47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AURITZ

Aurizko udal planaren ingurumen
ondorioen azterlana. Hasierako onespena

Aurizko Udalak, 2010eko apirilaren 8ko osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Aurizko Udal Planaren ingurumen ondorioen azterlana. Dokumentua jendaurrean egonen da hogeita hamar egunez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarrita; hori guztia Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legeko 33.2 artikuluari jarraikiz.

Ingurumen ondorioen azterlana, Udalaren Hirigintza Planarekin batera, jendaurrean egonen da interesa duten pertsona nahiz entitate guztiek espedientea aztertu eta egoki iruditzen zaizkien alegazioak egin ditzaten.

Auritzen, 2010eko apirilaren 9an.-Alkatea, Jose Irigaray Gil.

Iragarkiaren kodea: L1005873