47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Urbanizazio proiektua eta exekuzio hitzarmena
Hasierako onespena

Ultzamako Udalak, 2010eko martxoaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Eltzaburuko U.E. 1 exekuzio unitatea (18. poligonoko 427. lurzatia) urbanizatzeko proiektuaren espedientea, baita hura exekutatzeko hitzarmena ere, Mendiartea S.L.k sustatua.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 24, 25, 26 eta 134. artikuluetan 76 eta 74.ean ezartzen denari dagokionez xedatua bete beharrez, espedientea hogei egunean egonen da jendaurrean Udal honen Idazkaritzan, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aitzina.

Larraintzarren (Ultzama), 2010eko martxoaren 3an.-Alkatea, Francisco Pérez Arregui.

Iragarkiaren kodea: L1005265