51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GOIZUETA

Alkatearen eskuordetza

Goizuetako Udaleko alkateak, 2010eko martxoaren 29an, ondoren hitzez hitz adierazten den ebazpena eman du:

2010eko apirilaren 6tik 9ra herritik at egongo naizenez, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 43 eta 47. artikuluek agintzen dutenaren arabera, erabaki dut:

1. Alkate bezala ditudan eskudantzia guztiak Xabier Etxegia Loiarte alkateordearen esku uztea, aipatutako egunetan ordezka nazan.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, eta interesdunari jakinaraztea.

Goizuetan, 2010eko martxoaren 29an.-Alkatea, Miguel Jose Lekuona Salaberria.

Iragarkiaren kodea: L1005830