47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa Diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdia, 2010. Urtean garapenaren aldeko sentsibilizazio eta hezkuntza proiektuak gauzatze aldera

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2010eko martxoaren 12an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko Deialdirako oinarriak onetsi dira, 2010. urtean Garapenaren aldeko sentsibilizazio- eta hezkuntza-proiektuak gauzatze aldera.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 87.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2) eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2), edo, bestela, erregistro osagarrietan (-Kultura Alorra- Descalzos k., 72-2. solairua; -Garapen Iraunkorreko Alorra- San Saturnino k., 2-beheko solairua; -Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra- Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua; -Hirigintza eta Etxebizitza Alorra- Armada etorbidea, 2-5. solairua; eta -Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria Alorrak- Zapateria k., 40-beheko solairua) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, eskatutako agiriak erantsita. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Iruñean, 2010eko martxoaren 12an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1005549