51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUNBERRI

2010eko aurrekontu orokor eta bakarra. Hasierako onespena

Irunberriko Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen Udalaren 2010eko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura urte berean betearazteko oinarriak.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202. artikuluan ezarriari jarraikiz, hasiera batean onetsitako aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak jendaurrean egonen dira Udal Idazkaritzan hamabortz egun balioduneko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udaleko iragarki oholean iragarkia agertu ondotik, herritarrek edo interesdunek espedientea aztertu eta bidezkoak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan eta aipatu legeetan ezarria bete dadin.

Irunberrin, 2010eko apirilaren 6an.-Alkate udalburua, Mauro Gogorcena Aoiz.

Iragarkiaren kodea: L1005958