51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LESAKA

2010eko aurrekontuaren aldaketa

Lesakako Udalak, 2010eko martxoaren 31n eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:

"Kontu-hartzaileak martxoaren 10ean eginiko txostenean dio beharrezkoa dela 2010eko Udal Aurrekontuan aldaketa bat egitea.

Aldaketa horrek ondoko kontu-saila sortzea aurreikusten du:
1 4516.64502 zenbakiduna, "Lesakako hiria gidaliburua erostea", 25.000 euroz hornitua.

Behar den diru-kopuru hori 1 75502 zenbakidun kontu-sailetik lortuko da: "Lesakako hiria gidaliburua, diru-laguntza". Hortik aterako dira 25.000 euro horiek.

Hori dena ikusita eta kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoa (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legeak aldatua), udalbatzak aho batez erabaki du:

1) Aurrekontua aldatzeko 2/2010 espedientea onestea.

2) Espedientea ikusgai paratzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-oholean argitaratu ondotik, bizilagunek edota interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten."

Lesakan, 2010eko apirilaren 6an.-Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.

Iragarkiaren kodea: L1006099