloko gastua faktura bidez ordainduko da, 2010eko aurrekontuko "Atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntza. EGF 2007-2013 Programa Eragilea" izeneko 421002 42420 2266 321200 kontu-sailaren kargura (PEP elementua E-09/000024-04). Ikastaro horiek Europako Gizarte Funtsak %50eko tasarekin kofinantzatzen ahal dituen ekintzen artean sartzen dira, Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Eragilearen bitartez.

Horrenbestez, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendariak proposatu du egonaldi baten bidez eginen diren ikastaro trinkoak baimentzea Nafarroan Haur eta Lehen Hezkuntzan ingelesa edo ingelesez irakasten duten irakasleentzat, eta ikastaro horietan parte hartzeko deialdia eta dagokion gastua onestea.

Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 122/2007 Foru Dekretuaren bigarren xedapen gehigarriaren bigarren idatz-zatiak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Egonaldi baten bidez eginen diren ikastaro trinkoen 3 txandak baimentzea Nafarroako Gobernuaren ikastetxeetako haur eta lehen hezkuntzako ingeleseko irakasleentzat. Ikastaroak Altsasun eginen dira, 2010eko udan.

2. Programaren oinarriak eta bertan parte hartzeari buruzkoak onestea. Ebazpen honen 1. eranskinean agertzen dira.

3. Ostatu eta mantenurako beharrezkoa den gastua, 12.000 euro artekoa, onestea, 2010eko aurrekontuko "Atzerriko hizkuntzetako irakasleen prestakuntza. EGF 2007-2013 Programa Eragilea" izeneko 421002 42420 2266 321200 kontu-sailaren kargura (PEP elementua E-09/000024-04). Fakturak eta ordainagiriak egiaztatu ondoren ordainduko da. Gastu hori Europako Gizarte Funtsak %50eko tasarekin kofinantzatzen ahal dituen ekintzen artean sartzen da, Nafarroako EGF 2007-2013 Programa Eragilearen bitartez.

4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela agintzea.

5. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ekonomia eta Ogasun Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaileari, Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuari, Giza Baliabideen Zebitzuari, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Atzerriko Hizkuntzen Atalari, Argibide eta Agiri Bulegoari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, behar diren ondorioak izan ditzaten.

Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.-Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Teresa Aranaz Jiménez.

1. ERANSKINA

2010eko udan egonaldi baten bidez eginen diren ingeleseko
ikastaro trinkoak, Haur eta Lehen Hezkuntzan ingelesa edo
ingelesez irakasten duten irakasleentzat

1.-Deialdiaren xedea.

Hezkuntza Departamentuak 45 ikastoki eskaintzen ditu, ingeleseko ikastaro trinkoak egiteko egonaldi baten bidez. Astebeteko ikastaroak izanen dira eta Altsasun eginen dira. Ikastokiak 3 txandatan banatuko dira, bakoitza 15 ikastokikoa, egutegi honen arabera:

a) 2010eko ekainaren 27aren eta uztailaren 3aren artean.

b) 2010eko abuztuaren 22aren eta 28aren artean.

c) 2010eko irailaren 29aren eta irailaren 4aren artean.

Ikastaroa Nafarroako haur eta lehen hezkuntzako ikastetxeetan ingelesa edo ingelesez irakasten duten irakasleentzat da, baldin eta Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 maila badute (4. eranskina).

Ikastokiak emateko lehentasunezko hurrenkera hau ezarri da:

1. Ikastetxe publikoetako irakasleak, eta horien artean eta hurrenkera honetan: karrerako funtzionarioak, praktiketako funtzionarioak eta irakasle kontratudunak.

2. Ikastetxe itunduetako irakasleak.

Hezkuntza Departamentuak osorik ordainduko ditu ikastaroa, ostatua eta mantenua. Altsasurainoko bidaia parte-hartzaile bakoitzak ordainduko du.

2.-Ikastaroaren helburuak.

Ikastaroaren helburu nagusiak hauek dira:

-Ingeles maila hobetzea, lanerako eta komunikaziorako oinarri gisa B2 maila hartuta.

-Ingeleseko irakasleek ingeleseko ezagutza, batez ere ahozko arloa, eguneratzeko bidea jartzea.

-Ingelesez mintzatzen diren herrietatik kanpo lortzen zailak diren erabilera inguruneak sortzea.

-Metodo didaktikoen ezagutzan eta aplikazioan sakontzea.

