47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Adania Residencial S.L., Apisa, Domeño, Domus, Erro y Eugui, eta beste batzuk: Lezkairuko plan partzialaren aldaketa, Etxebizitza eta Hirigintza arloko Presako Neurriei buruzko 6/2009 Foru Legearen
1. xedapen iragankorra aplikatuz. Behin betiko onespena

Iruñeko Udalak, 2010eko martxoaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

PLE 04-MAR-10 (9/CU).

«"Arrosadia-Lezkairu" ARS-3 banaketa eremuko plan partziala aldatzeko dokumentua hasieran onetsi ondoren (2009-11-17ko JOB), jendaurrean egon da. Epe horretan sustatzaileek aurkeztu duten alegazioei buruzko txostena, Nafarroako Gobernuko Osasun Departamentuak eta Hezkuntza Departamentuak egin dituzten txosten sektorialak, urbanizazio obraren fase ezberdinen zuzendaritza eskudunek esparruko azpiegituren gaineko ukipenari buruz egin dituzten txostenak, Hirigintza Gerentziako Planeamendu eta Kudeaketarako Zerbitzuko zuzendariak 2010eko otsailaren 18an gai horri buruz egin duen txostena eta Hirigintza Gerentziako Zerbitzu Teknikoek otsailaren 19an espedientearen eduki orokorrari buruz egin duten txostena aztertu dira. Era berean, behin betiko onesteko aurkeztutzat jo da Iruñeko Udal Planaren 35.bis eta 39. artikuluen aldaketa; izan ere, haren indarraldia beharrezkoa da aldaketa honetatik ondorioztatutako araudia aplikatzeko. Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 74. artikuluan xedatutakoaren arabera, honakoa erabaki da:

1. Espedientearen sustatzaileek egin duten alegazioei buruzko txostena onestea, aurkezturiko alegazioa txostenean adierazi bezala aintzat hartuta.

2. Urbanizazio obren zuzendaritza eskudunek azpiegiturak nahikoak izateari buruz aurkeztu dituzten txostenak onestea, gehitu beharreko aldaketak burutu behar dituen urbanizazio proiektuaren aldaketari lotzen zaizkiola haien ondorioak.

3. Udal Gerentziak otsailaren 19an egin duen txosten teknikoa onestea, aldatzeko dokumentua tramitatu den bitartean agertu diren kontuei erantzuten diena.

4. ARS-3 (Lezkairu) banaketa eremuko plan partziala aldatzeko dokumentua behin betiko onestea, ondoko enpresek sustatua: Adania Residencial, S.L., Apisa, Domeño, Domus, Erro y Eugui, eta beste batzuk.

5. "Iruñeko Udal Planaren 35.bis eta 39. artikuluen aldaketa"k indarra hartzearen baldintzapean jartzea onetsitako aldaketak indarra hartzea.

6. Nafarroako Gobernuari erabaki hau eta onetsitako proiektuaren ale bat igortzea, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalaren iragarki oholean eta tokiko prentsan argitaratzea.»

Testu arauemailea

I. TITULUA

Arau orokorrak

1. artikulua. Xedea eta esparrua.

1.-Plan partzial honen xedea da I/S-1, IV/S-1, XVI/S-1 eta XIX/S-1 sektoreen eta horiei atxikitako IV/GSA-1, IV/GSA-2, V/GSA-2, VII/GSA-1, VII/GSA-2, VII/GSA-3, XI/GSA-1, XI/GSA-2, XI/GSA-3, XI/GSA-4, XII/GSA-1, XV/GSA-1, XVI/GSA-1 eta XVI/GSA-2 sistema orokorren hirigintza garapen xehakatua (ARS-3 banaketa eremua) arautuko duten baldintzak ezartzea, Iruñeko Udal Planaren izendapenaren arabera. Haren lurralde esparrua plan partzial honen dokumentazio grafikoan zehaztuko da, indarreko 35/2002 Foru Legearen 49. artikuluan ezarritakoaren arabera.

2. artikulua. Plan partzialaren nondik norakoak eta edukia.

1.-Dokumentu honek plan partzialei dagozkien norainokoa eta edukia ditu, tresna horiek indarra duen legedian eratuta dauden moduan.

3. artikulua. Hirigintza arauen xedea eta edukia.

1.-Arau hauen xedea da bai lurzati eraikigarrien, ekipamenduen, bide sistemaren eta espazio libreen izaera juridikoa eta hirigintza aprobetxamendua, bai aurreikusitako azpiegiturek eta zerbitzuek izan beharko dituzten baldintza teknikoak ezartzea, baita eraikinen antolamendu, bolumen, konposizio eta eraikuntza baldintzak arautzea ere, plan partzialaren esparruaren barnean.

2.-Bestelakoa arautzen ez duenari dagokionez, Udal Planak eta aplikatzen ahal diren ordenantzek eta araudi sektorialak oro har xedatutakoari jarraituko zaio.

4. artikulua. Betebeharrezkotasuna eta indarraldia.

1.-Plan partzial hau, haren hirigintza araudia behin betiko onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratutakoan, berehala betearazi beharrekoa izanen da, eta mugarik gabe iraunen du indarrean, berrikusi edo aldatzen ez den bitartean.

5. artikulua. Plan partzialaren ondorioak.

1.-Plan partziala publikoa, betearazi beharrekoa eta nahitaezkoa da.

2.-Publikoa izateak esan nahi du edozein herritarrek eskubidea izanen duela planeamenduko dokumentu osoa kontsultatzeko eta horren edozein edukiri buruzko informazioa eskatzeko, Udalak Planaren ale oso bat publikoaren eskura eduki beharko duela eta finka bakoitzari aplikatzen ahal zaion hirigintzako araubidearen txosten idatzia edo hirigintzako zedula egin beharko duela, 35/2002 Foru Legearen 81. artikuluaren arabera.

3.-Betebeharrezkotasunak planaren beraren eta indarreko legediaren arabera garatu beharra dakar.

6. artikulua. Plan partziala osatzen duten dokumentuak.

1.-Plan honetako dokumentuak Memoria, Hirigintzako araudia eta Informazio eta Antolamendu planoak dira.

2.-Hona hemen dokumentu horien edukia eta norainokoa:

Memorian proiektatutako hirigintza antolamendua gidatu duten helburuak eta irizpideak azaltzen dira, eta deskribatu eta justifikatu egiten dira hautatutako antolabidea eta planean sartutako determinazioak. Memorian, gainera, ezarpen osoaren ebaluazio ekonomikoa egiten da.

Hirigintzako araudiak lurren hirigintzako araubide juridikoa definitzen du, kudeaketaren inguruko alderdiak arautzen ditu eta urbanizazioaren, eraikuntzaren eta jardueren baldintza orokorrak eta partikularrak definitzen ditu.

Informazio planoek planeamenduaren xede den lurraldearen egungo egoera erakusten dute, baita indarreko Udal Planean ezarritako antolamendua ere.

Antolamendu planoek grafikoki definitzen dituzte antolamendu xehakatuaren determinazioak eta hori garatzeko beharrezko elementuak, eta araudi honetako manuak osatzen dituzte, hala behar denean.

7. artikulua. Nahitaezkotasuna.

1.-Nahitaezkotasuna da plan honetako determinazio guztiak zehatz-mehatz betetzeko behar juridikoa, Administrazioari nahiz partikularrei eska dakiekeena.

8. artikulua. Interpretazioa.

1.-Haren hirigintza eskumenak erabiliz eta auzitegien jurisdikzio zereginei kalterik egin gabe, Iruñeko Udalari dagokio plan partzialaren edukia interpretatzea, baita, hala denean, hori osatzen duten dokumentuen determinazioen artean agertzen ahal diren zalantzak, desadostasunak edo kontraesanak ere.

2.-Plan honen arauak interpretatzean haien edukia hartuko da kontuan, eta memorian azaldutako helburu eta xedeei jarraituko zaie.

Nolanahi ere, eta kontraesanik egonez gero, araudi partikularrak lehentasuna izanen du araudi orokorraren aldean, partikularra zehatzagoa delako.

II. TITULUA

Plan partzialaren hirigintzako araubide juridikoa eta garapena

9. artikulua. Hirigintzako araubidea.

1.-Antolamenduari dagokionez, plan partzial honek plangintza esparruko hirigintza garapenerako baldintza formalak definitzen ditu, baita espazio publikoek eta pribatuek hartuko dituzten erabilerak ere; hala denean, horiek eraikuntzaren maila bakoitzerako adieraziko dira. Halaber, plan partzialak plangintza esparruko hirigintza garapenerako beharrezko zerbitzuen eta azpiegituren eskemak gehitzen ditu.

2.-Kudeaketari dagokionez, plan partzial honek exekuzio unitatea, jarduketa sistema, ondoriozko partzelazioa, erabileren eta tipologien homogeneizazio koefizienteak, eredu aprobetxamendua eta etapakako plana definitzen ditu. Horrez gain, garapen baldintzak hirigintzako araudi partikularrean zehaztuko dira.

10. artikulua. Administrazio jardulea eta kudeaketarako eskumenak.

1.-Iruñeko Udala da administrazio jardulea, plangintza honen exekuzioari eta kudeaketari dagokienez.

