47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

29/2010 FORU AGINDUA, martxoaren 22koa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariak emana, turismoko ETEek kalitate turistikoaren "Q" ziurtagiria lortzeko eta mantentzeko laguntzen 2010eko deialdia onesten duena.

Nafarroako turismo sektoreak erabiltzaileendako zerbitzuetan kalitate maila handia eskaini beharra bizi du azken aldi honetan.

Alde horretatik, Foru Komunitatearen helburu nagusietako bat da zerbitzuen kalitatea handitzen lagunduko duten ekintzak ahalbidetu eta bultzatzea, horretarako sektoreko enpresaburuekin batera lan eginez. Horregatik, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak enpresaburuek arlo horretan egin dituzten jarduketetarako diru-laguntzak eman ditu azken urteotan, bai inbertsioak egiteko bai ziurtagiriak eman edo sustapena egiteko.

Aurten beste jarduketa batzuetarako diru-laguntzak emanez bultzatuko den lan ildo hori bat dator Turismoko Idazkaritza Nagusiak segitzen duenarekin, eta denek batera lan egitearen alde agertzen jarraitzen du, horrela, Nafarroako establezimendu turistikoek kalitate maila handia lor dezaten. Q arauak UNE arau bihurtzeak ere laguntzen du horretan, arrakastaz ekin baitzaio horri turismoaren esparruan.

Hala bada, beharrezkoa da Q markaren ezarpena bultzatzen eta horretarako laguntza ematen jarraitzea. Alde horretatik, kalitate turistikoaren "Q" ziurtagiria lortzeko eta mantentzeko laguntzari eusten zaio eta, ematen den laguntza hobetzearren, deialdi honek zabaldu egin du diruz lagundutako jarduketen esparrua, hain zuzen ere markaren erabilerari eta horrekiko atxikipenari, laguntza teknikoari eta marka berritzeko laguntzari lotutako alderdiak sartuz. Hori guztia lagungarria izanen da Nafarroako turismoaren irudi orokorra hobetzeko, kalitateko destino gisa hedatuko baita, enpresaburuen laguntzarekin eta kalitatearen kudeaketarako ereduak eta gaur egungoak erabiliz.

Horrenbestez, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 3ko 126/2007 Foru Dekretuaren 2.2 artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

AGINDU DUT:

1. Turismoko ETEek kalitate turistikoaren "Q" ziurtagiria lortu eta mantentzeko laguntzen 2010eko deialdia onestea, bai eta deialdiaren oinarri arautzaileak ere, foru agindu honen eranskinean jasotakoak.

2. Diru-laguntza horietarako gehienez ere 20.000,00 euroko gastua baimentzea, 2010eko gastuen aurrekontuko "Kalitatearen "Q" marka lortzeko ETEentzako laguntzak" izeneko A10001 A1120 4709 432302 kontu-sailaren kargura.

3. Foru agindu hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

4. Foru agindu hau Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari, Departamentuko Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Kontu Hartzailetza Delegatuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Foru agindu honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2010eko martxoaren 22an.-Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón.

TURISMOKO ETE-EK NAFARROAN KOKATURIKO ESTABLEZIMENDU TURISTIKOETAN 2010. EKITALDIAN KALITATE TURISTIKOAREN "Q" ZIURTAGIRIA LORTZEKO ETA MANTENTZEKO LAGUNTZEN DEIALDIA ARAUTZEN DUTEN OINARRIAK

1.-Xedea.

Deialdi honen bidez Nafarroako establezimendu turistikoek kalitate turistikoaren "Q" ziurtagiriak lortu eta mantentzea bultzatu nahi da.

2.-Aurrekontuko diru-zuzkidura.

2010eko gastuen aurrekontuak bere baitan xede honetarako kontu-sail bat du, 20.000 euroko aurrekontuko zuzkidurarekin. "Kalitatearen Qa lortzeko ETEentzako laguntzak" izeneko A10001 A1120 4709 432302 kontu-saila da. Kopuru hori handitu ahalko da programa berean sarturiko beste deialdiak ebatzitakoan gelditzen diren soberakinekin, aurkeztutako eskaeren arabera, edo kontu-sailean aurrekontuko zuzkidura handiagoa bada.

Diru-laguntzarako eskaerek deialdi honi aurrekontuan esleitutako zuzkidura gainditzen badute, diru-laguntza kopuruak hainbanatu eginen dira, dagoen diruari egokitzeko.

