51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SESMA

Herrilurrak okupatzeko baimena

Sesmako Udalak, 2010eko martxoaren 31n egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Sesmako herrilurren 196,00 metro koadro okupatzea Gas Navarra S.A.ren alde, Sesmako 1. poligonoko 245. lurzatian. Xedea da bertan, hesiturik, aireko erregulazio armairua paratzea; 14 metro lineal okupatzea, gasa eramateko behar diren hodiak, komunikazio kableak eta telemandoa joan daitezen handik; Gas Navarraren alde bide zorra ezartzea gasa finka horretara sartzeko, 3 metro zabal, ardatzaren alde bakoitzean 1,5 metro, aipatutako 14 metrotan zehar; eta, azkenik, 140 metro koadro aldi baterako okupatzea lanak egiteko.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 172. artikuluak xedatzen duenez, espedientea jendaurrean egonen da, hamabortz egun baliodunean, interesdunek egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Sesman, 2010eko apirilaren 7an.-Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.

Iragarkiaren kodea: L1006153