50. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 23a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

23/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 10ekoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak emana, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko Zerbitzuen Gutuna onesten duena.

Zerbitzuen gutunak jendearentzat eskuragarri dauden agiriak dira, eta horien bidez Nafarroako administrazio publikoek eskaintzen dituzten zerbitzu publikoei buruzko informazioa ematen diete herritarrei.

Politika publikoak eta zerbitzu publikoen kalitatea ebaluatzeari buruzko abenduaren 29ko 21/2005 Foru Legeak honakoa xedatzen du: "Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kasuan, departamentu bakoitzak eta erakunde autonomo bakoitzak bere zerbitzuen karta prestatuko du, foru lege honek indarra hartu eta gehienez ere hiru urteko epean".

Maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautu zituen. Gero, Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko kontseilariaren urriaren 11ko 119/2005 Foru Aginduaren bidez, zerbitzuen gutunen diseinua eta egitura ezarri ziren.

Horrenbestez, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautzen dituen maiatzaren 9ko 72/2005 Foru Dekretuaren 5.1 artikuluaren bidez esleituak ditudan eskudantziez baliaturik,

AGINDU DUT:

1. Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko Zerbitzuen Gutuna onestea.

2. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 10ean.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

ARTXIBOEN ETA DOKUMENTU ONDAREAREN ZERBITZUKO ZERBITZUEN GUTUNA

1.-Identifikazioa.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua Kultura Zuzendaritza Nagusiari atxikitako erakundea da; horren bidez, Kultura eta Turismo Departamentuak Nafarroako Sistema Artxibistikoaren buru dihardu. Horretarako, bi zentro ditu:

-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Artxiboa (NFKAA).

Tarteko artxibo zentroa da, Foru Administrazioak sortzen duen dokumentazioa artxiboen bidez tratatzeaz arduratzen dena, dokumentazioa tramitatzen amaitu ondoren, hori bulegoetan gutxitan erabiltzen denean. Haren helburua dokumentu funtsak bildu, antolatu, zaindu, kontserbatu eta zabaltzea da.

Historia: 1983an sortu zen, Nafarroako Foru Diputazioak erabaki zuenean "Administrazio Atala" izenekoan zegoen dokumentazioa Idazkaritza Nagusiari ematea, Nafarroako Artxibo Orokorrean gordetzen zen dokumentazio historikotik bereizita. Hogei urte ondoren, 206/2003 Foru Dekretuak bi zentroak batu zituen Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuan eta gaur egun NFKAA Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atalaren mende dago (73/2005 Foru Dekretua).

-Nafarroako Errege Artxibo Nagusia.

Nafarroako Erresumako erakundeen artxiboa da, baita Nafarroako Foru Komunitateko artxibo historikoa ere. Haren helburua dokumentu funtsak bildu, antolatu, zaindu, kontserbatu eta zabaltzea da. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren dokumentazioa etengabe gorde beharrekoa da, informaziorako eta ikerketarako balio handikoa baita, eta, horregatik, kultura eta ikerketa asmoa duten kontsultei lehentasunezko zerbitzua ematen die.

Historia: 1836an Diputazioari Comptos Ganbera deuseztatu berriaren artxiboa gordetzeko agindu zion errege agindua haren sorrera aktatzat jo daiteke.

1852an Foru Diputazioak funts horiek Probintzia Jauregi berrira lekualdatzeko agindu zuen, Erresumako Artxibokoez gain. Erresumako Artxibo horrek Gorteen eta aspaldiko Diputazioaren dokumentazioa gordetzen zuen. Garai hartan lehenbiziko ikertzaileek kontsulta zezaten aurkeztu zen.

Ondoren, erakunde, entitate publiko eta pribatu, familia eta pertsonen beste funts historiko batzuk gehitzen joan zitzaizkion, besteak beste, Errege Kontseiluarenak (1898), Errege Auzitegi eta Kleroarenak (1929-1935), Notario Protokoloenak (1974), Ogasun Ordezkaritzarenak (1993), Gobernu Zibilarenak (1996), Iruñeko Lurralde Auzitegiarenak (1998) edo Nafarroako Foru Diputazioarenak (2004).

2.-Helburua, eskumena eta balioak.

-Eginkizunak.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak honako eginkizun hauek izanen ditu:

a) Nafarroako sistema artxibistikoaren arduradun edo buru izatea, eta sistema horretan dauden organoei dagozkien eginkizunak prestatu, erraztu eta bideratzea.

b) Nafarroako sistema artxibistikoaren buru izatea, agirien antolaketa, tratamendu, azterketa eta zainketarako arauen koordinazioa bere gain hartuz, sistemaren maila guzti-guztietakoak (bulegoetako artxiboak, artxibo zentralak, Administrazio Artxiboa eta Artxibo Historikoa).

c) Nafarroako Gobernuaren dokumentu ondarea zuzen kudeatu, kontserbatu eta babesteko behar diren erregelamenduak eta bestelako araudiak prestatu eta organo eskudunei igortzea, onets ditzaten.

d) Artxiboen inguruko administrazio jarduketak eta jardueren programazioak planifikatu eta kontrolatzea.

e) Dokumentu Ondareari eta Nafarroako Artxibo Orokorrari esleitutako berariazko eginkizunak gainbegiratzea eta koordinatzea.

f) Interes kulturaleko ondasunak deklaratzeko espedienteak tramitatzea, dokumentu ondareari buruzkoak badira.

g) Dokumentu ondarearen kontserbazio eta babeserako irizpide teknikoak ezartzea.

h) Dokumentu ondarea ikuskatzea, indarra duen legeriak ezarritako moduan.

i) Nafarroako dokumentu ondarearen kontserbazioa eta babesa sustatzea, indarra duten legeetan aurreikusitako ekintzen bidez, eta dokumentuen ondasunak kontserbatzeko ezartzen diren laguntzak kudeatzea.

j) Nafarroako Gobernuaren Dokumentu Ondarearen agiritegiak eta artxibo teknikoak eratu, mantentze-lanez arduratu eta kontsultarako antolatzea.

k) Dokumentuen ondareko ondasunei buruz Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak sustatzen dituen programa guztietan parte hartzea.

l) Aurretik adierazitako eginkizunei dagozkien espediente administratiboen instrukzioa egitea.

m) Nafarroako Gobernuak edo Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilariak agindu edo eskuordetzen dizkion eginkizunak.