11. artikulua. Kudeaketa eta plangintza unitateak.

1.-Indarreko Udal Planean ezarritakoaren arabera, plan partzial honen esparruaren barneko lurrek banaketa eremua osatzen dute, hainbat sistema orokor barne hartzen dituena.

2.-Plan partzial honen esparruaren barneko lurrek exekuzio unitate bakarra osatzen dute, atxikitako sistema orokorrak bilduta.

3.-Plan partzial honek oinarrizko unitateen multzoa mugatzen du, Iruñeko Udal Planean zehazten diren kontzeptua eta irizpideak oinarri hartuta.

4.-Berriro partzelatzen ahal den esparrutik kanpo egonen dira finkatutzat jotzen diren lurzatiak eta eraikinak.

12. artikulua. Jarduketa sistema.

1.-Exekuzio unitatea lankidetza sistemaren bidez garatuko da.

13. artikulua. Urbanizazio proiektuak.

1.-Plan partzial honen determinazioak, I/S-1, IV/S-1, XVI/S-I, XIX/S-1, XV/GSA-1, XVI/GSA-1 eta XVI/GSA-2 jarduketa unitateen esparruei buruzkoak, urbanizazio proiektu bakarraren bidez garatuko dira, baina proiektu horren exekuzioan eraikuntza fase desberdinak garatuko dira, eraikinak egiteko faseei lotuak. Gainerako jarduketa unitateak unitate bati edo batzuei lotutako urbanizazio proiektuen bidez garatuko dira.

2.-Plan honetan bide-loturen diseinuari buruzko edukiak, bide eta aparkalekuen trazadurari eta neurriei buruzkoak eta, oro har, espazio publikoa diseinatzeko proposamen guztiak urbanizazio proiektuak garatu beharko ditu, eta bidezkoa bada, justifikatuta doituko ditu, dela arrazoi teknikoengatik, dela obren exekuzio egokiagatik.

14. artikulua. Lurzoruaren jabeen eskubideak eta betebeharrak.

1.-Lurzoruaren titularrek plan honek onartzen duen eta ondareratzen ahal den hirigintzako aprobetxamendua gauzatzeko eskubidea dute. Ondorio horretarako ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, 35/2002 Foru Legearen 99. artikuluan zehaztuta dagoenaren arabera.

2.-Lurzoruaren jabeen hirigintzako betebeharrak eta kargak 35/2002 Foru Legearen 100. artikuluan ezarritakoak dira. Betebehar horiek, halaber, jabetza eskubidearen edukia definitzen dute, eta horiek betetzearen mendean dago hirigintzako aprobetxamendua legitimoa den moduan ondarean sartzea.

3.-Plan partzial honetan definitzen den exekuzio unitatearen jabeek unitateko tokiko sistemetako I/S-1, IV/S-1, XVI/S-I eta XIX/S-1 jarduketa unitateei dagozkien urbanizazio obrak, hori garatzeko beharrezkoak diren exekuzio unitatearen esparrurako loturak eta, antolamenduz kanpo egon arren, sistema orokorren esparruan dauden eraikinen kalte-ordainak eta eraispenak ordainduko dituzte.

15. artikulua. Eskuratzen ahal den aprobetxamendua.

1.-Partikularrek eskuratzen ahal duten hirigintzako aprobetxamendua eredu aprobetxamenduaren %90ekoa izanen da, 35/2002 Foru Legearen 100. artikuluan ezarrita dagoenaren arabera.

16. artikulua. Lurzoruaren eskualdaketa.

1.-Lurzoruaren eta eraikinen titulartasuna eskualdatu arren, horien jabearen egoera juridikoa ez da aldatuko inoiz ere, eskualdatzailearen egoera juridikoan zein hirigintzako egoeran subrogatuko baita.

17. artikulua. Antolamenduz kanpoko elementuak.

1.-35/2002 Foru Legearen 84. artikuluaren ondorioetarako, antolamenduz kanpo egonen dira plan partzial honetan ezarritako hirigintzako antolamendu xehakatuarekin bateraezinak diren eraikin eta instalazioak.

18. artikulua. Lurzati finkatuak.

1.-Hurrengo katastro izendapenarekin bat datozen lurzatietako eraikinak eta jarduerak finkatutzat joko dira: 531, 532, 533, 534, 535, 536, 630, 631, 632, 633, 634, 635, 636, 637, 984, 985 eta 986. Horiek guztiak 5. poligonokoak dira.

2.-Era berean, finkatutzat joko dira katastroko 593. eta 965. izendapenei dagozkien 5. poligonoko lurzatietako zati batean eta, zehatzago, lehendik dauden eraikinak eta jarduerak plan partzial honetan ezartzen direnekin bat datozen eremuetan dauden eraikinak eta jarduerak.

3.-Aurreko idatz-zatietan deskribatu diren lurzatiei edo lurzatien zenbait zatiri dagokien azalera berriro partzelatzen ahal den esparrutik kanpo egonen da.

4.-Araudi partikularrean lurzati eta eraikin finkatuetarako determinazio arauemaileak ezarriko dira.

19. artikulua. Erabileren eta tipologien homogeneizazio koefizienteak eta eredu aprobetxamendua.

1.-Erabileren eta tipologien homogeneizazio (edo ponderazio) koefiziente hauek ezarriko dira:

ERABILERA ETA TIPOLOGIA

KOEF.

Babes ofizialeko etxebizitza. Araubide orokorra

0,256

Familia anitzeko etxebizitza librea

1,196

Hirugarren erabilera, bizitegitarako eraikinetako beheko solairuan

0,900

Hirugarren erabilera, bizitegitarako eraikinetako lehenbiziko solairuan

1,050

Hirugarren erabilera, eraikin exentuko solairu guztietan

1,050

Ekipamendu pribatua

1,000

Jarduera ekonomikoa

1,000

Familia anitzeko etxebizitza libreari atxikitako espazio libre pribatua

0,200

Ekipamendu pribatuari atxikitako espazio libre pribatua

0,200

Jarduera ekonomikoari atxikitako espazio libre pribatua

0,200

BOEri atxikitako espazio libre pribatua

0,000

Sotoa "beheko solairuan lokalak (irabazizko erabilerak) dituen bizitegi kolektiboan"

0,900

Sotoa "solairu guztietan lokalak (irabazizko erabilerak) dituen bizitegi kolektiboan"

1,000

Sotoa "Bulegoak" (irabazizko erabilerak) izeneko erabilera xehakatuetan

1,05

2.-Eredu aprobetxamendua: 0,57975 AU/m².

20. artikulua. Egiturazko determinazioak.

35/2002 Foru Legean ezarritakoaren ondorioetarako eta Udal Planak zehaztutakoa interpretatuta, egiturazko determinaziotzat joko dira, oro har, sektorearen mugaketa, Udal Planak unitate bakoitzerako aipatzen dituen helburuak eta oinarrizko antolamendu irizpideak, eta hirigintzako araubideari buruzko determinazioak (hau da, eredu aprobetxamendua, Udal Planak ezarririko erabilera orokorrak eta babes ofizialeko araubideren bati atxikitako etxebizitzen portzentajea). Halaber, egiturazko determinaziotzat joko dira Udal Planaren proposamenak, hurrengo gaiei buruzkoak badira: lurraldea okupatzeko eredua, unitate bakoitzeko hiri egituraren funtsezko elementuen kokapena eta ezaugarriak (eremuak erlazionatzeko bide sistema, ekipamendu handiak eta maila orokorreko eremu libreak), eta antolamenduaren irizpideak eta oinarrizko baldintzak.

21. artikulua. Garapen iraunkorra.

1.-Plan partzial honen kudeaketa eta exekuzioa garapen iraunkorraren irizpideetan oinarritu behar dira. Justizia sozial eta ekonomikoaren eta ingurumeneko justiziaren printzipioak uztartu behar dira, eta espazioa banatu eta materializatzeko jarraibideak konbinatu. Jarraibide horien testuingurua ingurumen iraunkorra izanen da, eta justizia eta berdintasun irizpideak bete beharko dira.

2.-Aurreko postulatuaren arabera, plan partzial honen aurreikuspenak garatzen dituen urbanizazio proiektuak bide sistemaren eta eremu libre publikoen azpiegiturak, zolaketa eta tratamendua ebatziko ditu irtenbide eta sistema integratuen bidez, baita espazio publikoa kudeatzea eta mantentzea errazten duten eraikuntza eta material arloko irtenbide homogeneo eta iraunkorren bidez ere.

22. artikulua. Erabilera xehakatuak.

Horiek beharrezkoak izanen dira berariaz oinarrizko unitate bakoitzerako eta, bidezkoa bada, antolamenduan mugatuta dagoen lurzati bakoitzerako, Udal Planak sektoreari buruz egiten dituen aurreikuspenekin bat etorrita.

23. artikulua. Erabileren bateragarritasuna eta baliokidetasuna.

Udal Planak bere hirigintzako araudi orokorraren 28. artikuluan ezarritako erabileren erregimenean eta bateragarritasunen koadroan xedatutakoari jarraituko zaio.

