2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OLAIBAR
2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Ezkabarteko Udalak, 2010eko martxoaren 16an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko plantilla organikoa.
Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek azter dezaten eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten; aipatu epean erreklamaziorik aurkezten ez bada, behin betikoz onetsitzat joko da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoarekin bat.
Olaibarren, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, María Carmen Lizoain Osinaga.
Iragarkiaren kodea: L1005970