2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SANTSOL
2010eko aurrekontua. Hasierako onespena
Santsolgo Udalak, 2010eko martxoaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Santsolen, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Francisco Javier Díaz de Ilarraza Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1005920