51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Iguzkitzako Udal Planeko aldaketa. Hasierako onespena

Iguzkitzako Barrutiko Udalak, 2010eko martxoaren 2an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea Iguzkitzako Udal Plana aldatzeko espedientea, Eugenio Pérez de Urabainek eta Helena Pérezek sustatua. Aldaketa Iguzkitzako Kontzejuko 3. poligonoko 320. lurzatiari eta 249. lurzatiaren zati bati dagokie eta xedea da lizentziatik kanpo eginiko lanak herrian indarra duten hirigintzako determinazioetara egokitzea.

Aipatutako agiria jendaurrean egonen da hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina, interesdunek egoki juzgatzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten; hori Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen xedatuarekin bat.

Azketan (Iguzkitzako Barrutia), 2010eko martxoaren 22an.-Alkate udalburua, Salvador Garín Zabala.

Iragarkiaren kodea: L1005815