2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ITZALTZU
2010eko ekitaldiko aurrekontua. Hasierako onespena
Itzaltzuko Udalak, 2010eko martxoaren 12an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2010eko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra, eta hura betearazteko oinarriak.
Espedientea jendaurrean paratuko da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, aztertu eta erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez daitezen; hori guztia Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz.
Aipatu epea erreklamazio, kexa edo oharrik gabe iragaten bada, aurrekontua behin betikoz onetsitzat joko da.
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Itzaltzun, 2010eko martxoaren 18an.-Alkate udalburua, Enrique Pascual Juanto.
Iragarkiaren kodea: L1005854