-Balioak.

1. Hurrengo eskubideak eta printzipio demokratikoak betetzen direla bermatzea:

a) Informazioa izateko eskubidea.

b) Administrazioaren publikotasuna eta gardentasuna.

c) Ikerketa zientifikoa sustatzea.

d) Herritarrek administrazio artxiboak eta erregistroak eskuratzea, indarra duen araudiaren arabera.

e) Ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako eskubidea.

f) Datu pertsonalen babesa.

g) Dokumentu ondarearen babesa eta aberastea bermatzea.

h) Ekonomia printzipioa, bizkortasuna, arintasuna, efikazia eta eraginkortasuna.

i) Legezkotasun printzipioa.

2. Administrazioen arteko lotura bermatzea, administrazioen arteko lankidetza printzipioarekin bat etorrita.

3.-Ematen dituen zerbitzuak, bere gain hartzen dituen konpromisoak eta betetze mailaren adierazleak.

-Zerbitzuak.

3.1. Dokumentuen kontsulta.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak banakako 32 toki ditu Kontsulta gelan eta beste 30, berriz, Liburutegian. Aldi berean, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Artxiboak 5 toki ditu Kontsulta gelan eta Liburutegian. Toki guztiek hargune elektrikoak dituzte, ordenagailu eramangarriak erabiltzeko. Bi zentroek ordenagailuak dituzte, artxiboko datu-baseetan eta liburutegiaren katalogoan sartzeko.

3.1.1. Informazioa eta aholkularitza.

a) Artxiboaren funts propioei buruzko orientabidea.

b) Informazioa eta orientabide bibliografikoa, aurrez aurrekoa zein Interneten bidezkoa.

c) Kontsulta gelan eta liburutegian erabilgarri dauden deskribapen tresnen eta datu-baseen erabilerari buruzko orientabidea.

d) Dokumentuak bilatzeko eta aurkitzeko aholkularitza.

e) Dokumentuak kopiatzeko arauak.

f) Dokumentazioa eskuratzeko mugak.

3.1.2. Kontsulta motak.

Bi kontsulta mota ezartzen dira:

a) Barneko kontsulta: dokumentazioa sortzen duen entitateak bere eginkizunak erabiliz egiten duena. Konfidentzialtasuna bermatzeko asmoz, dokumentu sail edo administrazio prozedura bakoitza sortzen duen unitatearen arduradunak hura kontsultatzeko baimena duten pertsonak izendatuko ditu.

b) Kanpoko kontsulta: dokumentazioaren titularra ez den entitateak edo pertsonak egiten duena.

Dokumentazioa edonork eskuratzeko modukoa ez bada, beharrezkoa izanen da haren kontsulta idatziz eskatzea 10 egun lehenago, Artxiboak hura eskuratzeko mugarik dagoen egiazta dezan.

2 instalazio unitate, gehienez, kontsultatzen ahalko dira aldi berean.

3.1.3. Eskaerak.

Eguneko 10 instalazio unitate, gehienez, eskatzen ahalko dira idatziz, gelan kontsultatzeko (kontsulta gelako arduradunak berariazko baimena eman ezean).

3.1.4. Erreserbak.

3 instalazio unitate, gehienez, erreserbatzeko eskatzen ahalko da idatziz, 5 egunerako gehienez ere. Erreserba iraungi eginen da, erabiltzaileak ez badu kontsultatzeko eskaerarik egiten erreserbaren lehenbiziko 24 orduko epearen barnean.

3.1.5. Beste artxibo batzuen dokumentazioa.

Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak Nafarroari buruzkoak diren eta beste artxibo eta liburutegi batzuetan gordeta dauden hainbat dokumentu funtsen kopiak kontsultatzeko aukera ematen du. Kopia horiek zenbait euskarritan (mikroformak, kopia digitalak, argazkia eta abar) daude eta jendearen eskura egonen dira, kontsultatzeko baino ez.

Horretarako, Artxiboak ekipamendu zabala dauka, ordenagailuak eta mikrofitxak eta mikrofilmak barne hartzen dituena. Era berean, erabiltzaileek dokumentazio osagarriaren zerrenda eskuratzen ahalko dute.

3.1.6. Dokumentazioa eskuratzea.

Pertsona guztiek dute artxiboetako informazioa eskuratu eta Nafarroako Dokumentu Ondarea osatzen duten agiriak kontsultatzeko eskubidea, kopiak egitekoa barne, kasuan-kasuan aplikagarri den legediaren arabera, zeinahi delarik dokumentuaren titularra. Murrizketak ezarriko dira, bakar-bakarrik, pertsonen oinarrizko eskubideak babestea lehentasunezkoa denean eta, orobat, hori agintzen duen berariazko arauen bidez erregulatutako kasuetan.

Administrazio publikoen kasuan, dokumentuak eskuratzeko epeak kasuan kasuko Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak finkatuko ditu. Epe horiek finkatu bitartean, dokumentu publikoak kontsultatzeko legez ezarritako murrizketa orokorrak indarra galduko du agiria egin eta 30 urte igaro ondoren, berariazko legediak besterik adierazi ezean.

Pertsonen segurtasunari, ohoreari, intimitateari edo irudiari kalte egiten ahal dioten datuak dituzten dokumentuen kasuan, berariazko legediak kontrakoa esan ezean, oro har, kaltedunen baimena izanda kontsultatzen ahalko dira dokumentuak edo, bestela, haiek hil eta 25 urtera, edo heriotzaren eguna jakiten ez bada, dokumentua bukatu zenetik 50 urtera.

Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak dokumentazioa eskuratzeko epeak zehaztuko ditu dokumentu sail bakoitzerako.

Dokumentazioa eskuratzeko eskubidea edo intimitaterako eskubidea urratu zaiola uste duenak idatzizko erreklamazioa aurkezten ahalko dio Kultura Zuzendaritza Nagusiko titularrari.

3.1.7. Jatorrizko dokumentazioa kontsultatzeko mugak.

Ez da lagako jatorrizko dokumentazioa hurrengo egoeretako batean badago, artxibo zentro bakoitzeko arduradunak berariazko baimenik eman ezean:

a) Kontserbazio egoera txarrean badago eta, horren ondorioz, hura ukitzeak kalte konponezinak sortzen ahal baditu.

b) Zaharberrikuntza edo antolaketa prozesuan badago.

c) Fotokopietan, mikroformetan edo kopia digitaletan kopiatuta badago; izan ere, kasu horretan horiek erabili beharko dira. Salbuespen gisa jatorrizko dokumentuak lagako dira, ikerketaren arloak edo zirkunstantziek justifikatzen dutenean eta dokumentuen kontserbazio egoerak horretarako aukera ematen duenean.

3.2. Dokumentuak kopiatzea.

3.2.1. Eskabideak.

Dokumentuak kopiatzeko eskatuko da, aurrez aurre ematen den edo posta arruntez edo posta elektronikoz bidaltzen den idazkiaren bidez. Honako hauek kopiatzeko eskatzen ahalko da:

a) Artxiboaren funts propioetako dokumentazioa.

b) Artxiboko liburutegiko dokumentu bibliografikoak, motaren eta kontserbazio egoeraren araberako hainbat baliabideren bidez eta egile eta jabetza intelektualaren eskubideak babesteko arloan indarra duen legediaren arabera beti.

Horrez gain, argitaratzeko edo merkaturatzeko kopiek artxibo zentro bakoitzeko arduradunaren aldez aurreko baimena izan beharko dute.

3.2.2. Tasak.

Dokumentuak eskuratzeko haiek eskubideak kopiatzeko eta ziurtatzeko eskubideak dakartza, ezarri diren tasak ordaindu eta gero, legediaren eta berariazko araudiaren arabera.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioan dokumentazioa sortzen duten unitateetako langileek, beren eginkizunak erabiliz kopiak eskatzen dituztenek, ez dute tasarik ordaindu beharko, Artxiborako aparteko gasturik ez dakarten kopiatzeko ohiko sistemak erabiltzen badira.

Irabazi-asmorik gabeko entitateek dokumentuak argitaratzeko edota doan erakusteko ezarri diren tasak murrizteko eskatzen ahalko dute.

3.2.3. Kopia ziurtatuak.

Artxiboan dauden dokumentuen kopia ziurtatuak emateko eskatzen ahalko da. Ziurtagiri horiek Kultura eta Turismo Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusiak emanen ditu eta kopiak artxiboetan dauden jatorrizko dokumentuen benetako kopia direla egiaztatuko dute, baita haien kokalekua ere.

3.2.4. Kopiatzeko sistemak.

Kopiatzeko ohiko sistema paperezko fotokopia da. Artxibo zentro bakoitzeko arduradunak kopiatzeko sistemarik egokiena erabakitzen ahalko du kasu bakoitzean, batez ere dokumentazioa narriatzeko arriskua badago.

Gaur egun, kopiatzeko honako sistema hauek ditu Zerbitzuak:

a) Paperezko fotokopiak, A4 eta A3 tamainetakoak.

b) Eskanerraren edo argazki-kamera digitalaren bidezko kaptura digitala (A4 eta A3 tamainak) eta irudiaren CD-R edo DVD euskarrirako transferentzia.

c) Kopiak mikroformetako paperean: A4 tamaina.

d) Kopiak euskarri elektronikoetako paperean (CD-ROMa, DVDa...).

Eskatzen diren kopiak eskura jasoko dira, dokumentazioa edonork eskuratzekoa ez bada. Bestela, postaz bidaltzen ahalko dira, eskatzaileak bidalketa gastuak ordainduta. Digitalizazioak badira, posta elektronikoz bidaltzen ahalko dira, ezarritako muga teknikoen arabera.

A3 tamainatik gorako kopiak (planoak, etab.) edo kopia digitalizatuak bulegoetatik kanpo eginen dira, Artxiboak ez baitu horiek kopiatzeko baliabide propiorik. Horretarako espezializatuta dagoen zentro batean kudeatzeaz arduratuko da Artxiboa. Kopia digitalizatuei dagokienez, bi kopia eskuratuko dira: bata eskatzailearentzat eta bestea Artxiborako, nahiz eta eskatzaileak bien zenbatekoa ordaindu beharko duen.

3.2.5. Kopiatzeko mugak.

Kopiatzeko eskubidea mugatuta egonen da hurrengo egoeretan:

a) Jatorrizko dokumentazioa kontserbazio egoera txarrean badago eta, horren ondorioz, kopiatzeko sistematik ondorioztatzen diren kalteak hartzen ahal baditu. Ahal den guztietan, lehengo kopiak erabiliz kopiatuko da.

b) Kopia kopurua oso handia izateagatik kopiatzeko zerbitzua geldiarazten bada. Kasu horretan artxibo zentro bakoitzeko arduradunaren baimena beharko da, epe bat emanez kopiak egiteko.

c) Deskribapen tresnak (gidaliburuak, inbentarioak, katalogoak eta abar) badira, inprimatutakoak zein eskuz idatzitakoak, paperean edo euskarri informatikoan egindakoak, artxibo zentro bakoitzeko arduradunaren berariazko baimenik gabe.

d) Xedapen edo arau juridiko batek horrela ezartzen badu.

