2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUSTIÑANA
2010eko plantilla organikoa. Hasierako onespena
Fustiñanako Udalak, 2010eko martxoaren 30ean egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2010eko plantilla organikoa.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 236.ari buruz xedatuari jarraikiz, onetsitako plantilla Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabortz egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.
Fustiñanan, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Juan Antonio Sola Pradilla.
Iragarkiaren kodea: L1005921