2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERRONKARI
Herrian ehiza barrutia eratzeko proiektua
Nafarroako ehizari eta arrantzari buruzko abenduaren 22ko 17/2005 Foru Legea betetzeko, aditzera ematen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, jendaurrean egonen dela Erronkariko udal bulegoetan ehiza barrutia eratzeko espedientea, barrutian sartu beharreko lurren jabeek aukera izan dezaten beren lurrak proiektatutako barruti horretan sartzeari espresuki uko egiteko.
Barrutian sartu beharreko mugapea: Erronkariko udal mugape osoa.
Erronkarin, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Agapito Boj Garate.
Iragarkiaren kodea: L1005895