51. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 26a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2010eko apirilaren 12an hartua, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Pirinioetako A-21 autobia, 4. tartea: Judasen Benta-Esa" egiteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adierazten duena.

Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak abenduaren 16an emandako 111/2009 Foru Aginduaren bidez, "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Pirinioetako A-21 autobia, 4. tartea: Judasen Benta-Esa" egiteko proiektua behin-behinekoz onetsi, jendaurrean jarri eta ukitutako toki entitateei entzunaldia eman zitzaien.

Ikusita hobetu nahi den errepideak zirkulazio handia duela eta bide tarte horiek lehenbailehen aldatu behar direla, istripuak saihestu eta zirkulazioa hobetuko bada, komenigarria da lanak ahalik eta lasterren egitea; beraz, behar diren lurrak eskuratzeko tramiteak arindu ahal izateko, beharrezkoa da ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakotzat jotzea, hori guztia Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoarekin bat.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoaren 57.b) artikuluak eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluak emandako ahalmenak erabiliz, Nafarroako Gobernuak, Herri Lan, Garraio eta Komunikazioetako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. "Nafarroa 2012 Plana. Lehentasunezko jarduketa: Pirinioetako A-21 autobia, 4. tartea: Judasen Benta-Esa" egiteko proiektuko lanek ukitutako ondasun eta eskubideen okupazioa presakoa dela adieraztea.

2. 2.150.000 euroko gastua kalkulatu da ukitutako ondasun eta eskubideak eskuratzeko, 2010eko aurrekontuko "Nafarroa 2012-81 Plana. Pirinioetako A-21 autobia egiteko lanetarako desjabetzeak, obrako zuzendaritza eta kalitate kontrola" izeneko 61100 620001 6010 453223 kontu-sailaren kargura.

3. Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, argitaratzen den egunetik ondorioak izateko, eta aditzera ematea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta horren aurka, aukeran, berraztertzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Nafarroako Gobernuari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean edo, bestela, zuzenean, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan inpugnatzen ahal dela, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean.

Administrazio publikoek, berraztertzeko errekurtsoaren ordez, aldez aurretik errekerimendua egiten ahalko dute, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

4. Erabaki hau jakinaraztea Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuko Proiektu, Trenbide eta Lan Hidraulikoen Zerbitzuko Desjabetze Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Ekonomia eta Ogasun Departamentuak departamentu horretan duen Kontu-Hartzailetza Delegatuari.

Iruñean, 2010eko apirilaren 12an.-Nafarroako Gobernuko kontseilari eta idazkaria, Javier Caballero Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1006503