47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdi publikoa, 2010. Eta 2012. Urteen artean hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatze aldera

Iruñeko Udaleko Alkatetzak 2010eko martxoaren 12an emandako ebazpenaren bidez, diru-laguntzak norgehiagokako araubidean emateko deialdi publikoa onetsi da, 2010. eta 2012. urteen artean Hegoaldeko herrialdeetako toki-entitateekin tokian tokiko garapenaren aldeko lankidetza-proiektuak gauzatze aldera, betiere ondoko baldintza orokorrekin bat:

Oinarrien xedea: Aipatutakoa.

Esleitzeko era: Deialdi publikoa.

Aurreikusitako zenbatekoa, gehienez: 720.000,00 euro.

Oinarriak, non: Kondestablearen Jauregian (Kale Nagusia, 2) eta Zapateria k., 40-3an.

Eskabideak non eta noiz aurkeztu: Iruñeko Udaleko Erregistro Orokorrean (Kondestablearen Jauregia - Kale Nagusia, 2), edo, bestela, erregistro osagarrietan (-Kultura Alorra- Descalzos k., 72-2. solairua; -Garapen Iraunkorreko Alorra- San Saturnino k., 2-beheko solairua; -Mugikortasun eta Herritarren Segurtasuneko Alorra- Iratxeko monasterioaren k., 2-beheko solairua; -Hirigintza eta Etxebizitza Alorra- Armada etorbidea, 2-5. solairua; eta -Lehendakaritza, Gizarte Ongizate eta Kirol, eta Hezkuntza eta Gazteria Alorrak- Zapateria k., 40-beheko solairua) zein Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeak, haren 38. artikuluan, aurreikusten dituen beste edozeinetan, eskatutako agiriak erantsita. Aurkezteko epea deialdia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2010eko maiatzaren 28ra bitarte iraunen du.

Iruñean, 2010eko martxoaren 12an.-Gizarte Ongizate eta Kirol Zinegotzi Delegatua, Francisco Javier Lorente Pérez.

Iragarkiaren kodea: L1005547