51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Interesdunendako deia, Telefónica Móviles España, S.A.U.k ordenantza fiskalaren kontra paratu duen administrazioarekiko 367/2010 auzi-errekurtsoan

Telefónica Móviles España, S.A.U.k administrazioarekiko 367/2010 auzi-errekurtsoa aurkeztu du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusian, ordenantza fiskalak eta 2010eko urtarrilaren 1etik aitzina indarra izanen duten tributu diru-sarrerak eta prezio publikoak (19. ordenantza fiskala, herriko jabari publikoan interes orokorreko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasak arautzen dituena) behin betikoz onestearen aurka.

Onetsitakoak xedapen orokorraren izaera duenez gero eta interesdun kopuru zehaztu gabe bati eragiten dionez gero, iragarki honen bidez interesdunak epatzen dira, delako prozeduran demandatu gisa ager daitezen, bederatzi eguneko epean, agertzeko dei hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean agertzen denetik aitzina; hori guztia, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluko 1, 2 eta 3. ataletan xedatuari jarraikiz.

Tafallan, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Cristina Sota Pernaut.

Iragarkiaren kodea: L1006038