III. TITULUA

Oinarrizko unitateen araudi partikularra

I. KAPITULUA

Unitate guztietarako arauak

LEHENBIZIKO ATALA

Xedapen orokorrak

24. artikulua. Orokorra.

Kapitulu honetan dauden determinazioak xedapen orokorrak dira antolamenduan definitutako oinarrizko unitate guztietarako. Horregatik aplikazio orokorrekoak izanen dira, ez bada bestelako irizpide edo arauren bat ezartzen unitate edo eremuren baten araudi partikularrean.

25. artikulua. Edukia eta interpretazioa.

Antolamenduan aurreikusitako unitateen araudi partikularreko fitxetan ezarritako determinazio partikularrak arau zehaztuak dira eta, batzuetan, diseinurako baldintzak; unitate eta lurzati bakoitzerako determinazio funtzional eta formalak garatzen dituzte, bai eta haien kudeaketa eta garapenerako aurreikuspenak ere.

1.-Proiektuaren aprobetxamendua Udal Planaren hirigintzako araudi orokorraren 35.bis artikuluaren edukiaren arabera neurtuko da.

2.-Azalera, erabilera, proiektuaren aprobetxamendu eta aprobetxamenduaren koadroan ezarriko dira parametro horien izaera eta balioak unitate eta lurzati bakoitzerako.

Etxebizitzei dagokienez, lurzati bakoitzean Udal Planaren hirigintzako araudi orokorraren 39.bis artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio.

Aprobetxamendua zenbatzeko ondorioetarako, eraikinen beheko solairuan eta, hala denean, lehenbiziko solairuan (solairu horiek bizitegitarako erabilerarik ez badute) dauden atarien edo komunikazio guneen azalera erabilera orokorreko azaleratzat hartuko dira, solairu osoari erabilera hori esleitu bazaio. Dena den, salbuespena izanen dira A13.A lurzatian aurreikusi diren bi gune exentuak, bizitegitarako erabilera berariaz hartuko dutenak eta, horren ondorioz, etxebizitza libre gisa zenbatuko direnak.

Plan partzial honen araudiari dagokionez, hirugarren sektoreko esaten denean, ulertu beharko da denda eta bulegoez ari dela, Udal Planean definitzen diren bezala. Dendak eta Bulegoak erabilera xehakatuari dagokionez, erabileren bateragarritasuna eta baliokidetasuna izanen dira aipatu Udal Planean ezarritakoak, eta haren kokalekua eta kopurua, aldiz, plan partzialeko dokumentazio grafikoan eta antolamenduan definitutako oinarrizko unitate bakoitzaren araudi partikularrean zehazten direnak.

Determinazio orokorrei dagokien atalean, Jarduketa Unitatea zehaztuko da (Udal Planak definitua); haren esparruaren baitan kokatuko da dena delako oinarrizko unitatea, baita horren izendapena eta azalera ere.

3.-Determinazio funtzionalei dagokien atalean, eraikinari esleitutako erabilerak eta tipologia azalduko dira.

4.-Determinazio formalei dagokien atalean, eraikinaren konfigurazio fisikoa arautzen duten parametroak zehaztuko dira.

Eraikuntzaren garaiera solairuen kopuruan adieraziko da.

Lurzatiaren gehieneko okupazioak zehaztuko du eraikinak okupatzen ahal duen azalera, eta, oro har, eraikinaren lerrokadurek grafikoki definituko dute, ekipamendutarako zenbait unitatetan salbu, horietan lurzatitutako azalera osoaren araberako portzentajeak ematen baitira.

Lurzatiaren eta sotoaren gehieneko okupazioari dagokionez, ekipamendutarako unitate bai publiko bai pribatuetan, adiera horrekin grafiatzen den azalera lur azpian okupatu daitekeen eremuari dagokio, eta ez inola ere gehieneko azalera eraikigarriari; izan ere, azalera hori lurzatitutako azaleraren araberako portzentajetan emanen da edo, bestela, Udal Planaren araudi orokorraren 79. artikuluan oro har ezarritakoaren arabera.

Partzelazioa grafikoki definituko da. Horrekin lotuta, salbu eta berariaz banantzea onartzen denean, hori ekipamendutarako lurzati publiko guztietan eskaintzen baita, definitutako lurzatiak gutxieneko lurzatiak dira eta horregatik banatu ezinak dira.

Lurzati bat sortzen denean beste batzuen eransketaren ondorioz, horren eraikigarritasuna erantsitako lurzati guztien azaleren batura izanen da, eta hori libreki banatzen ahalko da lurzati berrian, betiere araudian ezarritako gehieneko garaierak eta lerrokadurak zainduta.

5.-Unitatearen kudeaketari eta garapenari lotutako determinazioen atalean, unitatearen urbanizazioaren eta eraikuntzaren garapenari lotutako baldintza partikularrak ezarriko dira.

Hainbat lurzatitarako garaje komuna dagoenean, hura jarduera sailkatuaren proiektu baten xede izanen da; proiektu hori garajea barne hartzen duen unitaterako garatzen den lehenbiziko proiektuari lotuta egonen da.

BIGARREN ATALA

Determinazio funtzionalak

26. artikulua. Erabilera xehakatuak eta tipologia.

Erabilera xehakatuak antolamenduan definitzen diren oinarrizko unitate eta lurzati bakoitzerako zehaztuko dira, Udal Planean ezartzen diren aurreikuspenekin eta baldintzekin bat etorrita. Horrez gain, BOE etxebizitzak eraikitzeko berariaz erabiliko diren lurzatiak zehaztuko dira, bizitegitarako erabilerari dagokionez.

Tipologiei dagokienez, bi eraikuntza mota -blokea eta etxadia- baino ez dira bereiziko, nahiz eta hori eraikin bakartuek osatzen dituzten konponbide irekietan egin.

27. artikulua. Erabilera bateragarriak eta baliokideak.

Araudi honen 23. artikuluan ezarri bezala, berariazko determinazio partikularrik ez badago, Udal Planean ezartzen den eta aplikatzen ahal den araudian xedatutakoari jarraituko zaio. Horrek honakoa arautzen du, araudi orokorraren 28. artikuluan: erabilera xehakatuen eta erabilera orokorren arteko bateragarritasuna, lurzatiko erabilera xehakatuen eta oinarrizko unitateko erabilera xehakatuen arteko bateragarritasuna, eta erabilera xehakatuen eta lurzatiko erabilera xehakatuen arteko bateragarritasuna.

28. artikulua. Ekipamendutarako erabilera publikorako unitateak.

Ekipamendutarako erabilera publikorako oinarrizko unitateak eta lurzatiak ekipamendutarako beste erabilera baterako erabiltzen ahalko dira, aurreikusi dena behar ez bada edo ekipamendutarako ordezko erabilera ezarri beharra justifikatzen bada, Udal Planaren araudi orokorraren 29. artikuluan ondorio horretarako ezarritakoaren arabera.

HIRUGARREN ATALA

Determinazio formalak

29. artikulua. Lerrokadurak.

Bai lerrokadura ofizialak, bai eraikuntza lerrokadurak araudi partikularraren antolamendu plano eta fitxetan grafikoki definituko dira. Eraikuntza lerrokadurei dagokienez, nahitaezkoak eta gehienekoak bereiziko dira.

Nahitaezko lerrokaduren eta gehieneko lerrokaduren arteko elkargunean, nahitaezko lerrokaduraren luzera gehienekotzat joko da eta proiektuak zehazten duena izanen da, ez dutela zertan izan fitxetan ezarritako luzera.

Oinarrizko unitate osoak edo hainbat lurzatiren elkarketa bada eta proiektuaren aprobetxamenduak ezarririko gehieneko inguratzaileen barnean berriro banatzeko aukera dagoenez, nahitaezko lerrokadurak ukitutako fatxaden luzeraren %80an, gutxienez, egotea onartuko da.

Horma-atal irekiak osatzen dituzten eguzkitarako babes elementu guztiak edo batzuk (xaflak, saretak, pertsianak eta abar), fatxada itxiarekiko paraleloa den azal baten modukoak, dituzten eraikinetan "kanpoko fatxada" hori (azala) fatxada dela uler daiteke, nahitaezko lerrokaduraren ondorioetarako.

30. artikulua. Hegalak.

Gehieneko lerrokaduren gainean inposta, erlaitz, teilatu-hegal eta gisako osagaien hegala baizik ezin daiteke jarri, eta berariaz debekatuta egonen da hala balkoien nola gorputz itxien hegala, dorreei dagokienez izan ezik.

Lerrokadura nahitaezkoa den fatxadetan, elementu horietaz gain balkoien eta begiratokien hegala onartuko da. Balkoietan ezin izanen da bistatik estaltzeko elementurik paratu, hedatoki gisa erabiltzeko.

Araudi honen ondorioetarako, begiratokitzat joko da kristalez itxitako egitura oro, kristal horrek itxituraren azaleraren %70, gutxienez, hartzen duenean. Eraikinaren barnealdeko eremu bati edo gehiagori lotzen ahalko zaizkio.

Ez da onartuko hegalik beheko solairuetan, ezta unitate edo eremu jakin batzuen araudi partikularrean ezarritako solairu edo fatxadetako tokietan ere.

