2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
7. aldaketa xehakatua Erronkariko Hirigintzako Udal Planean. Hasierako onespena
Erronkariko Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin bilkuran, 7. aldaketa (egiturazko antolamendu determinazioak) onetsi du hasiera batean Erronkariko Hirigintzako Udal Planean, 6. banaketa eremua-Añaize sektoreari dagokionez Udalak berak sustaturik.
Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek aztertu eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 70. eta 71. artikuluetan 79.2 artikuluari dagokienez ezarritakoari jarraikiz.
Erronkarin, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Agapito Boj Garate.
Iragarkiaren kodea: L1006074