51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, igogailuak paratuta oztopo arkitektonikoak kentzeko Fuente de la Teja kaleko
eta Lezkairu zeharkaleko etxebizitzetan. Hasierako onespena

Iruñeko Udalaren Tokiko Gobernu Batzarrak, 2010eko martxoaren 23an, erabaki hau hartu zuen:

JOB 23-mar-10 (5/UV).

"Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta Etxebizitzak Zaharberritzeko Bulegoko arduradunak 2010eko otsailaren 18an egin txostenarekin eta Hirigintza Gerentziako Hirigintzako Planeamendu eta Kudeaketa Zerbitzuko zuzendariak 2010eko martxoaren 11n egindakoarekin bat, erabaki da:

1. Hasiera batean onestea lerrokadurak aldatzeko xehetasun azterlana, igogailuak paratuta oztopo arkitektonikoak kentzeko Fuente de la Teja kaleko 12, 14, 16 eta 18.eko eraikinetan eta Lezkairu zeharkaleko A, B, C, D, F eta G eraikinetan.

2. Agiria behin betiko onetsi aurretik, talde prestatzaileak testu bategina aurkeztu beharko du, xehetasun azterlanak berez dituen determinazioei buruzkoa soilik, igogailuak paratzeko eraikinen lerrokadura ofizialei dagokienez.

3. Agiria jendaurrean edukitzea 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita."

Iruñean, 2010eko martxoaren 29an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1005808