2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
OBANOS
2/2010 aldaketa aurrekontuan
Obanosko Udalak, 2010eko martxoaren 30eko osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi du aurrekontuko 2/2010 aldaketa, kreditu bereziari buruzkoa, hain zuzen ere inbertsio gastuengatik ordainsari teknikoen kontu-sailean eragiten duena, Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsean sartzen baita.
Aditzera ematen da, interesdunek, 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, espedientea aztertu eta bidezko alegazioak aurkez ditzaten. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.
Obanosen, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Fernando Lana Guembe.
Iragarkiaren kodea: L1005900