2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LESAKA
2010eko aurrekontuaren aldaketa
Lesakako Udalak, 2010eko martxoaren 31n eginiko osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen, bertzeak bertze:
"Kontu-hartzaileak martxoaren 10ean eginiko txostenean dio beharrezkoa dela 2010eko Udal Aurrekontuan aldaketa bat egitea.
-Aldaketa horrek ondoko kontu-saila sortzea aurreikusten du: 1 751.22005 zenbakiduna, "DVD turistikoa Bidasoa ibaia", 20.000 euroz hornitua.
Behar den diru-kopuru hori 1 45509 zenbakidun kontu-sailetik lortuko da: "DVD turistikoa Bidasoa ibaia, diru-laguntza". Hortik aterako dira 20.000 euro horiek.
Hori dena ikusita eta kontuan harturik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 271. artikuluan ezarritakoa (Nafarroako Toki Araubidea eguneratzeko 11/2004 Foru Legeak aldatua), udalbatzak aho batez erabaki du:
1. Aurrekontua aldatzeko 1/2010 espedientea onestea.
2. Espedientea ikusgai paratzea hamabortz egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Herriko Etxeko iragarki-oholean argitaratu ondotik, bizilagunek edota interesdunek aztertu eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak aurkez ditzaten."
Lesakan, 2010eko apirilaren 6an. Alkatea, Juan Fermín Michelena Larralde.
Iragarkiaren kodea: L1006034