Eraikin baten fatxadetan hegalek pila dezaketen luzera ez da izanen kasuan kasuko nahitaezko fatxadetako forjatuen luzera osoaren %50etik gorakoa. Eraikinean (nahitaezko fatxadetan) onartzen diren hegal guztiak nahitaezko fatxadetako edozeinetan banatzen ahalko dira.

Hegala ez da inola ere 1,00 m-tik gorakoa izanen, L54 eta L57 lurzatien artean dauden eta parkera ematen duten eraikinen fatxadetan izan ezik; izan ere, horietarako 2 m-ko gehieneko hegala onartuko da. Azken kasu horretan eraikinaren 2 metroko hegal hori elementu itxiez eraikitzen ahalko da.

31. artikulua. Atzeraemanguneak.

Nahitaezko lerrokadura duten goiko solairuetan sarguneen eta fatxadara irekitako patioen forma eta kokapena libreak izanen dira eta dagokien udal ordenantzan xedatuta dagoenaren mendean egonen dira.

Nolanahi ere, fatxadaren nahitaezko lerrokadura errespetatu beharko da eraikinaren goiko tartean, alde batetik erlaitzaren lerroak edo goiko solairuko azken forjatuaren beheko aldeak eta bestetik eraikinaren gailurraren lerroak mugatzen duten zerrendan, alegia, araudi honetan definitzen den bezala.

Eraikin baten fatxadetan atzeraemanguneek pila dezaketen luzera ez da izanen forjatuen luzera osoaren 1/3etik gorakoa. Gehieneko atzeraemanguneak banan-banan aplikatuko zaizkio nahitaezko fatxada bakoitzari.

Eraikuntzaren barneko lerrokadurak gehienekoak eta ez nahitaezkoak izan ohi direnez, sakonera eraikigarria alboko lurzatietan aldatzen ahalko da. Lurzati mugakideen arteko ukipenak saihesteko asmoz, 13 m-ko sakonera ezarriko da nahitaez haien artean 2 metroko distantzian dauden eraikinetarako, lurzatien arteko mehelinaren bi alboetan, lurzati mugakideen jabeen artean adostasunik egon ezean. Izan ere, kasu horretan beste zabalera bat daukan ukipena ezartzen ahalko da.

32. artikulua. Sestrak.

Antolamendu planoetan grafikoki definituko dira.

Hala denean, urbanizazio proiektuak modu arrazoituan eta ez funtsean aldatzen ahalko ditu eta, hori egitean, justifikatu beharko du aldaketa horretatik ez dela ondorioztatzen hurbileko lurzati eta eraikinetarako ukipenik.

Aranzadi, Trinitarioak eta Biritxitu izeneko unitateei dagokienez, plan honen aurreikuspenak garatzeko eremu horien esparruan idazten diren urbanizazio edo eraikuntza proiektuek han ezarritako sestrak zein eraikuntzari ezarritako eraikuntza baldintzak aldatzen ahalko dituzte modu justifikatuan, baldin eta azterlan hidrologiko berri batean bermatzen bada hartutako sestra eta eraikuntza irtenbide berriek ukipenik sortzen ez dutela hausnartu diren unitateetan eta haien hurbileko ingurunean.

33. artikulua. Eraikinaren garaiera.

Ordenantza honen ondorioetarako, hona zer den:

Eraikinaren garaiera edo erlaitzaren lerroa: erreferentziako sestratik eraikinaren azken solairuari dagokion sabai-forjatuaren behealderainoko distantzia. Azken forjatu hori horizontala ez bada, garaiera neurtuko da da haren behealdeak eta fatxadaren lerrokadurak bat egiten duten punturaino.

Oro har, eraikinen gutxieneko garaierak eta gehienekoak ezarriko dira, eta horiek lehentasuna izanen dute unitatearen araudi partikularrean eta araudi grafikoan adierazitakoaren aurrean:

Bizitegitarako unitateak:

-Beheko solairuen garaiera librea: 3.50 m ? H ? 5.00 m.

-Goiko solairu bakoitzaren garaiera osoa: H ? 3.10 m.

Hirugarren sektorerako unitateak:

-Beheko solairuen garaiera librea: 3.50 m ? H ? 5.00 m.

-Goiko solairu bakoitzaren garaiera osoa: H ? 3,50 m.

Eraikinaren garaiera osoa izanen da planaren araudian eraikin bakoitzerako aurreikusitako solairuen garaieren batura. Ondorio horietarako, teilatupea beste solairu bat izanen da.

Unitate bakoitzean aurreikusita dauden eraikin exentu guztiek edo eraikinetik aparteko gorputz guztiek eraikinaren altuera berdina izanen dute.

Zenbait kaleren malda kontuan hartuta araudi hori aplikatu ahal izateko, bolumen eraikigarria mailakatu eginen da. Halakorik behar denean, unitate osoa hartuko duen xehetasun azterlana aurkeztu beharko da eta bertan adieraziko da eraikitako gorputz bakoitzaren gehieneko eta gutxieneko garaierak eta mailakatze puntuak betetzen direla. Xehetasun azterlana indarrean egon beharko da eraikitzeko lizentzia eman aurretik, unitatea osatzen duten lurzati orotan. Unitatean jarduketa bakarra aurreikusten bada, ez da xehetasun azterlan hori prestatu beharko, eraikuntza proiektuak jasoko baitu mailakatzea.

Hirugarren sektorerako lurzatietan, xehetasun azterlanak beheko solairuetarako ezarririko garaierak aldatzen ahalko ditu, lurzatiaren topografiaren arabera.

Eraikinaren mailaketa behar ez denean eta, beraz, xehetasun azterlana nahitaez idatzi behar ez denean, garaje komunaren jarduera sailkatuaren lizentzia eskatzeko dokumentua izanen da hori osatzen duten lurzati guztien eraikuntza garaierak finkatzen dituena. Ataripeen garaiera eta ezaugarriak (harroinen forma eta materialak, ateburuen garaiera, sabai aizunak, argiztapena...) ere jarduera sailkatuaren espedientean zehaztuko dira.

Ataripearen ateburuaren azpiko gutxieneko garaiera librea 3,00 m-koa izanen da.

Gailurraren garaiera: erreferentziako sestratik fatxadaren erremate lerroraino edo estalkiaren kareleraino dagoen distantzia.

Garaiera horri dagokionez, esan beharra dago ezen unitate bakoitzean aurreikusitako eraikin exentu bakoitzaren fatxaden gailurraren garaiera komuna izanen dela eta 1,00 eta 1,80 m-ren artekoa izanen dela eraikuntzaren garaieraren edo erlaitzaren lerroaren gainetik, eraikina mailakatu beharra dagoen kasuetan izan ezik, aurreko puntuan zehaztu den bezala. Gailurraren garaiera horiek ezarri direnak baino handiagoak izaten ahalko dira, baldin eta eraikuntzaren ikuspegitik justifikatzen bada eta eraikin exentu bakoitzaren jabe guztien artean adostasuna badago.

Nahitaezko lerrokadura duten fatxadetan, eraikinak errematatzeko, fatxadaren multzoan konposizioaren eta materialen aldetik integratuko den petril edo itxitura opakua jarriko da, lerrokadurak definitzen duen planoan kokatuko dena, atzeraemanguneei buruzko arauan ezartzen den bezala. Irtenbide hori teilatupeen fatxadei ere aplikatuko zaie, baita, hala denean, eraikinaren gainerako zatitik bereizita dauden bolumenak osatzen dituzten eraikinen beheko solairuei ere.

Ezin da inolako hegalik egon azken eredu solairuaren forjatu-sabaiaren goiko kotaren eta eraikinaren gailurraren lerroaren artean.

34. artikulua. Estalkiak.

Bai bizitegi kolektibotarako erabilera duten unitateetan (beheko solairuetan lokalak izan zein ez), bai merkataritzarako edo bulegoetarako erabilera duten unitateetan, estalkiak horizontalak izanen dira.

Ekipamendutarako edo jarduera ekonomikoetarako erabilera duten gainerako unitateetan estalki horizontalak edo inklinatuak eraikitzen ahalko dira, nahierara.

Erlaitzaren edo eraikinaren garaieraren gainetik eraikitzen den edozein gorputz edo elementu eta, hala denean, fatxaden akaberan haiei dagozkienak eta zabaltzetako eremuen amaierak espaloietan eta eremu libre publikoetan aplikatzen diren materialen antzekoez eraikiko dira.

Ez da inolako mugarik ezarriko estalkien eraikuntzari aplikatzen zaizkion materialei eta irtenbideei buruz. Hala eta guztiz ere, etxebizitza, merkataritza eta bulegoetarako erabilera duten eraikinei, energia ekoizteko antenei, plakei eta instalazioei eta antzeko elementuei dagozkien material eta irtenbideetan, eraikinaren azken solairuari dagokion sabai-forjatuaren gainean jarriko dira, eta inola ere eraikinaren garaieraren gainetik eraikitzen diren gorputzen gainean.

