2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GALAR
Xehetasun azterlana. Behin betiko onespena
Galar Zendeako Udalak, 2010eko martxoaren 25ean egin bilkuran, behin betiko onestea erabaki zuen Galarko 11. poligonoko 57. lurzatiari dagokion xehetasun azterlana, Francisco Vidal Catenak sustatua.
Argitara ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 76. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.
Getze Galarren, 2010eko apirilaren 6an.-Alkatea, Ricardo Ariz Imízcoz.
Iragarkiaren kodea: L1005807