51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

52/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako kontseilariak emana, San Makario eremuan Iruña-Orkoien baterako plana behin betiko onesten duena, jarduera ekonomikoaren sektore bat garatzeko. Sustatzaileak Iruñeko eta Orkoiengo Udalak dira.

Iruñeko eta Orkoiengo Udalek idazpuruan azaltzen den espedientea aurkeztu dute, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan, behin betiko onets dadin.

Ikusirik aurkeztutako dokumentazioa eta Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak emandako txostena, bidezkoa da espediente hori behin betiko onestea, foru agindu honen xedapen zatian azaltzen den zehaztapenarekin.

Horren ondorioz, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 67. artikuluan xedatutakoarekin bat, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. San Makario eremuan Iruña-Orkoien baterako plana behin betiko onestea, hurrengo zehaztapenarekin, jarduera ekonomikoaren sektore bat garatzeko. Sustatzaileak Iruñeko eta Orkoiengo Udalak dira.

-Urbanizazio proiektuak kontuan hartu beharko du Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak eta Iruñerriko Mankomunitateak emandako txostenek diotena.

2. Foru agindu honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, haren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute legezkotasun kontrola onesteko egintza honen kontra, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean, foru agindu hau jakinarazi edo, hala denean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera zenbatuta.

Halaber, onetsitako hirigintza araudiaren kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, edukia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta bi hilabeteko epean, dagozkion udalek eskaturik.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

3. Foru agindu hau Iruñeko eta Orkoiengo Udalei jakinaraztea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 23an.-Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako kontseilaria, Amelia Salanueva Murguialday.

Iragarkiaren kodea: F1005480