3.-Onuradunak.

Foru agindu honetan azaltzen diren laguntzak eskuratzen ahal dituzte turismoko enpresa txiki eta ertainek (aurrerantzean turismoko ETEak), baldin eta eskaerak aurkezteko epea bukatzen den unean establezimendu turistiko arautu gisa erregistratuta badaude Turismoko Erregistro Ofizialean.

ETE bat zer den argitu nahi izanez gero, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruz Europako Batzordeak 2003ko maiatzaren 6an emandako Gomendioa hartuko da kontuan, edo hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak.

4.-Laguntzen barruan sartzen diren jarduketak eta erreferentzialdia

Deialdi honen bidez laguntza emanen da ICTEk bultzatzen duen kalitate turistikoaren Q markaren ziurtagiria ezarri, lortu eta berritzeko egin behar den gastu arrunterako eta, zehazki, honako hauetarako:

a) Markari atxikitzeko kuota.

b) Ziurtapenerako kanpoko auditoriaren gastuak (edo ziurtapena jasoa duten establezimenduei Q/UNE arau berriaren araberako ziurtagiria emateko auditoriakoak) eta ziurtagiria berritzeko auditoriakoak.

c) Zein urtetarako berritu nahi den, urte horretan marka erabiltzeko eskubidearen kuota.

d) Kanpoko aholkularitzaren laguntza teknikoa, bertaratua eta online, 4.b atalean aintzat hartzen diren ezartze eta/edo berritzeetarako.

Kontzeptu honengatik egiten diren eskaerak, eskatzaileak eta erakunde aholku-emaileak sinatuko dituzte, berariazko eredu formalizatuari jarraikiz. Eskaerarekin batera memoria bat ere aurkeztu beharko da eta bertan ezarpenerako lan plana, laguntzarako aurreikusitako ordu kopurua eta laguntzaren aurrekontua zehaztuko dira. Halaber, lan plan horrek bi alderdien onartze sinadura izan beharko du.

Ondorio guztietarako, 2009ko azaroaren 1etik 2010eko urriaren 31 arte fakturatutako gastuak sartuko dira; alabaina, establezimenduek auditatuta egon beharko dute denbora horretan eta haien txostenak 2010eko ziurtapen batzorde teknikoetan berrikusita.

5.-Laguntzen zenbatekoa.

Laguntzak funts galdurako diru-laguntzak dira ondoko portzentaje eta mugen arabera:

-a) kontzeptua. "Atxikitze kuota": dagokion gastuaren %50 arte.

-b) kontzeptua. Auditoretzak: gastuaren %60 arte ziurtagiria lortzeko auditoretzaren gastuagatik, eta %50 ziurtagiria berritzeko auditoretzetan eta aldez aurretik ziurtagiria duten establezimenduetan Q/UNE arau berriaren araberako ziurtagiria emateko auditoretzetan.

-c) kontzeptua. Marka erabiltzeko eskubidearen kuota: dagokion gastuaren %50, gehienez ere (ziurtagiria berritzeko eskaeretan bakarrik).

-d) kontzeptua. Kanpoko aholkularien laguntza teknikoa: dagokion gastuaren %60; gehienez ere, aurrekontu hau onartuko da:

  • 3.000,00 euro, ziurtagiria lortzeko laguntzengatik (1.800 euroko diru-laguntza, gehienez ere).
  • 2.000,00 euro ziurtagiria berritzeko eta arau berriaren araberako ziurtagiriak lortzeko laguntzagatik (1.200 euroko diru-laguntza, gehienez ere).

Laguntza hauek ez dituzte hartzen auditorearen eta kanpoko aholkularien egonaldi, mantenu eta joan-etorriko dieten gastuak.

Diru-laguntza kalkulatzerakoan balio erantsiaren gaineko zergaren (BEZa) zenbatekoa kenduko da.

6.-Diru-laguntzak emateko irizpideak.

Deialdi hau lehia bidez ebatziko da, izan ere, eskaerak aurkezteko epea amaitutakoan, erregistratutako eskaera guztiak aztertu eta erabakiko da zein eskaerak betetzen dituen deialdiko irizpideak eta zeinek ez. Aitzitik, banatzeko formula gisa ezarri da diru-laguntzetarako erabiltzen den gehieneko zenbatekoa diru-laguntzaren onuradunen artean hainbanatzea.