3.3. Jatorrizko dokumentazioaren mailegua.

3.3.1. Administrazioari dokumentazioa mailegatzea.

Artxiboak jatorrizko dokumentuak mailegatzeko zerbitzua eskainiko die haiek sortzen dituzten unitateei, baldin eta beren eginkizunak erabiliz eskatzen badute edo Justizia Auzitegiek eskatzen badute.

Dokumentazioa zaindu eta kontserbatzeaz arduratuko da dokumentazio hori eskatzen duena, eta behartuta egonen da kanpoko eta barneko antolamenduko ezaugarriei eustera, baita, hondatuz gero, zaharberritzeko gastuak ordaintzera ere.

a) Epeak.

Mailegua hilabeterako eskatzen ahalko da, eta epe berdinean luzatzen ahalko da. Dokumentaziorik itzuli gabe edo luzapenik eskatu gabe mailegualdia amaitzen bada, hura itzultzeko oroitaraziko da.

Jakinarazpena egiten denetik bi hilabeteko epean dokumentaziorik itzultzen ez bada edo luzapenik eskatzen ez bada, ulertuko da dokumentuak Artxiboaren zaintzapean egoteari utzi diola eta hari buruzko informazioa dokumentuen erregistrotik ezabatuko da. Hori dela eta, transferentzia berria egin beharko da, Artxibora bidaltzeko.

Epe horiek ez dute ukituko Justizia Auzitegiek eskatuta lagatzen den dokumentazioa.

b) Ematea eta itzultzea.

Dokumentazioa eskura emanen zaio eskatzaileari, gutun-azal itxian. Dokumentazioaren bila hirugarren bat bidaltzen bada, eskatzaileak baimena (inprimatua edo posta elektronikoaren bidezkoa) bidali beharko du Artxiboko Kontsulta Arlora, pertsona horri dokumentazioa jasotzeko baimena emateko.

Era berean, mailegua gutun-azal itxian itzuliko da.

3.3.2. Beste entitate batzuei dokumentazioa mailegatzea.

Zaintza dela-ta Artxiboan dagoen jatorrizko dokumentazioa mailegatzeko, haien titularrekin sinatzen diren hitzarmenetan ezarritakoari jarraituko zaio.

3.4. Dokumentazioaren irteera baimenduak.

Salbuespen gisa, dokumentuak Artxibotik ateratzea baimentzen ahalko da hurrengo kasuetarako:

a) Aldi baterako erakusteko.

b) Modu berezian kopiatzeko.

c) Dokumentua zaharberritzeko.

Dokumentazioa aldi baterako erakusketetarako lagatzea hitzarmenaren bidez itunduko da; horretan kontserbazio baldintzak, aseguru poliza, irteera eguna, itzultzeko epea eta abar adieraziko dira.

3.5. Dokumentuen kontserbazioa.

3.5.1. Dokumentuak zaharberritzea.

a) Dokumentu propioak. Kontserbazio egoera dela-eta laga ezin den dokumentu baten jatorrizkoa kontsultatu nahi dutenek aldez aurretik zaharberritzeko eskatzen ahalko dute. Zerbitzuko Zuzendaritzak eskaera onartzen ahalko du, Zaharberrikuntza Planean ezartzen diren irizpideak kontuan hartuta.

b) Kanpoko dokumentuak. Entitate publikoek edo pribatuek Zerbitzuko Zuzendaritzari eskatzen ahalko diote beren jabetzako dokumentuak, balio eta ezaugarri bereziak dituztenak, ebaluatzeko eta, hala denean, zaharberritzeko eta bermatzeko, euskarria zein edukia zainduta. Behar bezala baloratu eta gero, Zerbitzuko Zuzendaritzak zerbitzu horiek egiteko agintzen ahalko dio zaharberrikuntza tailerrari.

3.5.2. Aholkularitza.

Nafarroako Dokumentu Ondareko dokumentuen titularrak diren entitate publikoek edo pribatuek eta pertsonek hurrengo aldeei buruzko informazioa eskatzen ahalko dute:

a) Gordailuek izan behar dituzten kontserbazio baldintzak, dokumentuen kontserbazioa bermatzeko.

b) Dokumentuen gordailuak ukitzen dituzten larrialdi egoeretako edo hondamendietako jarduketa neurriak.

3.6. Prestakuntza jarduerak.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak honako prestakuntza jarduera hauek eskaintzen ditu:

a) Nafarroako Administrazio Publikoaren Institutuaren (NAPI) bidez, "bulegoetako artxiboa" deritzon ikastaroa ematen du, eta urtero eskaintzen zaie Nafarroako Foru Komunitateko Administrazio Publikoko langileei.

b) Nafarroako Artxibozainen Elkartearekin hitzarmenak sinatzen ditu, artxibogintzari buruzko prestakuntza ikastaroak emateko.

c) Zaharberrikuntza eta kontserbazio jardunaldiak antolatzen ditu.

3.7. Kultur zabalkundea.

3.7.1. Berritasun bibliografikoak.

Aldian-aldian berritasunen aldizkaria argitaratzen da, funts bibliografikoei gehitzen zaizkien produktu berrien zerrenda agertzen duena, baita Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Liburutegian jasotzen diren aldizkarien aurkibideen aldizkaria ere.

3.7.2. Gaikako erakusketak.

Aldian-aldian Zerbitzuak gaikako erakusketak antolatzen ditu, gure iraganaren hainbat alderdiri buruz. Erakusketa horiek Nafarroako Errege Artxibo Nagusiaren egoitzan instalatzen dira, edonor sar daiteke haietara, ordutegi zabala daukate eta, kasu gehienetan, material didaktiko lagungarria dute.

3.7.3. Bisita gidatuak.

Aldez aurretik eskatuta, talde txikiek (ikastetxeak, kultur taldeak, elkarteak eta abar) Artxiboaren egoitza bisitatzeko aukera daukate, Artxiboko teknikariekin edo ondorio horretarako hautatzen diren langileekin batera.

Halaber, bisita gidatuak egiten dira, NAPIren bidez artxiboei buruz ematen diren ikastaroetan parte hartzen duten langileentzat.

