2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SAN ADRIAN
Aldaketa 2009-2010 ikasturteko matrikularen tasan.
Hasierako onespena
San Adriango Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea San Adriango Udalaren Musika Eskola erakunde autonomoaren matrikularen zenbatekoa aldatzea 2009-2010 ikasturterako, 20 eurotik 25 eurora pasa baita.
Espedientea jendaurrean egonen da gutxienez hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina, herritarrek eta interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, kexa edo oharrak egin ditzaten.
Hogeita hamar eguneko epe hori iragandakoan, inork erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu, behin betikotzat onetsiko da tasaren aldaketa.
San Adrianen, 2010eko apirilaren 7an.-Alkatea, Carlos Monasterio Muro.
Iragarkiaren kodea: L1006140