47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzetarako deialdi publikoa. Diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdia, garapenaren alde unean uneko sentsibilizazio eta hezkuntza jarduketak gauzatze aldera. 2010. Urtea

Iruñeko Udaleko Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatuak 2010eko martxoaren 12an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzak banakako ebaluazio-araubidean emateko deialdiaren oinarriak onetsi dira, 2010. urtean Garapenaren alde unean uneko sentsibilizazio- eta hezkuntza-jarduketak gauzatze aldera.

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 6.000,00 euro.

Oinarriak, non: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2) eta Zapateria kaleko 40-3.ean.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kale Nagusia, 2), edo, bestela, erregistro osagarrietan (-Kultura Alorra- Descalzos k., 72-2. solairua; -Garapen Iraunkorreko Alorra- San Saturnino k., 2-beheko solairua; -Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra- Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua; -Hirigintza eta Etxebizitza Alorra- Armada etorbidea, 2-5. solairua; eta -Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria Alorrak- Zapateria k., 40-beheko solairua) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, eskatutako agiriak erantsita. Aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean noiz argitaratu eta hurrengo egun baliodunetik aitzina hasiko da, eta 2010eko urriaren 29ra bitarte iraunen du.

Iruñean, 2010eko martxoaren 12an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1005548