3.7.4. Argitalpenak.

Zerbitzutik argitalpenak sustatzen dira, berak kudeatzen dituen dokumentu funtsei lotuta daudenak: gidaliburuak, erakusketetako katalogoak, jardunaldi teknikoei buruzko txostenak...

Argitalpen horiek Nafarroako Gobernuaren Argitalpen Funtsaren (Navas de Tolosa, 21, Iruña) bidez zein erakusketetan eskuratzen ahal dira.

3.8. Liburutegi espezializatua.

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuak liburutegi bat du, Nafarroako Artxiboko Liburutegia, alegia, eta horren mende bi zentro daude: alde batetik, Artxibo Orokorreko liburutegia, ikerketari laguntzen diona eta Artxibogintza, Nafarroako Historia, Genealogia eta Heraldika arloetan espezializatuta, eta, beste aldetik, Administrazio Artxiboko liburutegia, artxiboaren beraren antolaketa eginkizunei laguntzen diena eta teknikarien etengabeko prestakuntza errazten duena; hori dela eta, Artxibogintza eta Zuzenbide arloetan espezializatuta dago.

Gainera, Artxibo Orokorreko liburutegiak hemeroteka bilduma zabala (egunkariak eta aldizkako argitalpenak) eta aspaldiko funts garrantzitsua ditu, 1500. urtetik aurrera argitaratu ziren zenbait dokumentu barne. Egunkari historikoen tituluak, hau da, XIX. mendearen amaieran argitaratzen ziren eta gaur egun jada argitaratzen ez diren egunkariak kontsultagai egonen dira Kultura Ministerioaren web gunearen bidez, Prentsa Historikoaren Liburutegi Birtuala izeneko proiektuaren (http://prensahistorica.mcu.es) zati baitira. Horrez gain, aspaldiko funtsa osatzen duten liburuak Espainiako Ondare Bibliografikoaren Katalogo Kolektiboan (www.mcu.es/bibliotecas/MC/CCPB/) sartuta daude.

Tituluen bilaketa errazteko, liburutegiak on line sartzeko katalogo publikoa (OPAC) du, bi zentroetako irakurketa geletan kokatuta dauden ordenagailuetatik ez ezik, Interneterako sarbidea duen edozein ordenagailutatik (Nafarroako Gobernuaren ataritik, hain zuzen: www.navarra.es) ere kontsultatzen ahal dena. Izan ere, Nafarroako Liburutegi Publikoen Katalogo Kolektiboaren zati da.

Gelan kontsultatzeko liburutegiak dira, ez etxera eramateko asmotan mailegatzekoak. Gelan bilduma osoa kontsultatzen ahalko da: zentroan dauden dokumentuak berehala kontsultatzen ahalko dituzte erabiltzaileek; beste zentroan daudenak kontsultatzeko, aldiz, itxaron egin beharko da, ondare bibliografikoaren (aspaldiko liburua eta historikoa) edo hemerotekaren (egunkariak eta aldizkako argitalpenak) zati ez badira.

Zerbitzu horiez gain, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko liburutegiak honako hauek eskaintzen ditu:

a) Erosketaren zein dohaintzaren bidez lortzen diren produktu berrien zabalkundea, produktu berrien eta aldizkarien aurkibideen hileko aldizkarien bidez.

b) Erabiltzaileen prestakuntza pertsonalizatua eta eskaeraren araberakoa, zerbitzuaren funtzionamenduari, katalogoa bilatzeko sistemari eta liburuak ez diren materialen erabilerari buruzkoa.

3.9. Zerbitzu osagarriak.

Armairuak eta arropazaindegia. Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak 82 armairu eta arropazaindegirako bulegoa ditu eta horietan Kontsulta gelan edo Liburutegian sartu ezin diren objektu eta jantzi guztiak gorde beharko dira.

3.10. Administrazio zerbitzuak.

3.10.1. Informazio orokorra.

Erabiltzaileek informazioa eskuratzen ahalko dute aurrez aurre (harrera gela), postaz, telefonoz edo Interneten bidez (posta elektronikoa edo webgunea), artxiboek ematen dituzten zerbitzuen oinarrizko datuei buruz, hala nola: egunak eta ordutegiak, funtsak, tasak, artxibora sartzeko baldintzak eta abar.

3.10.2. Egiaztagiriak.

Erabiltzaileek artxibora joan izanari eta kontsultatu diren materialei buruzko egiaztagiriak eskatzen ahalko dituzte.

3.11. Dokumentuen sarrerak.

Artxiboan dokumentuak sartzeko ohiko modua administrazio unitateetatik bitarteko artxibora dokumentuak transferitzea da, baina titulartasun pribatuko dokumentuak sartzeko ohiz kanpoko beste modu batzuk daude, adibidez: erosketa, dohaintza, jaraunspena edo legatua, desjabetzea, gordailua, itzulketa, comodatio izenekoa eta abar.

3.11.1. Dokumentuen transferentziak.

Nafarroako Foru Komunitateko administrazio unitateek beren dokumentazioa transferitu beharko dute Artxiboen Zerbitzura, administrazio tramiteak amaitu ondoren eta, gutxienez, bi urteko gutxieneko antzinatasuna badu.

Artxiboen Zerbitzuak aholkularitza eskainiko du transferitzeko prozesu osoan.

3.11.2. Dokumentuen ohiz kanpoko sarrerak.

Ohiz kanpoko sarrerei dagokienez, Artxiboak dokumentazioaren titularrak diren entitateei edo pertsonei aholkularitza emanen die aplikatzen ahal diren prozedurei buruz.

Artxiboak dokumentuen sarrerak tramitatuko ditu zuzenbidean baliozkoa den eta pertsonek edo entitate pribatuek egiten duten edozein tituluren bidez.