-Prestakuntzarako motibazioa ematea, alderdi ez-formaletatik, harreman alderdietatik eta aisiaren alderdietatik abiatuta.

-Nafarroako ikastetxeetan gauzatzen diren esperientziak, jarduerak eta praktikak alderatzea.

-Lan proposamen berritzaileak garatu eta aurkeztea, gelan aplikatzeko.

4.-Parte hartzeko betebeharrak.

4.1. Betebehar orokorrak:

-Ingelesa edo ingelesez irakastea haur edo lehen hezkuntzan, 2009-2010 ikasturtean.

-Atzerriko ikastaroetarako laguntzarik edo ikastokirik eskatu bada (otsailaren 22ko 74/2010 Ebazpena), deialdi honetako eskabidean (2. eranskina) adierazi beharko da zein ikastoki lehenetsiko den biak lortuz gero.

4.2. Hizkuntza arloko betebeharrak:

-Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko ingeleseko B2 maila oinarri dela garatuko da ikastaroa eta, beraz, ezinbestekoa da maila hori izatea parte hartzeko, horrela ikastaroa ongi aprobetxatuko baita eta deialdi honen 3. puntuan zehaztutako helburuak lortuko baitira. Ahozko trebetasunetan izan beharko da batik bat maila, lanean ahozko azalpena, elkarrizketa, solasaldia eta abar izanen baitira oinarri.

-Departamentuak eska dezake eskatzaileek ahozko elkarrizketa egin dezatela, ikastaroaren planteamendurako hizkuntza maila egokia dutela ziurtatzeko. Elkarrizketaren ondoren, hautapen batzordeak erabaki dezake maila hori ez dutenak ikastaroan ez onartzea.

5.-Ikastaroaren deskribapena.

Ikastaroa prestakuntza jarduera bat da, eta jarduera horretan ingelesa izanen da beti komunikazio hizkuntza, bai saio formalenetan bai tailerretan, aisian, otorduetan, etab. Hori hala, ingelesa erabiltzea da talde lanaren eta bizikidetzaren gako nagusia.

Egonaldi baten bidez eginen den ikastaro trinkoa da eta, beraz, parte-hartzaileak egoitzan egonen dira hasieratik, igande gaua, bukaerara arte, larunbata eguerdia.

Programaren edukia:

a) Hizkuntzaren ikaskuntza formala.

b) Metodologia saioak.

c) Lan pertsonala, proiektu didaktiko praktiko bat garatzeko.

d) Alderdi kulturalei buruzko saioak.

e) Jarduera sozialak.

Gainera, izangaien lanbide profilari eta interesei buruzko elkarrizketan lortutako informazioak laguntza emanen du aurreko puntuak taldearen ezaugarri eta beharrei hobeki egokitzeko.

6.-Agiriak.

-Eskabide orria (2. eranskina).

-NANaren fotokopia, DIN A-4 formatuan.

Hezkuntza Departamentuak ofizioz aurkeztuko du izangaien zerbitzu orria edo lan bizitza, eskabidean emandako informazioa baliozkotzeko.

7.-Eskabideen aurkezpena.

Deialdiaren prozesu osoa (eskabidea, agirien aurkezpena eta abar) telematika bidez gauzatzen ahalko da, www.navarra.es web gunearen bitartez. Tramitazio elektronikoa egiteko, ziurtagiri digitala edo NAN elektronikoa izan behar da, web gune berean eskuratzen ahal dena.

Halaber, eskabidea Hezkuntza Departamentuko Erregistroan aurkezten ahalko da (Santo Domingo, zk.g., 31001 Iruña) edo, bestela, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatutako tokietako edozeinetan. Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal irekian eginen da, postako funtzionarioak, ziurtatu aurretik, data eta zigilua jar ditzan.

Eskabideak aurkezteko hamar egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Egokitzat jotzen bada, agiri osagarriak aurkezteko eskatzen ahalko da.

8.-Hautapen batzordea.

Horretarako izendatuko den batzorde batek baloratu eta barematuko ditu parte hartzeko eskabide guztiak, 3. eranskinean ezarritako baremoaren arabera. Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuko zuzendaria izanen da batzordeko burua edo, bestela, hark izendatzen duena. Zerbitzu horri atxikitako teknikariak izanen dira batzordeko kideak.