Bizitegitarako, merkataritzarako eta bulegoetarako erabilera duten unitateetan elementu eraikiak edo mekanikoak (tximiniak eta eguzkitarako plakak izan ezik) ezin izanen dira gailurraren garaiera baino garaiagoak izan fatxaden lerrokaduren barneko 3,00 m-ko zerrendan, eraikinaren perimetro osoan. Estalkiaren gainerako zatian elementu eraiki edo mekaniko guztiak lehen deskribatu den zerrendatik %30eko sestra duten planoen barnean sartu beharko dira, elementu jasotzaileen makinak, komunikazio gune komunetatik estalkira sartzeko eskailera-kaxak, telekomunikazioen instalazioak, aireztapen elementuak, keak eta gasak ateratzeko instalazioak, energia ekoiztekoak, galdara gelak eta eraikinaren berezko instalazioak dituztenak izan ezik, haien kokapena justifikatuta baitago. Dena den, kasu horietan ezin izanen dira gailurretik baino 2,00 m gorago egon, eta kanpoko perimetrotik 3,00 m-ko gutxieneko distantziari eutsiko diote.

Teilatupea duten eraikinetan, aurreko paragrafoa teilatupearen estalkiari aplikatuko zaio. Teilatupeen terrazan 2 m-ko gehieneko garaiera duten elementuak baino ez dira onartuko etxebizitzak bereizteko. Teilatupera heltzeko balio duten eskailera eta igogailu kolektiboen gorputzak ere ateratzen ahalko dira, salbuespen gisa.

Tximiniek aurretik adierazi den 2,00 m-ko garaiera gainditzen ahalko dute, baina kasu bakoitzean aplikatzen diren araudiak betetzeko bakarrik; bestela, behar bezala funtzionatzeko ezinbestekoa den neurrian aterako dira.

Halakorik badago, terrazak bereizteko elementuak ez dira inoiz izanen eraikinaren gailurraren garaiera baino garaiagoak.

35. artikulua. Zokaloak.

Solairu guztietan bizitegitarako erabilera xehakatua duten unitate edo lurzatietan, aldapan dauden kaleek sortzen dituzten zokaloak fatxadan integratuko dira konposizioaren eta materialen aldetik eta fatxadari jarraituko diote. Horrela, fatxadari aplikatzen zaion material nagusia espaloiarekiko elkarguneraino hedatuko da, irtenbide berezirik hartu ezean.

36. artikulua. Ataripe publikoak.

Antolamenduan definitzen diren kale eta plazetan aurreikusita dauden ataripeek baterako hiri espazio homogeneoa osatzeko asmoari erantzunen diote, ikuskerari, tamainari eta tratamenduari dagokienez.

Helburu horri erantzunen diote tamaina, osaera eta materia arloko determinazio partikularrek, bereziki espazio horiek osatzen dituzten unitateen araudi partikularrean eta esparru horietako esku-hartzeak arautzeko ezartzen den eremuko araudi partikularrean ezartzen direnek.

Ataripeen kanpoko lerrokadurak bat etorriko dira eraikinaren goiko solairuetako nahitaezko lerrokadurarekin eta, hori bezala, nahitaezkoak izanen dira.

Halaber, barneko lerrokadurak nahitaezkoak izanen dira. Paramentua eraikinaren fatxada orokorrari aplikatzen zaion eraikuntza kalitatearen antzeko batekin eraikiko da.

Multzoaren urbanizazio orokorrean eraikinaren azpiko ataripeak eta barnebideak integratzeko asmoz, espazio horien zoladura alboko espaloi edo espazio publikoetan aplikatu dena bezalakoa izanen da.

37. artikulua. Barnebide publikoak.

Antolamendu planoetan grafikoki definituko dira.

Haien alboko lerrokadurak nahitaezkoak izanen dira. Haien paramentuak egiteko, eraikinaren fatxada orokorretan aplikatu diren soluzioak erabiliko dira materialei eta eraikuntza lanei dagokienez, ataripeetan egin bezala.

Barnebideen garaiera librea horiek barne hartzen dituzten unitateen araudi partikularrean zehaztuta egonen da. Barnebideen ateburuek eta sabaiek kota berdina eta konstantea izanen dute unitate bakoitzean, bestelakoa adierazten duen determinazio partikularrik egon ezean. Ataripeetan egin bezala, barnebideen zoladura alboko espaloi edo espazioetan aplikatu dena bezalakoa izanen da, ibilgailuak soto(et)an dagoen garajera sartzeko erabili ezean.

A13 unitatean aurreikusitako eraikinaren azpiko barnebidea salbuespena izanda, antolamenduan aurreikusten diren barnebideetan egiturazko euskarriak eraikitzea baino ez da onartuko; horiek egotekotan, eraikinaren kanpoko fatxadekin perpendikularra den lerrokadura osatuko dute.

Arrosadiako A13 unitatearen azpian aurreikusi den barnebidean, egiturazko elementuez gain, atariak kokatzen ahalko dira. Atari horiek bi izanen dira, gehienez, eta berdinak izanen dira kokapenari, tamainari eta eraikuntza irtenbideari dagokienez. Atariaren aurrealdeko paramentua nahitaezko lerrokadura duen eraikinaren fatxada orokorraren planoan kokatuko da, eraikina hartzen duten kale edo espazioetako batean, gutxienez.

Lezkairuko L23 unitatean aurreikusita dauden barnebideetan, artikulu honetan ezartzen diren baldintza orokorrak eta unitateko edo Lezkairuko plaza nagusiari dagokion eremuko baldintza partikularrak errespetatuta baino ezin izanen dira kokatu egiturazko elementuak.

38. artikulua. Fatxaden konposizioa eta integrazioa.

Eraikin bakoitzaren kalearekiko elkargunetik gailurraren garaieraraino fatxaden konposizioa eta tratamendua baterakoak izanen dira, beheko solairua horiei aplikatu zaien irtenbide orokorrean integratuta egon beharko dela konposizioaren eta materialen aldetik, haren erabilera eta goiko solairuena berdina den ala ez kontuan hartu gabe.

Integrazio hori bermatzeko asmoz eta unitate edo eremu zehatzetarako ezarri diren beste determinazio partikular batzuei kalterik egin gabe, fatxada baten estaldura orokorrari edo nagusiari aplikatzen zaion materiala beheko solairura hedatuko da, eraikinaren elkarguneraino, baina badago irtenbide partikularrak hartzeko aukera, konposizioaren aldetik fatxadaren gainerako zatian integratu arren, akabera material ezberdina, beheko solairuari fatxadaren gainerako zatiaren zokaloa izateko izaera ematen diotenak. Nolanahi ere, eraikinaren egiturazko elementuak estaliko dira, behintzat.

39. artikulua. Merkataritzarako beheko solairuen diseinua.

Merkataritzarako lokalen diseinua eta tratamendua libreak izanen dira, baina fatxadaren konposizio orokorrak beheko solairuan sortzen dituen baoetan ebatziko da, solairu horretan egiturazko elementuei aplikatu zaion estaldura materiala ezkutatu gabe.

40. artikulua. Lokalak eta atariak.

Bizitegitarako eraikin baten atzealdeko edo barnealdeko fatxadak, beheko solairuan lokalak izan edo ez, espazio libre pribatura ematen badu, bertako atariek, gutxienez, barnealdeko patio-lorategi pribatutik sarbidea izanen dute.

Suteen gaineko araudia betetzeko nahitaezkoa bada suhiltzaileen ibilgailua etxadiko patioan sartu ahal izatea, sarbidearen eta barnealdeko pasabideen neurriak eta egituraren baldintzak aipatutako araudian eta udal xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

41. artikulua. Barneko aparkalekuak. Garajeak.

Antolamenduan mugaturiko unitate guztietan -ekipamendu publikotarako direnetan izan ezik- aparkatzeko barneko tokiak egin beharko dira nahitaez, hurrengo kopuruan:

a) Merkataritza edo bulegoetarako baino erabiliko ez diren unitateetan Udal Planaren araudi orokorra aplikatuko da, hau da, aparkatzeko toki bat eraikitako 75 m²-ko.

b) Gainerako unitateetan, aparkatzeko 1,5 toki eginen da eraikitako etxebizitza bakoitzeko eta toki 1 eraikitako 100 m²-ko, bizitegitarako erabilerarik ez duenean.

Bada, b) atalean ezarritakoa betetzea teknikoki ezinezkoa denean -horretarako bi solairutik gorako sotoa eraiki behar denean, alegia- honela konpontzen ahalko da aparkatzeko tokien behar hori:

Sotoko bi solairutan behar diren trastelekuak egiten ahalko dira (gehienez ere, bat etxebizitza bakoitzeko, eta 7 m²-koa batez beste) eta teknikoki ahalik eta aparkatzeko toki kopuru handiena. Kopuru hori ez da Udal Planaren hirigintzako araudi orokorrean ezarritakoa baino txikiagoa izanen, hau da, aparkatzeko 1,3 toki etxebizitzako eta beste bat 100 m²-ko, bizitegitarako erabileraz bestekoa bada.