Konpromisoak eta adierazleak

EGINKIZUNA

KONPROMISOA

ADIERAZLEA

1.
Kontsultak

-Erabiltzaileari aurrez aurreko informazioa (9:00etatik 15:00etara arteko ordutegian) ematea berehala eta modu pertsonalizatuan, honako alde hauei buruz:

? Funtsen edukia eta egitura

? Bilaketa espezializatuei buruzko aholkularitza

? Dokumentazioa eskuratzeko mugak

? Aplikazio informatikoen eta mikroformen ikustaileen erabilera

-Erabiltzaileari idatzizko informazioa (idatzizko kontsultetarako eta 15:00etatik 18:00etara arteko ordutegian egiten diren kontsultetarako) ematea 5 egun balioduneko epean, honako alde hauei buruz:

? Bilaketa espezializatuei buruzko aholkularitza

? Dokumentazioa eskuratzeko mugak

-Dokumentazioa eskuratzeko baimena:

? Sartzeko mugak izan ditzaketen dokumentuen eskaerei erantzutea, 10 egun balioduneko epean, gehienez ere

-Aurrez aurreko kontsulta:

? Kontsulta gelan edo liburutegian eskatzen diren dokumentuak ematea, 10 minutuko batez besteko denboran. Ez da inola ere gaindituko 20 minutuko itxaronaldia.

-Dokumentuen erreserba

? 3 instalazio unitate erreserbatzea, gehienez, erabiltzaile bakoitzeko, 5 eguneko epean, gehienez ere

Epearen barnean erantzun diren kontsulten kopurua eta portzentajea

Gogobetetasun inkestetan 10 punturen gainean 8rekin baino gehiagorekin baloratzea

Epearen barnean erantzun diren erreserben kopurua eta erreserba guztien gaineko portzentajea

2.
Kopia

-Eskatzen diren fotokopiak prestatzea hurrengo epeen barnean:

? A4 edo A3 tamainako kopiak:

? 20 kopia baino gutxiago: egun baliodun bat

? 20 eta 100 kopia bitartean: 5 egun balioduneko epean, gehienez ere

? 100 kopia baino gehiago: 20 egun balioduneko epean, gehienez ere

? A3 tamainatik gorako kopiak:

? 20 egun balioduneko epean, gehienez ere

-Eskatzen diren kopia digitalak prestatzea hurrengo epeen barnean:

? A4 tamainako kopiak:

? 20 kopia baino gutxiago: 5 egun balioduneko epean

? 20 eta 100 kopia bitartean: 10 egun balioduneko epean, gehienez ere

? 100 kopia baino gehiago: 20 egun balioduneko epean, gehienez ere

? A4 tamainatik gorako kopiak:

? 20 egun balioduneko epean, gehienez ere

-Eskatzen diren kopiak prestatzea, mikroformetatik abiatuta, hurrengo epeen barnean:

? A4 tamainako 20 kopia baino gutxiago: 2 egun balioduneko epean, gehienez ere

? A4 tamainako 20 eta 99 kopia bitartean: 5 egun balioduneko epean, gehienez ere

? A4 tamainako 100 kopia baino gehiago: 30 egun balioduneko epean, gehienez ere

Epearen barnean egin diren kopien kopurua eta kopia guztien gaineko portzentajea

Gogobetetasun inkestetan 10 punturen gainean 8rekin edo gehiagorekin baloratzea

3.
Maileguak

-Maileguan eskatzen diren jatorrizko dokumentuak prestatzea, 5 egun balioduneko epean, gehienez ere

Epearen barnean erantzun diren maileguen kopurua eta mailegu guztien gaineko portzentajea

Gogobetetasun inkestetan 10 punturen gainean 8rekin baino gehiagorekin baloratzea

4.
Kontserbazioa

-Larrialdi egoeretan edo hondamendietan entitateei berehalako aholkularitza ematea

-Artxiboetan mantendu behar diren ingurumen baldintzen gaineko kontsultei buruzko aholkularitza, 2 egun balioduneko epean, gehienez ere

-Zaharberrikuntza planetan dokumentuak urtero sartzeko eskaerari erantzutea, 5 egun balioduneko epean

Hitzartutako epean erantzun diren eskaeren kopurua eta portzentajea

5.
Zabalkundea

-Bisita gidatuak:

? Bisita gidatuen eskaerei erantzutea, 2 egun balioduneko epean, gehienez ere

-Aldizkaria

? Berritasun bibliografikoen eta aldizkarien aurkibideen aldizkaria egitea, bi hilean behin, gutxienez

-Erakusketak

? Artxiboari lotutako erakusketa bat urtean, gutxienez

Epearen barnean erantzun diren eskaeren kopurua eta eskaera guztien gaineko portzentajea

Gogobetetasun inkestetan 10 punturen gainean 8rekin baino gehiagorekin baloratzea

6.
Liburutegia

-Eskatzen diren liburuak ematea hurrengo epeen barnean, gehienez ere:

? Hogei minutu, eskatzen diren zentroan badaude

? Bi egun baliodun, beste zentroan badaude

Epearen barnean erantzun diren kontsulten kopurua eta kontsulta guztien gaineko portzentajea

Gogobetetasun inkestetan 10 punturen gainean 8rekin baino gehiagorekin baloratzea

7.
Dokumentuen sarrerak

-Ohiko sarrerak:

? Transferentziak prestatzeari buruzko berehalako aholkularitza

-Ohiz kanpoko sarrerak:

? Dokumentuak sartzeko aukerei eta kasu bakoitzean jarraitu beharreko prozedurari buruzko aholkularitza, 10 egun balioduneko epean

Gogobetetasun inkestetan 10 punturen gainean 8rekin baino gehiagorekin baloratzea

Epearen barnean erantzun diren eskaeren kopurua eta portzentajea

8.
Administrazio zerbitzuak

-Harrera:

? Mahaia esleitzea, 10 minutuko epean, gehienez ere

? Bertaratze ziurtagiriak eta kontsultatu diren funtsei buruzkoak ematea, egun baliodun bateko epean

-Informazio orokorra:

? Berehalako informazio pertsonalizatua ematea honako alde hauei buruz:

? Artxiboak eskaintzen dituen zerbitzuak

? Jendea hartzeko ordutegia:

? Artxibora sartzeko tasak eta baldintza orokorrak

-Ziurtagiriak:

? Dokumentuen kopia ziurtatuak, 15 egun balioduneko epean, gehienez ere

Epearen barnean erantzun diren eskaeren kopurua eta eskaera guztien gaineko portzentajea

Gogobetetasun inkestetan 10 punturen gainean 8rekin baino gehiagorekin baloratzea

9.
Erabiltzaileentzako arreta

-Idatziz egin diren kexei erantzutea, 15 egun balioduneko epean, gehienez ere

-Erabiltzaileen artean zerbitzuak emateko baldintzei buruzko gogobetetasun inkestak egitea urtean behin, gutxienez

Epearen barnean erantzun diren kexen kopurua eta kexa guztien gaineko portzentajea

Urtean egin diren inkesten kopurua

4.-Zerbitzuen gutunaren jarraipena eta kontrola.

Bai Nafarroako Errege Artxibo Nagusiak, bai Foru Komunitateko Administrazioko Artxiboak beren zentroetan zerbitzuen gutun honetan hartzen diren konpromisoak gauzatzeko behar diren neurriak hartzeko ardura dute, baita adierazleen eboluzioa urtero jarraitzeko eta kontrolatzeko ardura ere.

Bi artxiboak mendean dituzten atalek (Nafarroako Artxibo Orokorraren kasuan, Nafarroako Errege Artxibo Nagusiko Atala, eta NFKAAren kasuan, Dokumentu Ondarea Kudeatzeko Atala) txostenak eginen dituzte urtero, konpromisoen betetze-mailari eta adierazleen jarraipenari buruz. Behar den memoria behin betiko idazteko, zentro bakoitzak proiektuari egiten dizkion oharrak hartuko dira kontuan.

Era berean, txostenek Zerbitzuko Zuzendaritzarako gomendioak biltzen ahalko dituzte eta Zerbitzua hurrengo urtean betetzen saiatuko da, ahal den neurrian.

5.-Araudia eta xedapen orokorrak.

-Autonomia esparrua:

  • 14/2005 Foru Legea, Kultur Ondareari buruzkoa.
  • 12/2007 Foru Legea, Artxiboei eta Dokumentuei buruzkoa.
  • 21/2005 Foru Legea, abenduaren 29koa, Politika Publikoak eta Zerbitzu Publikoen Kalitatea Ebaluatzeari buruzkoa.
  • 75/2006 Foru Dekretua, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordearen osaera, antolamendua eta funtzionamendua arautzeko Erregelamendua onesten duena.
  • 126/2007 Foru Dekretua, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duena.
  • 72/2005 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunak arautzen dituena.
  • 62/2002 Foru Agindua, Nafarroako Artxibo Orokorreko kopiagintza zerbitzurako baimena arautuko duten jarraibideak onesten dituena.
  • 118/2003 Foru Agindua, "Vianako Printzea" Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiko zerbitzuen tarifak ezartzen dituena.
  • 46/2004 Foru Agindua, uztailaren 15ekoa, Lehendakaritza, Justizia eta Barneko kontseilariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak eta haren erakunde publikoek herritarrekiko harremanetan jarraitu beharreko Administrazioaren jardunbide egokiaren kodea onesten duena.
  • 119/2005 Foru Agindua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuen gutunen diseinua eta egitura arautzen dituena.
  • 252/2007 Foru Agindua, dokumentu sailak identifikatzeko fitxaren eredua onesten duena, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordean aurkezteko.
  • 476/2007 Ebazpena, Kulturako zuzendari nagusiak emana, dokumentuak kontserbatu eta deuseztatzeko irizpideak eta segurtasun eta konfidentzialtasunerako jarraibideak onesten dituena, Dokumentuen Ebaluaziorako Batzordeak ekainaren 22an egindako bilkuran proposatutakoari jarraikiz.
  • Erabakia, 1948ko otsailaren 27koa, Nafarroako Foru Diputazioarena, Foru Diputazioaren 1948ko otsailaren 27ko erabakiaren bidez onetsi zen "Nafarroako artxiboko dokumentu funtsak irakurtzeko eta aztertzeko zerbitzurako araua" erabakitzen duena. Ondoren, apirilaren 21eko 25/1983 Foru Dekretuak arau horren 6. eta 23. artikuluak aldatu zituen, beste administrazio batzuen arauekin bateratzeko asmoz.

-Estatu esparrua:

  • 16/1985 Legea, ekainaren 25ekoa, Espainiako Ondare Historikoari buruzkoa.
  • 15/1999 Lege Organikoa, Datu Pertsonalak Babestekoa.
  • 1/1982 Lege Organikoa, maiatzaren 5ekoa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako babes zibilari buruzkoa.
  • 3/1985 Lege Organikoa, maiatzaren 29koa, ohorerako, norberaren eta familiaren intimitaterako eta norberaren irudirako babes zibilari buruzko maiatzaren 5eko 1/1982 Lege Organikoa aldatzeari buruzkoa.
  • 23/2006 Legea, 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuak onetsiriko Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina aldatzen duena.
  • 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta 4/1999 Legea, hura aldatzen duena.
  • 1266/2006 Errege Dekretua, azaroaren 8koa, Kultura Ministerioaren mende dauden estatuaren titulartasuneko artxiboei dagokienez, Estatuaren titulartasuneko artxiboetan eta Espainiako sistema artxibistikoari atxikita daudenetan kontsultak egiteko ikertzailearen txartel nazionala ematea arautzen duen abenduaren 23ko 1969/1999 Errege Dekretua indargabetzen duena.

6.-Erabiltzaileen eskubide eta betebeharrak.

