47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ANDOSILLA

Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsaren barreneko lana egiteko kontratua. Behin-behineko esleipena

Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 135. artikuluan xedatutakoari jarraituz, aditzera ematen da, Alkatetzaren apirilaren 8ko 77/2010 Ebazpenaren bidez, behin-behinekoz esleitu dela kontratu hau:

Xedea: udako eremua automatizatzea Andosillan.

Finantzabidea: Tokiko Enplegu eta Iraunkortasunerako Estatu Funtsa, 13/2009 Errege Lege Dekretuaren bidez sortua.

Prozedura: negoziatua, publizitaterik egin gabe, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko 30/2007 Legeari jarraikiz.

Tramitazioa: presakoa.

Esleipenaren zenbatekoa: 27.512,97 euro (BEZa barne).

Esleipen hartzailea: Grupo Osaba Urk, S.L.

Andosillan, 2010eko apirilaren 8an.-Alkatea, Juan Enrique Sanzo Andrés.

Iragarkiaren kodea: L1006237