Parametro horien aplikaziotik ondorioztatzen diren tokiak lortzeko, zenbait lurzatitan onartu eginen da sotoak eraikitzea barnealdeko espazio libre pribatuen azpiko zati batean, baita, hala denean, erabilera publikoko espazioen azpian ere. Kasu horretan, erabilera publikoko zortasuna ezarriko da lurzati pribatuaren zati horretan eta, aparkalekuaren sabai-forjatuaren goialdeko kota ezin izanen da 1,00 m-tik beherakoa izan kanpoaldeko sestrekiko, salbu eta ataripeetarako lekuetan.

Araudi partikularreko fitxetan grafikoki adieraziko da sotoaren gehieneko okupazioa antolamenduan mugatutako unitate eta lurzati bakoitzerako.

Determinazio horri dagokionez, grafikoan adierazitako sotoaren gehieneko okupazioa sotoko lehenengo solairuari dagokio; beheragoko solairuetan, ordez, unitatearen azalera osoa okupatzen ahalko da. Gainera, plan partzialean eskatutako aparkatzeko tokien kopurua lortzeko beharrezkoa baldin bada, sotoko lehenengo solairu osoa okupatzen ahalko da, betiere zuhaitz ertainak landatzeko lur gaineko espazioak egonen direla bermatzen bada.

Sotoko garajeak mankomunatuak izanen dira oinarrizko unitate guztietarako eta, beraz, jarduera sailkaturako proiektu bakarra eginen da. Proiektu hori eta unitatean garatzen den lehenengo eraikuntza proiektua aldi berean idatziko dira.

Ibilgailuen garajerako sarbideak jabari eta erabilera pribatuko tokietan paratuko dira, hala denean, eraikinaren azpian edo 10 m baino gertuago dauden bi gorputz eraikigarriren artean, edo eraikinean barna lurzatiaren edozein aurrealdetan, ahal dela ibilgailuen trafikoa duen kalera ematen duen horretan.

42. artikulua. Espazio libre pribatua(k).

Unitate eta lurzati bakoitzari lotutako espazio libre pribatuak antolamendu planoetan agertuko dira grafikoki adieraziak eta, zenbait unitatetan eraikuntzako gehieneko lerrokadurekin mugatzen diren heinean, haien azalerak gutxieneko neurriak izanen dira. Horiei gehitu beharko zaie eraikinak okupatu gabeko lurzati eraikigarriaren azalera.

Araudi honi dagokionez, espazio libre pribatuen bi mota bereiziko dira:

1.-Beheko solairuko etxebizitzei lotutako espazio libre pribatuak.

2.-Kalera ematen duten kanpoaldeko espazio libre, pribatu eta komunak.

3.-Etxadien barnealdeko espazio libre, pribatu eta komunak.

Jabari eta erabilera pribatuko espazio horietaz gain, antolamenduaren zenbait unitatetan erabilera publikoko zortasuna duten espazio libre pribatuak ezarriko dira, aparkatzeko barnealdeko tokien inguruko beharkizunak bete ahal izateko.

1.-Beheko solairuko etxebizitzei lotutako eremu libre pribatuak.

Beheko solairuko etxebizitzen barnealdeko fatxadaren eta etxadiaren (unitatea) barnealdeko lorategi komunaren artean kokatuko dira eta haien kanpoaldeko lerrokadura antolamendu planoetako grafikoetan zehaztuko da, lorategi komunarekin muga egiten baitu.

Espazio horien sestra izanen da etxadiaren barnealdeko lorategi komunari dagokion sestraren parekoa edo handiagoa, eta bakarra eta beti berbera izanen da unitate bakoitzerako, salbu eta kaleen malda dela-eta eraikin mailakatuak dituzten unitateetan, 33. artikuluan arautu bezala. Kasu horietan espazio horien sestra mailakatze horretara doituko da, eta dagokion xehetasun azterlanean adieraziko da.

Mailakatzerik ez dagoen tokietan, baldin eta lurzatiketagatik, beheko solairuko etxebizitzetara bideratutako eraikinak momentu ezberdinetan egiten badira, lorategi pribatu horien sestra ezarriko da garatzen den lehenengo proiektuan. Dena dela, proiektu horrek etorkizuneko proiektuek aurreko arau hori betetzeko aukera izanen dutela aurreikusi eta justifikatu beharko du grafikoki, etxebizitzetako lorategien eta barnealdeko lorategi komunen sestren arteko harremanari dagokion araua, hain zuzen ere.

Espazio horietan, haien azaleraren %50 lorategia izanen denez, debeku da edozein motatako eraikin, etxola edo eranskin egitea, salbu eta instalazioen armairuetarako gorputz linealak, betiere mugakideen artean itxiturarekin bat egiten badute. Bai itxitura horiek bai lorategietakoak landare hesiak izanen dira. Sare metaliko edo saretekin batera jartzen ahalko dira eta haien garaiera ez da 1, 80 m-tik gorakoa izanen, barnealdeko sestratik abiatuta.

Hedatokirik jartzekotan aldeetan jarriko dira eta itxitura bera izanen dute. Itxitura berdina izanen da unitate osoan eta, beraz, komuna lurzati guztietarako, oro har. Haren diseinua lehenengo jarduketan erabakiko da, Udalak aldez aurretik onartuta. Esparru horretan, dena dela, atari eta garajeetara pasabideak ezartzen ahalko dira oinezkoentzat eta bizikletentzat.

2.-Espazio libre komunak, kalera ematen dutenak.

Lurzatien lerrokadura ofizialaren eta eraikinaren nahitaezko lerrokaduraren artean kokatuko dira eta antolamendu planoetan definituko dira grafikoki.

Lurzati edo unitatearen espazio komuna dira eta osorik lorategirako erabiliko dira, salbu eta atarietarako edo, hala denean, garajeetarako sarbidea egiteko bideratzen diren zatietan. Zein kaletara ematen duten, bada kale horretako sestretara egokitu beharko dute.

Lorategi horietan debeku da edozein motatako eraikuntza, barne zatiketa eta kanpo itxitura egitea, landare hesiak barne; halere, haien esparruaren barnean atari eta garajeetarako sarbideak ezartzen ahalko dira.

3.-Etxadien barnealdeko espazio libre komunak.

Antolamenduko zenbait etxadi edo unitateren barnealdean kokatuko dira eta haien esparrua, grafikoki definitua, mugatuko dute eraikuntzaren barnealdeko gehieneko lerrokadurek eta beheko solairuko etxebizitzei lotutako lorategien kanpoaldeko lerrokadurek.

Unitate osoaren zerbitzura dauden espazio komunak dira eta haien azaleraren %50, gutxienez, lorategirako erabiliko da, eta zuhaitzetarako, sotorako okupatu ezin den tokian, normalean etxadiaren erdialdean.

Zuhaitzak landatzeko espazio horiek 400 m²-ko gutxieneko azalera izanen dute, guztira. Lerrokadurak libreak izanen dira eta, nolanahi ere, haren barruan 12 m-ko diametroa duen zirkulua sartzen ahalko da. (Determinazio honek lehentasuna izanen du hirigintzako araudi partikularrean ezarritakoaren aldean). Esparru horretan zuhaitz ertainak landatzeko aukera bermatu beharko da. Horretarako, azaleraren %50ean, gutxienez, landatzeko lurrek 150 cm-ko gutxieneko sakonera izateko eskatuko da, espazioaren inguruko sestren aldean 50 cm-tan, gehienez, azaleratzen ahalko dela. Espazio horretan igerilekuak, instalazio komunak edo leku zolatuak jartzekotan, haien azalera ez da azalera osoaren %25etik gorakoa izanen.

Etxadietako espazio komun edo patio-lorategi horietako bakoitza unitate funtzionala eta diseinukoa izanen da. Hartara, urbanizazio obren proiektua izanen dute, unitatearen esparruan egiten diren eraikuntza proiektuetako lehenengoari lotua, eta unitate horretako azken eraikineko etxebizitzak lehen aldiz erabiltzeko lizentziak eman aurretik gauzatu beharko da. Eraikuntza proiektuak oinarrizko unitate osoa barne hartzen duenean, urbanizazioaren definizioa proiektu horretan sartzen ahalko da zuzenean.

Etxadien barnealdeko lorategiaren sestrak bertako eraikinaren sestretara egokitu beharko dira, eremu horretatik atari guztietara izan behar den sarbidea errazte aldera. Bereziki, etxadiaren lorategiko sestrak, bere lerrokadura edo muga irekian, ondoko kaleari dagozkionak izanen dira, oinezkoentzako eta bizikletetarako sarbidea egin ahal izateko, baita, salbuespen gisa, ibilgailuen etxebizitzarainoko sarbidea egiteko ere.

Lorategian zehar oinezkoak eta bizikletak zein larrialdietarako ibilgailuak etxebizitzetara sartzen ahal direla bermatzeko, haren perimetroan zehar ibilbideak eginen dira, eta haien sekzioa ez da 3 m-tik beherakoa izanen. Suteen gaineko araudia bete beharrez, suhiltzaileen ibilgailua etxadiaren patiora sartu behar bada, sarbidearen eta barnealdeko ibilbideen neurria eta egitura baldintzak araudi horretan eta udal xedapenetan ezarritakoak izanen dira.

