51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MILAGRO

2010eko aurrekontua. Hasierako onespena

Milagroko Udalak 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra eta hura betearazteko oinarriak onetsi zituen hasiera batean, 2010eko martxoaren 30ean egin osoko bilkura berezian.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, onetsitako aurrekontua idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Milagron, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Esteban Garijo Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1005902