7.-Araubide juridikoa.

Laguntza mota hau Europako Batzordeak 2006ko abenduaren 15ean eman zuen 1998/2006 EE Erregelamenduaren babespean ezartzen da. Erregelamendu horrek "de minimis" laguntzei buruzko EEaren Ituneko 87. eta 88. artikuluen aplikazioa ukitzen du. Hortaz, enpresa onuradunak horrelako diru-laguntzen bidez gehienez ere 200.000 euro jasotzen ahalko ditu hiru urteko epean. Horretarako, enpresa behartua dago, aurreko hiru zergalditan "de minimis" laguntzarik lortuz gero, haien berri ematera Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuari.

8.-Laguntzen bateragarritasuna.

Laguntza hauek bateragarriak dira Nafarroako Gobernuko beste departamentu batzuek edo beste administrazio publikoek xede eta helburu bererako ematen ahal duten beste edozein laguntzarekin. Dena dela, jasotako diru-laguntza guztien zenbatekoa diruz lagundutako jardueren kostua baino handiagoa bada, behar den zenbatekoa kenduko zaio diru-laguntzari.

9.-Eskabideak eta agiriak aurkeztea.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak ezarritako ereduaren araberako eskaerak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuko Erregistroan aurkeztuko dira, Iruñeko Navarrería kaleko 39an, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan aipatzen diren lekuetako edozeinetan. Eskaera ereduak Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuan eta Interneten eskuratzen ahal dira, helbide elektroniko honetan: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Ayudas/.

Behar bezala formalizatu eta betetako eskabidearekin batera, eskaera ereduan zehaztutako agiriak eta, edonola ere, agiri hauek aurkeztuko dira:

a) Nortasuna.

a.1) NANa/IFZ.

a.2) Aldaketa sozialen eskritura (Turismo Erregistroan dagoen dokumentazioa aldatzen bada).

a.3) Ahaldunaren notario-ahalordea eta NANa, kasua bada.

b) Proiektuari buruzko dokumentazioa.

b.1) ICTEren ziurtagiria, Espainiako Kalitate Turistikoaren Sistemari atxikita dagoela frogatzeko.

b.2) "Laguntza teknikorako" eskaeren kasuan, 4.d) oinarria, dagokion atalean adierazitakoaren araberako txostena erantsiko da.

b.4) Aurrekontua, gaika zehaztua.

c) Bestelakoak.

c.1) Erantzukizuneko aitorpena, enpresa txiki edo ertaintzat hartua izateko baldintza guztiak betetzen dituela adieraziz, horretarako ezarritako ereduari jarraikiz.

c.2) Entitatearen legezko ordezkariaren aitorpen idazkia, azkeneko hiru urteetan -aurtengoa barne- administrazio honek edo beste batek Europar Batasuneko "de mínimis" arauari jarraikiz emandako laguntzen berri ematen duena.

c.3) Diruz laguntzen ahal diren kostuentzako eskatu eta hartutako beste laguntzen zinpeko aitorpena.

c.4) Transferentzia bidez ordaintzeko eskaera, honako helbidean lortzen ahal dena: http://www.navarra.es/home_es/Catalogo+de+servicios/Todos+los+servicios/Asistentes/Impresos+de+Tesoreria.htm).

Agiriak aurkeztean komeni da ingurumenaren arloko praktika egokiak kontuan hartzea, baliabideen zentzuzko erabileran laguntzeko, esate baterako paper birziklatu eta klororik gabe zuritua erabiltzea eta orriak bi aldeetatik inprimatu edo fotokopiatzea.

10.-Epeak.

Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

11.-Eskaerak tramitatzea.

Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak eskaerak aztertuko ditu, eta aurkeztutako dokumentazioa osorik ez badago, interesdunari eskatuko dio akatsak zuzen ditzala, errekerimendua jakinarazi eta hamar egun naturaleko epean; horrekin batera, adieraziko zaio horrela egiten ez badu, eskaerari uko egiten diola ulertuko dela.

Eskaerak aztertutakoan, Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuak ebazpen proposamena aurkeztuko du, Turismoko zuzendari nagusiak deialdia ebatz dezan. Ebazpena interesdunari jakinaraziko zaio, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legean ezarritakoaren arabera.