Etxadien lorategien esparruan debeku da sestra gainean edozein eraikuntza kokatzea, ez eta espazioa banatuko duen zatiketarik egitea ere, salbu eta arrazoi funtzionalak direla medio egin beharrekoak, igerilekuak, kirol pistak eta antzeko espazioak mugatzeko; kasu horietan, landare hesiak, sare metalikoa, beira edo antzekoak erabiliko dira.

Lorategiaren itxitura, espazio publikora ematen duen mugan, landare hesiz eta sare edo saretaz eginen da eta ez da 2,00 m-tik gorakoa izanen; orobat, 0,50 m-ko zokaloak onartuko dira, betiere fatxadarekin bat egiten badute. Era berean, muga horretan pergolak eta ataripeak onartuko dira, gehienez 6 metroko zabalera duen perimetro zerrendan. Elementu horien estalkia hustubide gisa erabiltzen bada, estalki hori eta beheko solairua komunikatzen dituzten eskailera irekiak eraikitzen ahalko dira.

43. artikulua. Hondakin solidoen bilketa.

1.-Oinarrizko unitate bakoitzean hondakin solidoen bilketa arrazionalizatzeko asmoz, eraikinaren fatxadetan sarerako hartuneak prestatuko dira, bat fatxada bakoitzeko, hain zuzen, dokumentazio grafikoan adierazten den bezala.

Hartune bakoitzak bilketa independentea izanen du etxebizitzetarako eta merkataritzarako lokaletarako edo bulegoetarako.

2.-Hartune horiek zerbitzu komunaren elementua dira, unitate bakoitza osatzen duten lurzatien multzorako.

3.-Fatxadan instalatzen diren bilketa ontziak haren arkitektura ereduan integratuko dira konposizioaren eta materialen aldetik, haren plano orokorretik atera gabe.

44. artikulua. Baldintza bioklimatikoak eta aurrezki energetikoa.

Artikulu honetan aipatzen diren baldintzak eraikinetan eguzkiaren energia termikoa hartzeari eta aprobetxatzeari buruzko udal ordenantza nahitaez bete beharrari kalterik egin gabe ezarriko dira.

90 m²-ko edo hortik gorako azalera erabilgarria duten etxebizitzek fatxada ezberdinetara emanen dute, haien aireztapena errazteko.

45. artikulua. Bide sistema urbanizatzeko irizpideak.

Oinezkoentzako berariazko espazioez gain, bide sisteman bi espazio mota bereiziko dira: ibilgailuetarako bideak eta oinezkoak eta ibilgailuak aldi berean egoteko bideak.

Urbanizazio proiektuaren garapena bideratzeko ondorioetarako, bi espazioak diseinatzeko eta urbanizatzeko honako irizpide hauek ezarriko dira:

1.-Ibilgailuetarako bideak.

-Sekzio batez eginen dira: horretan oinezkoen eta ibilgailuen bideek sestra ezberdineko plataformak izanen dituzte, oinezkoen segurtasuna bermatzeko asmoz.

-Galtzaden akabera materiala asfaltozkoa izanen da eta haren egitura eta eraikuntza izaera, aldiz, bide bakoitzaren izaerara eta aurreikusten ahal den trafikora egokitutakoa. Espaloiak zoladuraz eraikiko dira; horiek egitura edota kolore ezberdina izanen dute, irisgarritasun eta hiri mugikortasunerako araudiak edo irizpideek eskatzen duten tokietan.

Kaleen oinezkoentzako berariazko eremuetan eta aldi berean egoteko espazioetan aplikatu diren irtenbide integratuak erabiltzen saiatuko da.

2.-Aldi berean egoteko bideak.

-Sekzio batez eginen dira: horretan plataforma jarriko da, ahal dela baterakoa izanen dena eta ibiltzeko eta aparkatzeko espazioen eta oinezkoentzako banden artean erlieberik ez duena edo erliebe oso txikia duena.

-Ibilgailuak ibiltzeko zerrendak, erdigunea hartuko dutenak, eta aparkatzeko erabiliko direnak eginen dira nolabaiteko zimurtasuna duen egitura duten piezekin -ahal dela, galtzada-harriak-, ibilgailuen abiadura moteltzeko eta oinezkoei zein bizikletei segurtasun handiagoa emateko.

Oinezkoentzako berariazko zerrendak ibilgailuetarako bideen espaloien ondoan eginen dira eta, horiek bezala, egitura edo kolore ezberdina izanen dute, mugikortasun arrazoiak direla eta.

Ibilgailuetarako bideen eta aldi berean egoteko bideen elkarguneak eginen dira oinezkoentzako bideen planoan kokatzen den plataforma garaian, ahal dela, ibilgailuetarako bidearen izaera dela-eta ibilgailuen zirkulazioa lehenetsi behar duten puntuetan (bereziki, erdiguneko eta inguruko bideak, oro har garraio publikoko lineak hartzen dituztenak) izan ezik. Kasu horretan bidegurutzeak ohi bezala eginen dira, zebra-bideen bidez.

46. artikulua. Lurzati finkatuak. Hirigintza erregulazioa.

1. Arrosadiako blokea. 531., 532., 533., 534., 535. eta 536. lurzatiak.

Determinazio funtzionalak.

-Erabilera xehakatuak eta tipologia(k). Bizitegi kolektiboa, beheko solairuan lokalak dituena.

-Erabileren bateragarritasuna eta baliokidetasuna. Udal planean ezarritako araubide orokorra.

Determinazio formalak.

-Lerrokadurak. Egungoak.

-Sestrak. Grafikoki zehaztuko direnak.

-Eraikinaren garaiera. Egungoa.

-Eraikigarritasuna. Aplikatzen ahal diren udal planaren araudian eta ordenantzetan oro har ezartzen denaren arabera arautuko dira eraikuntzaren gaineko esku-hartzeak.

2. Lezkairuko etxeak blokea: 630., 631., 632., 633., 634., 635., 636. eta 637. lurzatiak eta 984., 985. eta 986. lurzatiak.

Determinazio funtzionalak.

-Erabilera xehakatuak. Bizitegi kolektiboa, beheko solairuan lokalak dituena.

Determinazio formalak.

-Lerrokadurak. Egungoak.

-Sestrak. Grafikoki zehaztuko direnak.

-Eraikinaren garaiera. Egungoa.

-Eraikigarritasuna. Aplikatzen ahal diren udal planaren araudian eta ordenantzetan oro har ezartzen denaren arabera arautuko dira eraikuntzaren gaineko esku-hartzeak.

3. 965. lurzatia (partziala): Monjas Blancas (Lezkairu).

LPVC4 oinarrizko unitateari dagokion LPVC4(1) araudi partikularreko fitxan adierazitako erregulazioa.

4. 593. lurzatia (partziala): Hegoalde ikastola (Arrosadia).

AC4 oinarrizko unitateari dagokion AC4(1) araudi partikularreko fitxan adierazitako erregulazioa.

47. artikulua. Oinarrizko unitateei dagokien araudi partikularra.

Antolamenduan zehazturiko oinarrizko unitateei eta lurzatiei dagokien araudi partikularra bereizitako lurralde esparruka eta esparru morfologikoka eskainiko da, ondorio horietarako hurrengo eremuak eta identifikazio kodeak bereiziko direla:

EREMUA

KODEA

JARDUKETA UNITATEAK

Lezkairu

L

XVI-S1, XV-GSA1, XVI-GSA1, XVI-GSA2

Arrosadia

A

XIX-S1

Santa Luzia

S

I-S1

Aranzadi

AZ

IV-S1, IV-GSA1, IV-GSA2

Txantreako hegoaldea

CH

V-GSA2

Trinitarioak

T

VII-GSA1, VII-GSA2, VII-GSA3

Biritxitu eta Mendebaldea

B

XI-GSA1, XI-GSA2, XI-GSA3, XI-GSA4, XII-GSA1

48. artikulua. Lezkairuko eremua (L gakoa).

XVI-S1, XV-GSA1, XVI-GSA1 eta XVI-GSA2 jarduketa eremuek osatzen duten Lezkairuko eremuan honako oinarrizko unitateak eta erabilerak zehaztuko dira:

JARDUKETA
UNITATEA

OINARRIZKO
UNITATEAK

ERABILERA

XVI-S1

L1, L6, L10, L22, L31

Merkataritza eta bulegoak

L2, L3, L4, L5, L7, L8, L9, L11, L12, L13, L14, L15, L16, L17, L18, L19, L20, L21, L23, L24, L25, L26, L27, L28, L29, L30, L32, L33, L34, L35, L36, L37, L38, L39, L40, L41, L42, L43, L44, L45, L46, L47, L48, L49, L50, L51, L52, L53, L54, L55, L56, L57

Bizitegi kolektiboa, beheko solairuan lokalak dituena, edota bizitegi kolektiboa solairu guztietan

LPVC4 (2)

Ekipamendu pribatua

LPVD1

Ekipamendu pribatua

LPVR1

Ekipamendu pribatua

LC1, LC2, LC3, LC4

Irakaskuntza eta kultura ekipamendu publikoa

LP1, LP2, LP (SU)1, LP (SU)2

Erabilera anitzeko ekipamendu publikoa

LD1

Kirol ekipamendu publikoa

LL1, LL2, LL3, LL4, LL5

Espazio libre publikoa

XV-GSA1

XV-GSA1

Bide sistema

XVI-GSA1

XVI-GSA1

Bide sistema

XVI-GSA2

XVI-GSA2

Espazio libre publikoa

49. artikulua. Arrosadiako eremua (A gakoa).