Baremazioan berdinketa baldin bada, Hezkuntza Departamentuak 2010eko udan atzerrian prestakuntza izateko egin duen deialdian aurreikusitako zozketa publikoaren emaitza erabiliko da berdinketa hausteko irizpide gisa. Zozketa hori martxoaren 23an egin zen.

9.-Deialdiaren ebazpena.

Hautapen batzordeak hautaketa prozesuaren behin-behineko emaitzak argitaratuko ditu zerrenda batean, Argibide eta Agiri Bulegoko iragarki oholean, Nafarroako Gobernuaren web gunean (www.navarra.es) eta Hezkuntza Departamentuaren web gunean (www.educacion.navarra.es). Zerrenda horretan honako hauek adieraziko dira:

9.1. Behin-behineko esleipena duten eskaeren zerrenda, lortutako puntuazioak eta esleitutako txanda.

9.2. Ordezkoen zerrenda, puntuazio ordenaren araberakoa.

9.3. Baztertutako eskaeren zerrenda, arrazoia zein izan den erantsirik.

Eskatzaileek erreklamazioak aurkez ditzakete hautapen batzordeari zuzenduta, aipatutako behin-behineko zerrenda jendaurrean jarri eta 3 egun balioduneko epean.

Behin-behineko zerrendako izangaiek elkarrizketa gainditzen badute (ikus deialdiaren 4.2 atala), ikastaroko parte-hartzaileen behin betiko zerrendara pasatuko dira.

Gainerako eskatzaileak erreserba zerrendan geratuko dira eta, hutsunerik sortuz gero, elkarrizketa egitera deitzen ahalko dituzte.

a) txanda jasotzen dutenek idatzizko baimena aurkeztuko dute, dagokien zuzendaritzak sinatua, egun horietan ikastetxea uzteko, eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura igorriko da, 2010eko ekainaren 1a baino lehen. c) txandaren kasuan, uztailaren 5ean bukatuko da baimena aurkezteko epea.

Erreklamazioak ebatzirik eta, hala denean, elkarrizketak eginik, batzordeak parte-hartzaileen behin betiko zerrenda jarriko du Argibide eta Agiri Bulegoko iragarki oholean, Nafarroako Gobernuaren web gunean (www.navarra.es) eta Hezkuntza Departamentuarenean (www.educacion.navarra.es).

Ikastokia onartuz gero, onuraduna zerrenda batean sartuko da. Zerrenda hori Nafarroako Gobernuaren Interneteko atarian argitaratuko da, Batzordearen 1828/2006 (EE) Erregelamenduaren 6. artikuluan zein Nafarroako Foru Komunitateko FEDER-EGF 2007-2013 Komunikazio Planean ezarritako baldintzetan. Horrez gain, onuradunak Nafarroako Gobernuko Kontu-hartzailetza Orokorraren, Kudeaketako Agintaritzaren (UAFSE) eta Europako Batzordearen egiaztapen jardueren mende jarri beharko dira.

Ikastaroari uko eginez gero, behin betiko zerrenda argitaratu eta 5 egun naturaleko epean, hautatuek deialdiaren 5. eranskina, ikastaroari uko egiten zaiola azaltzen duena, igorri beharko dute Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzura, posta elektronikoz: jpastord@navarra.es. Bestela, esleitutako ikastaroa onartu egin dutela ulertuko da.

Epea bukatutakoan ere uko egiteak jasotzen ahal direla aurreikusita, epe horren ondorengo ukoak hurrengo deialdietatik baztertzeko arrazoi izanen direla ezarri da, ezinbesteko kasuetan izan ezik betiere.

Eskabideak aurkezteko epea bukatu eta gehienez ere hiru hilabeteko epean, Antolamenduaren, Kalitatearen eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak deialdi hau ebatziko du, batzordearen proposamenaren arabera.

Hezkuntza Departamentuak eskubidea izanen du ikastaroa egin aurretik laguntza ematea bertan behera uzteko, baldin eta destinoa Nafarroako Foru Komunitatetik kanpora aldatu dela egiaztatzen bada edo betebehar gisa ezartzen diren baldintzetakoren batek hurrengo ikasturtean (2010-2011) ez duela indarra izaten jarraituko egiaztatzen bada.

Era berean, Departamentuak ahalmena izanen du ezarritako txandetakoren bat deuseztatzeko, behar adina parte-hartzaile ez badago.

9.-Ziurtatzea.

Ikastaroa egoki bukatzen duten parte-hartzaileek 60 prestakuntza orduren balioa duen ziurtagiri bat jasoko dute.

