51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Interesdunendako deia, France Telecom España, S.A.k ordenantza fiskalaren kontra paratu duen administrazioarekiko 396/2010 auzi-errekurtsoan

France Telecom España, S.A.k administrazioarekiko 396/2010 auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, Herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala behin betikoz onestearen aurka, 7. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu baitzen, 2010eko urtarrilaren 15ean.

Onetsitakoak xedapen orokorraren izaera duenez gero eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, delako prozeduran demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, agertzeko dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1, 2 eta 3. ataletan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1006040