-Eskubideak:

Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko erabiltzaile guztiek honako eskubide hauek dituzte:

a) Bi zentroetako kontsulta eta irakurketa geletara askatasunez eta doan sartzea, ezarri diren ordutegian eta egunetan, baimena eskuratu ondoren.

b) Lana normaltasunez garatzeko behar diren segurtasun, higiene eta erosotasun baldintzak izatea.

c) Tratu atsegina eta egokia jasotzea.

d) Bi artxiboei eta haien funtsei buruzko informazioa eta orientabidea jasotzea.

e) Dokumentuak eta haien kopiak eskuratzea.

f) Egiaztagiriak eta dokumentuak konpultsatzeko eskatzea.

g) Kexa eta erreklamazioetarako postontzia eta inprimakiak izatea.

-Betebeharrak:

Horrez gain, Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzuko erabiltzaile guztiek honako betebehar hauek dituzte:

a) Indarra duen araudia eta artxibo bakoitzeko barneko arauak errespetatzea, haien zerbitzuak eskuratzeko.

b) Artxiboko dokumentazioa zuzen eta modu arduratsuan erabiltzea, zabarkeriaz jokatzeagatik hura hondatu, galdu edo nahastea eragozteko.

c) Artxiboetako instalazioak eta altzariak zuzen eta arduraz erabiltzea.

d) Ezarri diren tasak ordaintzea, hala eskatzen duten zerbitzuak eskuratzeko.

7.-Zerbitzuak hobetzen laguntzea eta parte hartzea.

Erabiltzaileek zerbitzua hobetzen laguntzen ahalko dute, honela:

a) Zerbitzuen Gutun honetan aurreikusitako sistemaren arabera kexak eta iradokizunak eginez.

b) Aldian-aldian egiten diren gogobetetasun inkestak betez.

8.-Iradokizunak eta erreklamazioak aurkezteko sistema.

Erabiltzaileek zerbitzuaren funtzionamenduari buruzko iradokizunak edo erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte edozein zentrotan, honela:

-Zerbitzua hobetzeko moduei buruzko iradokizunak.

Beti idatziz eginen dira eta, bai aurrez aurre, bai faxez, postaz edo posta elektronikoz aurkezten ahalko dira. Horretarako, iradokizun eta erreklamazio orria erabiltzen ahal da. Zerbitzuak ondorio horretarako prestatzen du eta bi artxiboetako edozeinetan jendearen eskura egoten da.

Iradokizunak sinatu gabeak izaten ahalko dira.

Zuzenean ematen ahalko zaizkie harrera gelako langileei eta gelako langile arduradunei, edo bi zentroetan instalatuta dauden iradokizunetarako postontzietan sartzen ahalko dira. Artxiboa mendean duen ataleko titularrari zuzenduko zaizkio eta horrek Zerbitzuko Zuzendaritzara bidaliko ditu, proposamena baloratzeko txostenarekin batera, hori baita iradoki den hobekuntza aplikatzea komeni den ala ez erabakitzeko ardura duena.

-Erabiltzailearen ustez, bere eskubideak urratzen dituen zerbitzuaren edozein alderi buruzko erreklamazioak.

Erreklamazioak idatziz aurkeztuko ditu bi zentroetako edozeinetan eta, onartu ez ezik, idatziz erantzun ere egin beharko zaie.

Iradokizunetarako eta erreklamazioetarako orriaren inprimakiak jendearen eskura egonen dira etengabe eta bi artxiboetan ageriko toki errazean kokatuko dira. Zuzenean ematen ahalko zaizkie harrera gelako langileei eta gelako langile arduradunei, edo bi zentroetan instalatuta dauden iradokizunetarako postontzietan sartzen ahalko dira.

Erreklamazioak tramitatzeko ardura duten teknikariek erreklamazioaren bideragarritasunari buruzko txostena bidaliko diote artxiboa mendean duen ataleko titularrari. Erantzuna interesdunari jakinaraziko zaio hamabost egun balioduneko epean gehienez ere, hura aurkezten denetik zenbatzen hasita. Epe horren aldia eteten ahalko da, erreklamazio-egileari eskatu behar bazaio hamar egun balioduneko epean kexa zuzen tramitatzeko behar diren argibideak eman ditzala.

9.-Jendea hartzeko helbideak eta ordutegiak:

-Nafarroako Errege Artxibo Nagusia.

Maiatzaren biaren kalea, zk.g.

31001 Iruña (Nafarroa).

Telefono zk.: 848-424620.

Fax zk.: 848-424611.

Helbide elektronikoa: cultura.archivo.general@cfnavarra.es.

Jendea hartzeko ordutegia.

(Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritako jaiegunak izan ezik).

  • Kontsulta gela:
  • Negua (irailetik ekainera): astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 18:00etara.
  • Uda (uztaila eta abuztua): astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 15:00etara.
  • Liburutegia:
  • Astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 15:00etara.
  • Bulegoak:
  • Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
  • Erakusketa aretoa:
  • Asteartetik ostiralera, 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 20:00etara.
  • Asteburuak eta jaiegunak: goizez baino ez.

-Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko Artxiboa.

Zaragozako errepidea, 3. km.

31191 Cordobilla (Nafarroa).

Telefono zk.: 848-429721.

Fax zk.: 848-429720.

Helbide elektronikoa: archivo.administrativo@navarra.es.

Jendea hartzeko ordutegia.

(Nafarroako Foru Komunitaterako ezarritako jaiegunak izan ezik).

  • Kontsulta gela eta liburutegia:
  • Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.
  • Bulegoak:
  • Astelehenetik ostiralera, 8:30etik 14:30era.

10.-Zerbitzuen gutunaren ardura duen unitatea.

-Artxiboen eta Dokumentu Ondarearen Zerbitzua.

Maiatzaren biaren kalea, zk.g. Nafarroako Errege Artxibo Nagusia.

31001 Iruña (Nafarroa).

Telefono zk.: 848-424609.

Fax zk.: 848-424611.

Helbide elektronikoa: carlos.idoate.ezquieta@cfnavarra.es.

Iragarkiaren kodea: F1004652