10.-Errekurtsoak.

Deialdi honen eta honetatik sortzen diren egintzen aurka interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza jakinarazi edo jendaurrean paratzen denetik hilabeteko epean.

2. ERANSKINA

Nafarroan 2010eko udan egonaldi baten bidez eginen diren
ingeleseko ikastaro trinkoen deialdian parte hartzeko eskabidea

DATU PERTSONALAK

1. DEITURA:

2. DEITURA:

IZENA:

IFZ:

HELBIDEA:

HERRIA:

POSTA KODEA:

PROBINTZIA:

E-MAILa:

1. TELEFONOA (sakelakoa)

2. TELEFONOA (finkoa)

2009-2010 IKASTURTEKO DATU PROFESIONALAK

IKASTETXEA:

HERRIA:

SAREA (publikoa edo itundua)

LAN EGOERA

(X bat jarri dagokion laukian, mesedez)

Funtzionarioa, behin betiko destinoarekin

Funtzionarioa, behin-behineko destinoarekin edo praktiketan

Ikastetxe publikoko kontratatua

Ikastetxe itunduko irakaslea

ZEIN ETAPA ETA MAILATAN ARI DEN (Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza)

LAN ESPERIENTZIA (ANTZINATASUNA)

Irakaslanean osorik egindako ikasturteen kopurua ingelesa/ingelesez

irakasten (2009-2010 barne)

HIZKUNTZA MAILARI BURUZKO ADIERAZPENA

Nire ingeles maila Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuko B2 mailari dagokiola adierazten dut:

HAUTATUTAKO TXANDA

(Gutxienez txanda bat eta gehienez hiru hautatu. 1 zenbakiarekin adierazi

lehenik hautatutako txanda, 2 zenbakiaren bigarrena

eta hala hurrenez hurren)

a) txanda 2010eko ekainaren 27tik uztailaren 3ra

b) txanda 2010eko abuztuaren 22tik 28ra

c) txanda 2010eko abuztuaren 29tik irailaren 4ra

UDAKO PRESTAKUNTZAN IZANDAKO BESTE PARTE-HARTZE BATZUK

(X bat jarri dagokion laukian)

Adierazten dut ez dudala parte hartu 2009an Altsasun egonaldi baten bidez egindako ikastaro trinkoan.

Adierazten dut ez dudala parte hartzen Hezkuntza Departamentuak 2010eko udarako antolatu dituen atzerriko ikastaroen eta laguntzen deialdian.

Hezkuntza Departamentuak 2010eko udarako antolatu dituen atzerriko ikastaroen eta laguntzen deialdian ere parte hartu eta ikastokia bi deialdietan lortzen badut, atzerriko ikastaroa lehenetsiko dut.

Hezkuntza Departamentuak 2010eko udarako antolatu dituen atzerriko ikastaroen eta laguntzen deialdian ere parte hartu eta ikastokia bi deialdietan lortzen badut, Nafarroan egonaldi baten bidez eginen den ikastaroa lehenetsiko dut.

OHARRAK:

Sinatua

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUA. HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

3. ERANSKINA

Nafarroan 2010eko udan egonaldi baten bidez eginen
diren ingeleseko ikastaro trinkoen deialdiko baremoa

MEREZIMENDUA

GEHIENEKO

PUNTUAZIOA

AGIRIAK

Ingelesa/ingelesez irakasten egindako urte bakoitzeko 0,25 puntu

3

Eskatzaileak aurkeztu eta Eskolako Hizkuntza Plangintzaren Zerbitzuak egiaztaturiko informazioa

2009an Altsasun egonaldi baten bidez egin zen ikastaro trinkoan parte ez hartzeagatik

2

4. ERANSKINA

Hizkuntzen Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren mailak

A1

A2

B1

B2

C1

C2

ULERMENA

ENTZUNAREN ULERMENA

Nire buruari, nire familiari eta nire inguruneari buruzko oso hitz eta esaera oinarrizkoak, normalean erabiltzen direnak, ezagutzen ditut, mantso eta argi hitz eginez gero.

Interes pertsonaleko gaiei buruzko esaldi eta hitz ohikoenak ulertzen ditut (norberaren eta familiaren gaineko informazioa, oso oinarrizkoa, erosketez, bizitokiaz, lanaz).

Ohar eta mezu labur, argi eta errazen ideia nagusia ulertzeko gai naiz.

