2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
Aldaketa Ur horniduraren ordenantza fiskalean
Itzaltzuko Udalak, 2009ko azaroaren 20an egin bilkuran, erabaki zuen Ur hornidura arautzen duen ordenantza fiskala aldatzea.
Iragarkia 2010eko 16. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 5ean, eta horren ondotik jendaurrean egon da, inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe; hortaz, aipatu aldaketa behin betikoz onetsitzat jotzen da eta haren testu osoa argitaratzen, Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legeko 262.2 artikuluarekin bat.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Itzaltzun, 2010eko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.
5. ORDENANTZA, UR HORNIDURA ARAUTZEN DUENA
17. artikulua. Kontagailua matxuratuta edo hondatuta badago, eraikinaren titularrari jakinarazi beharko zaio, hilabeteko epean aldatu edo konpon dezan. Epe hori iragaten bada kontagailua aldatu edo konpondu gabe, 300 euroko zehapena ezarriko zaio titularrari.
Iragarkiaren kodea: L1005855