47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

4. PROZEDURA JUDIZIALAK

TAFALLAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO
2. EPAITEGIA

Ediktua. Erreferentzia: 0000930/2009

María Asunción Hernández Jiménezek, Tafallako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 2. Epaitegiko idazkariak,

Aditzera ematen dut: Banco de Valencia S.A.k eskaturik, hipoteka-maileguaren betearazpena dela-eta, Segundo Raúl Pizuña Cabascangoren eta Lupe Rosio Pullas Benalcazarren aurka epaitegi honetan bideratzen ari den 0000930/2009 hipoteka-betearazpeneko prozesuan erabaki da ondotik, tasazio-prezioa finkatuta, adierazten diren ondasunen enkante publikoa egitea hogei egunez:

Enkantean jartzen diren ondasunak eta bakoitzaren balorazioa:

-Etxebizitza bat Azkoiengo Tejedores kaleko 12an. Beheko solairua eta goiko hiru solairu ditu, eta 51 m2-ko lurzatian dago. Beheko solairuak 34 m2 okupatzen ditu, eta lehen, bigarren eta hirugarren solairuek 54 m2-ko azalera dute bakoitzak. Eraikinaren mugak: sartu eta eskuinean, José M. Osésen jaraunsleak; ezkerrean, Isabel Jericó; eta hondoan, José M. Osésen jaraunsleak. Tafallako 1. Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 2.038. liburukia, 179. liburua, 10.516. finka.

Balioa, enkantea egiteko: 188.172,90 euro.

Enkantea 2010eko maiatzaren 11n eginen da, 10:00etan, epaitegi honetako entzunaldi-aretoan (Severino Fernández etorbidea, 52, Tafalla).

Enkantearen baldintzak:

1.-Lizitatzaileek betekizun hauek bete beharko dituzte:

1. Beren nortasuna behar bezala frogatzea.

2. Enkantearen baldintza orokorrak eta partikularrak ezagutzen dituztela aitortzea.

3. Epaitegi honetako Gordailu eta Kontsignazioen Kontuan, hots, Banestoren 00308538809999999999 kontuan, ondasunen tasazio-balioaren %30 sartu izanaren gordekina aurkeztea, erreferentzia gisa 3178000006093009 prozedura jarrita, edo, bestela, kopuru hori adinako banku-abala jarri izanarena. Lizitatzaileak gordailu hori osorik edo partez hirugarren batengandik jasotako diruarekin egiten badu, halaxe adierazi beharko da gordekinean, Prozedura Zibilari buruzko 1/2000 Legearen 652. artikuluaren 2. idatz-zatian xedatutakoaren ondorioetarako.

2.-Posturak egin eta errematea hirugarren bati lagatzeko ahalmena alderdi betearazleari dagokio, ez beste inori.

3.-Idatzizko posturak enkantea iragartzen denetik hura hasi arte egin daitezke. Gutun-azal itxietan aurkeztuko dira, adierazitako baldintza berberetan.

4.-Posturarik onena enkantean jarri den ondasunaren balorazioaren %70ekoa edo handiagoa bada, errematea posturagile onenaren alde onetsiko da. Ehuneko horretatik beherakoa bada, PZLaren 670. artikuluan adierazitakoari jarraikiko zaio.

5.-Erregistroko ziurtagiria epaitegi honetako idazkaritzan dago ikusgai, eta ulertuko da titulazioa nahikotzat jotzen dutela lizitatzaile guztiek edo, kasuan kasu, titulaziorik ez dagoela.

6.-Demandatzailearen kredituaren aurreko zamek eta kargek, horrelakorik badago, bere horretan segituko dute, eta horrenbestez, enkantean parte hartze hutsarekin lizitatzaileak hori onartzen du, bai eta haien ondoriozko erantzukizunean subrogatzea ere, errematea bere alde eginez gero.

7.-Prozesuan ez da agertu enkantean jarritako higiezinean betearazpenpekoak ez diren beste pertsona batzuk bizi diren ala ez.

8.-Ezinbesteko arrazoiengatik, epaitegiari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik edo, oker bat dela kausa, enkantearen deialdia igande baterako edo jaiegun baterako egiteagatik, enkantea adierazitako egunean eta orduan egiterik ez badago, ulertuko da hurrengo egun baliodunean eginen dela, ordu berean, larunbatak kenduta.

9.-Betearazpenpekoei enkantearen eguna jakinaraztea ezinezkoa gertatzen den kasurako, ediktu hau egiten da jakinarazteko balio izan dezan.

Tafallan, 2010eko martxoaren 17an.-Idazkari judiziala, María Asunción Hernández Jiménez.

Iragarkiaren kodea: J1005592