Argi eta normaltasunez hitz eginez gero, ideia nagusiak ulertzen ditut, lantokiko, eskolako, aisialdiko eta abarreko eguneroko gaiez aritzean. Gaur egungo gaiez eta interes pertsonal edo profesionaleko aferez ari diren irrati edo telebistako saio askoren ideia nagusia ulertzen dut, mantso eta argi ahoskatzen dutenean.

Diskurtso eta mintzaldi luzeak ulertzen ditut eta argudio zailei jarraitzeko gai naiz, gaia nahiko ezaguna baldin bada. Gaur egungo gaiei buruzkoak diren telebistako berri eta programa gehienak ulertzen ditut.

Film gehienak ulertzen ditut, hizkera estandarrean hitz egiten badute.

Diskurtso luzeak ulertzen ditut, argitasunez egituraturik ez egon arren, eta harremanak soilik inplizituak direnean, esplizituki adierazirik egon gabe. Telebistako saioak eta filmak ahalegin handirik gabe ulertzen ditut.

Edozein ahozko hizkera ulertzeko ez dut inolako zailtasunik, bai zuzeneko solasaldietan bai diskurtso emitituetan, jatorrizko hiztunen lastertasunaz izanik ere, azentura egokitzeko betarik badut.

IRAKURRIAREN

ULERMENA

Hitz eta izen ezagunak eta esaldi oso errazak ulertzen ditut, errotulu, afixa eta katalogoetakoak, adibidez.

Oso testu labur eta errazak irakurtzeko gai naiz. Badakit eguneroko izkribu errazetan, hala nola, iragarki, prospektu, menu eta ordutegietan, berariazko argibideak atzematen, aldez aurretik asmatzen ahal direnak, eta gutun pertsonal labur eta errazak ulertzen ditut.

Eguneroko edo lanari loturiko hizkeran idatziriko testuak ulertzen ditut. Gutun pertsonaletan adieraziriko gertaera, sentimendu eta nahien azalpena ulertzen dut.

Gaur egungo aferei buruzko artikuluak eta txostenak irakurtzeko gai naiz, non egileek postura edo ikuspuntu zehatzak adierazten baitituzte. Gaur egungo prosa literarioa ulertzen dut.

Testu luze eta konplexuak ulertzen ditut, literarioak edo gertaeretan oinarrituak, eta estilo diferentziak atzematen ditut.

Artikulu espezializatuak eta jarraibide tekniko luzeak ulertzen ditut, nire espezialitateari loturik ez badaude ere.

Hizkuntza idatziaren ia modu guztiak erraztasunez ulertzeko gai naiz, egituraren edo hizkeraren aldetik zailak diren testu abstraktuak barne, hala nola, eskuliburak, artikulu espezializatuak eta literatur lanak.

MINTZAMENA

AHOZKO ELKARRERAGINA

Elkarrizketetan modu errazean hartzen ahal dut parte, baldin eta beste pertsona prest badago gauzak berriro esateko edo beste hitz batzuekin esateko, mantsoago, eta esan nahi dudana adierazten laguntzen badit. Berehalako beharrei eta ohiko gaiei buruzko galdera errazak egin eta erantzuten ditut.

Lan erraz eta arruntetan komunikatzeko gai naiz, eguneroko jarduera eta gaiei buruzko argibideak erraztasunez eta zuzenean trukatuz. Harreman oso laburrak izateko gai naiz, normalean elkarrizketa bat izateko adina ulertzen ez badut ere.

Hizkuntza hori hitz egiten den herrira joaten naizenean gertatzen zaizkidan ia egoera guztietan moldatzen badakit. Interes pertsonaleko eguneroko gaiei edo eguneroko bizitzarako egokiak diren gaiei buruz (hala nola, famila, zaletasunak, lana, bidaiak eta ohiko gertaerak) elkarrizketa batean parte hartzen ahal dut naturaltasunez.

Erraztasun eta naturaltasun handi samarrez parte hartzen ahal dut elkarrizketa batean eta, beraz, jatorrizko hiztunekin komunikazio normala izaten ahal dut. Eguneroko egoeretan garaturiko eztabaidetan aktiboki parte hartzen ahal dut eta nire iritziak azaldu eta defendatu.

Erraztasunez eta naturaltasunez mintzatzen naiz, esaera egokiak modu nabarmenean bilatzen ibili gabe. Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen dut gizartean eta lanean.