Deialdia ebazteko 3 hilabeteko epea izanen da gehienez, eskaerak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik aitzina. Epe hori jakinarazpena egin gabe bukatzen bada, eskaera baztertu egin dela ulertu beharko da.

12.-Justifikatzeko epeak, aurkeztu beharreko dokumentazioa eta laguntzen ordainketa.

Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak onetsitako diru-laguntzaren diru-kopurua aldi bakarrean ordainduko da, jarraian zehazten diren agiriak aurkeztu ondoren:

-Laguntzak justifikatzeko eskabidea, behar bezala formalizatua.

-Fakturak (jatorrizkoa eta kopia edo kopia konpultsatua) eta fakturatutako zenbateko osoa ordaindu izanaren bankuko frogagiriak.

-Kalitataren "Q" marka lortu izanaren ziurtagiria, Espainiako Kalitate Turistikoaren Institutuak (ICTE) edo beste erakunde eskudunak luzatua, edo ziurtagiria berritzeko auditoretza pasatu izanarena.

Ordainaldi bakar batean emanen zaio laguntza turismoko ETEri, aurkeztutako dokumentazioa egiaztatu eta establezimenduak Q ziurtagiria edo markaren horren berritzea lortu ondoren.

Frogagiriak aurkezteko epea 2010eko azaroaren 15ean bukatuko da.

(*) Ziurtatze batzordearen atzerapen administratiboaren ondorioz enpresa batek ez badu ziurtagiria deialdi honetan ezarritako epean lortzen, auditoriako txostena kontuan hartzen ahalko da, salbuespenez, baldin eta alde orotan adostasuna ematen badu eta horrela irizten badio ziurtapen batzordeak urte horretako azken bilkuran.

13.-Onuradunen betebeharrak.

Hona hemen laguntza hauen onuradunen betebeharrak:

a) Diruz lagundutako jarduera ez bada deialdian ezarritako epean egiten, onuradunak horren berri eman beharko dio Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzuari 2010eko abuztuaren 15a baino lehen. Ez badu hala egiten, onuradunak ezin izanen du hurrengo deialdietan kontzeptu horretarako laguntzarik eskatu.

b) Aholkularitza edo laguntza enpresek 12.000,00 euro gainditzen dituzten zerbitzuak ematen badituzte, onuradunak frogatu beharko du hornitzaileen hautaketa eragimen eta ekonomia irizpideei jarraikiz egin dela, horretarako gutxienez 3 eskaintza ezberdin aurkeztuta.

c) Idatzizko kontratua aurkeztea azpikontrataturiko jarduera 60.000 eurotik gorakoa denean.

d) Laguntzen deialdi honekin zerikusia duten eta Turismoko Produktuak Antolatu eta Garatzeko Zerbitzura igortzen diren jakinarazpen eta/edo agiri guztiak zerbitzu horretara zuzendutako eskabide orriaren bidez egin beharko dira eta Erregistro Publikoan aurkeztu.

e) Zerga betebeharrak eta gizarte segurantzarekikoak eguneratuta izatea.

f) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 9. artikuluan aipatzen diren gainerako betebeharrak.

g) Gastua Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuak diruz lagundu duela aditzera eman beharko da eta, sustapenerako materialean, web orrian, halakorik eginez gero, Foru Komunitateko marka turistikoa jarri beharko da, Turismo Zuzendaritza Nagusiko irudiaren eskuliburuan ezarritako arauei jarraikiz.

14.-Diru-laguntzen publizitatea.

Deialdi honen bidez emandako diru-laguntzak eta haien onuradunak Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismo Departamentuaren web orrian eta departamentuak argitaratzen dituen buletin turistikoetan agertuko dira.

15.-Diru-laguntza itzultzeko arrazoiak.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35. artikuluan eta deialdi honetan aurreikusitako kasuetan itzuli beharko dira jasotako diru-laguntza guztiak edo haien parte bat.

16.-Errekurtsoak.

Deialdiaren eta oinarri arautzaileen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko da, Nafarroako Gobernuari zuzendua, eta deialdiaren berariazko edo ustezko ebazpenaren aurka, berriz, gora jotzeko errekurtsoa, Vianako Printzea Erakundea-Kultura eta Turismoko kontseilariari zuzendua. Bi errekurtsoak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Iragarkiaren kodea: F1005584