47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SUNBILLA

Solleneako poligonoa urbanizatzeko proiektua.
Hasierako onespena

Udalak 2010eko martxoaren 30ean egin osoko bilkuran, zinegotziek aho batez hartu zuten ondotik ematen den erabakia:

Ikusirik Solleneako Poligonoa urbanizatzeko proiektua, Pello Etxegia Telletxeak sustatu baitu, eta Udaleko arkitektoaren txostena kontuan harturik, 35/2002 Foru Legearen 134. artikuluan xedatuarekin bat, Osoko Bilkurak honako hau erabaki du aho batez:

1.-Hasiera batean onestea Solleneako Poligonoa urbanizatzeko proiektua. Halaber, hogei egun balioduneko epea abian jartzea, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2.-Erabaki hau, udal arkitektoaren txostenarekin batean, interesdunari igortzea, jakinaren gainean egon dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Sunbillan, 2010eko martxoaren 31n.-Alkatea, Jose Francisco Errandonea Zubieta.

Iragarkiaren kodea: L1006143