Ideiak eta iritziak zehaztasunez adierazten ditut eta nire solasaldiak beste hizlarienekin trebetasunez lotzen ditut.

Edozein solasaldi edo eztabaidatan parte hartzen dut ahaleginik egin gabe, eta esamoldeak, esaldi eginak eta lagunarteko adierazpideak ongi ezagutzen ditut. Erraztasunez mintzatzen naiz eta ñabardurak zehaztasunez adierazten ditut. Arazorik izanez gero, zailtasuna hain diskrezio handiz saihesten dut ezen besteak ia ez baitira ohartzen.

MINTZAMENA

Bizi naizen tokia eta ezagutzen ditudan pertsonak deskribatzeko esaera eta esaldi errazak erabiltzen ditut.

Nire familia eta beste pertsona batzuk, nire bizimodua, nire hezkuntza jatorria, gaur egun dudan lana edo izan nuen azkena erraztasunez deskribatzeko esaera eta esaldiak erabiltzen ditut.

Esaldiak erraztasunez lotzen badakit, esperientziak, gertaerak, ametsak, esperantzak eta nahiak azaltzeko.

Badakit nire iritziak eta nire proiektuak laburki azaltzen eta justifikatzen. Istorio edo narrazio bat eta liburu edo film baten muina kontatzen badakit eta nire erreakzioak azaltzen ahal ditut.

Nire espezialitatearekin loturiko gaietan deskripzio argi eta zehatzak egiten ahal ditut.

Gai bati buruzko ikuspegia azaltzen badakit, aukera batzuen abantailak eta eragozpenak adieraziz.

Beste gai batzuk biltzen dituzten gai konplexuei buruzko deskripzio argi eta zehatzak egiten ahal ditut, ideia zehatzak garatuz eta ondorio egoki batekin bukatuz.

Deskripzioak edo argudioak argitasunez eta erraztasunez egiten ahal ditut, testuingurura egokituriko estilo batekin eta egitura logiko eta eraginkor batekin, entzuleak ideia garrantzitsuak jaso eta gogora ditzan.

IDAZMENA

IDAZMENA

Postal labur eta errazak idazteko gai naiz, adibidez zorionak adierazteko.

Datu pertsonalen inprimakiak betetzen badakit, adibidez, nire izena, nazionalitatea eta helbidea hotel bateko erregistroko inprimakian.

Nire berehalako beharren gaineko ohar eta mezu labur eta errazak idazteko gai naiz.

Gutun pertsonal oso errazak idazten ahal ditut, adibidez norbaiti eskerrak emateko.

Testu errazak eta ongi lotuak idazten ahal ditut ezagutzen ditudan gaiei edo interes pertsonalekoei buruz.

Esperientziak eta irudipenak azaltzen dituzten gutun pertsonalak idazten ahal ditut.

Nire interesei loturiko gai askori buruzko testu argi eta zehatzak idazteko gai naiz.

Argibideak adierazteko edo ikuspuntu bat sostengatu edo ukatzeko zergatikoak proposatzeko idazlan edo txostenak idazten ahal ditut. Gertaera eta esperientzia batzuei ematen diedan garrantzia nabarmentzen duten gutunak idazten ahal ditut.

Testu argi eta ongi egituratuen bidez adierazteko gai naiz, ikuspegiak modu zabal samarrean azalduz.

Gutun, idazlan edo txostenetan gai konplexuei buruz idazten ahal dut, garrantzitsutzat jotzen dudana nabarmenduz. Nire izkribuen xede diren irakurleendako estilo egokia hautatzen dut.

Testu argi eta arinak estilo egokian idazten ahal ditut. Argudioak dauzkaten gutun, txosten edo artikulu konplexuak egitura logiko eta eraginkorraren bidez idazten ahal ditut, entzuleak ideia garrantzitsuak jaso eta gogora ditzan.

Obra profesional edo literarioen laburpen edo iruzkinak idazten ditut.

5. ERANSKINA

Uko egitea

........................................................................... jaunak/andreak, NANa .........................., uko egiten dio Altsasun egonaldi baten bidez egitekoa den ikastaro trinkoari:

Txanda:

Datak:

2010eko udarako esleitua.

Sinatua

.................(e)n, 2010eko .............aren ..............(e)an.

ESKOLAKO HIZKUNTZA PLANGINTZAREN ZERBITZUA.

HEZKUNTZA DEPARTAMENTUA.

Iragarkiaren kodea: F1006559