XIX-S1 jarduketa eremuak osatzen duen Arrosadiako eremuan honako oinarrizko unitateak eta erabilerak zehaztuko dira:

JARDUKETA UNITATEA

OINARRIZKO
UNITATEAK

ERABILERA

XIX-S1

A1, A5, A9, A10, A11, A12, A13 (A, B, C)

Bizitegi kolektiboa, beheko solairuan lokala duena

A2, A3, A4, A6, A7, A8

Bizitegi kolektiboa solairu guztietan

AC1, AC2, AC3, AC4, AC5, AC6 eta AP1

Irakaskuntza eta kultura ekipamendu publikoa

AP (SU) 1, AP (SU)2

Erabilera anitzeko ekipamendu publikoa

AL1, AL2, AL3, AL4

Espazio libre publikoa

50. artikulua. Santa Luziako eremua (S gakoa).

I-S1 jarduketa eremuak osatzen duen Santa Luziako eremuan honako oinarrizko unitateak eta erabilerak zehaztuko dira:

JARDUKETA UNITATEA

OINARRIZKO
UNITATEAK

ERABILERA

I-S1

SI1

Jarduera ekonomikoak

SP1

Erabilera anitzeko ekipamendu publikoa

SL1

Espazio libre publikoa

51. artikulua. Aranzadiko eremua (AZ gakoa).

IV-S1, IV-GSA1 eta IV-GSA2 jarduketa eremuek osatzen duten Aranzadiko eremuan honako oinarrizko unitateak eta erabilerak zehaztuko dira:

JARDUKETA
UNITATEA

OINARRIZKO
UNITATEAK

ERABILERA

IV-S1

Ekipamendu pribatua

IV-GSA1

AZL1

Espazio libre eta ekipamendu publikoak

IV-GSA2

AZD1

Kirol ekipamendu publikoa

IV-GSA2

AZP1 (1) eta (2)

Erabilera anitzeko ekipamendu publikoa

52. artikulua. Txantreako hegoaldea (CH gakoa).

V-GSA2 jarduketa eremuak osatzen duen Txantreako hegoaldeko eremuan honako oinarrizko unitateak eta erabilerak zehaztuko dira:

JARDUKETA
UNITATEA

OINARRIZKO
UNITATEAK

ERABILERA

V-GSA2

CHL1

Espazio libre publikoa

53. artikulua. Trinitarioak eremua (T gakoa).

VII-GSA1, VII-GSA2 eta VII-GSA3 jarduketa eremuek osatzen duten Trinitarioak eremuan honako oinarrizko unitateak eta erabilerak zehaztuko dira:

JARDUKETA UNITATEA

OINARRIZKO
UNITATEAK

ERABILERA

VII-GSA1

TL1

Espazio libre publikoa

VII-GSA2

TP1,TP2

Erabilera anitzeko ekipamendu publikoa

VII-GSA3

TP3

Erabilera anitzeko ekipamendu publikoa

VII-GSA3

TL2

Espazio libre publikoa

54. artikulua. Biritxitu eta Mendebaldea eremua (B gakoa).

XI-GSA1, XI-GSA2, XI-GSA3, XI-GSA4 eta XII-GSA1 jarduketa eremuek osatzen duten Biritxitu eta Mendebaldea eremuan honako oinarrizko unitateak eta erabilerak zehaztuko dira:

JARDUKETA UNITATEA

OINARRIZKO
UNITATEAK

ERABILERA

XI-GSA1

BP1

Erabilera anitzeko ekipamendu publikoa

XI-GSA2

XI-GSA2

Bide sistema

XI-GSA3

XI-GSA3

Bide sistema

XI-GSA4

BD1

Kirol ekipamendu publikoa

XII-GSA1

BP2

Erabilera anitzeko ekipamendu publikoa

55. artikulua. Eremuko araudi partikularra.

Oinarrizko unitate eta lurzati bakoitzerako ezartzen diren arau partikularrak kontuan hartu gabe, berariazko araudia ezarriko da, egoera eta homogeneotasuna direla-eta baterako ikuskera eta tratamendua izan behar dituzten hurrengo eremuetako esku-hartzeak arautzeko oinarri hartuko dena.

1.-Lezkairuko parke nagusiaren aurreko fatxadak.

2.-Lezkairuko barneko kaleko fatxadak.

3.-Arrosadiako hegoaldeko parkearen aurreko fatxadak.

4.-Lezkairuko plaza nagusia.

5.-Arrosadiako plaza.

56. artikulua. Lezkairuko parke nagusiaren aurreko fatxadak.

Lezkairuko parke nagusiaren hegoaldeko altxaera osatzen duten ataripearen eta fatxaden arkitektura konposizioak L18, L19, L20, L21, L22, L23, L24, L25 eta L26 oinarrizko unitateak ukituko ditu eta honako baldintza hauek arautuko dute:

1.-Ataripearen garaiera, unitate bakoitzerako 3 m-koa izanen dena fatxadaren sestra puntu garaienean, ezberdina izanen da aurrealde bakoitzean, kalearen profilaren arabera.

2.-Lurzati bakoitzaren aurrealde eraikigarriaren tamainaren eta ondoriozko eraikinaren arabera (hausnartzen ari den esparruan 20 m dituzte L18, L19, L20, L21, L22, L24, L25 eta L26 unitateetan eta 60 m, berriz, L23 unitatean), ataripeak 4 edo 12 kolomarte berdin, hurrenez hurren, izanen ditu lurzati bakoitzeko.

Unitateren bateko lurzatiek bat egitearen ondorioz 40 m-ko aurrealde eraikigarria sortuko balitz, egiturazko moduluak eta ondoriozko kolomarteak 8 izanen lirateke.

3.-Aurreko determinazioak direla-eta, lurzati batek baino gehiagok osatzen dituzten aurrealdeei dagozkien ataripeetan alboko bi euskarri egoten ahalko dira, lurzati mugakideen arteko mehelinean.

Horren harira, egiturazko eskakizunak direla-eta lurzati bati dagozkion aurrealdeetan dilatazio junturak jartzen badira, bai junturen alboko bi euskarri, bai araudi honetan aurreikusi diren egiturazko moduluen eta kolomarteen tamainaren doikuntzak baimenduko dira.

4.-Ataripeek ateburu jarraia eta horizontala izanen dute unitate bakoitzaren aurrealdean, 3 m-ko garaieran kokatuko dena sestra garaiena duen kanpoko fatxadako puntuan.

5.-Ataripearen euskarriei baterako diseinua eta irtenbide materiala bermatzeko asmoz, jarduera sailkatuaren espedienteak haren ezaugarri nagusiak zehaztuko ditu.

6.-Esparruaren homogeneotasuna lortzeko, ataripeek sabai aizun berdina izanen dute, jarduera sailkatuaren espedientean zehatz-mehatz zehaztuko dena.

7.-Ataripearen sabai aizunaren planoa ateburuaren lerrorako ezarri den kota berean kokatuko da.

57. artikulua. Lezkairuko barneko kaleko fatxadak.

Esparru honetan hausnartzen den Lezkairuko barneko kaleko altxaerak osatzen dituzten ataripearen eta fatxaden arkitektura konposizioak L23, L27, L28, L29, L30, L31, L32, L33, L34, L35, L36, L37, L38, L39, L40, L41, L42 eta L43 oinarrizko unitateak ukituko ditu eta honako baldintza hauek arautuko dute:

1.-Ataripearen garaiera, unitate bakoitzerako 3 m-koa izanen dena fatxadaren sestra puntu garaienean, ezberdina izanen da aurrealde bakoitzean, kalearen profilaren arabera.

2.-Lurzati bakoitzaren aurrealde eraikigarriaren tamainaren eta ondoriozko eraikinaren arabera (hausnartzen ari den esparruan 20 m dituzte unitate guztietan, L23 unitatean izan ezik; izan ere, horrek 60 m-ko bi aurrealde ditu), ataripeak 4 kolomarte berdin izanen ditu lurzati bakoitzeko. Hori aurrealde horri dagokion egiturazko tamaina egiturazko 4 edo 12 modulu berdinez zatitzearen ondorioa da.

3.-56. artikuluaren 4. idatz-zatitik 7.era artean xedatutakoari jarraituko zaio.

58. artikulua. Arrosadiako hegoaldeko parkearen aurreko fatxadak.

Arrosadiako hegoaldeko parkearen aurreko altxaera osatzen duten ataripearen eta fatxaden arkitektura konposizioak A9, A10, A11 eta A12 oinarrizko unitateak ukituko ditu eta honako baldintza hauek arautuko dute:

1.-Lurzati bakoitzaren aurrealde eraikigarriaren tamainaren eta ondoriozko eraikinaren arabera (hausnartzen ari den esparruan 64,20 m dituzte A9 unitatean eta 76,48 m, berriz, A10, A11 eta A12 unitateetan), ataripeak 12 eta 15 kolomarte berdin, hurrenez hurren, izanen ditu lurzati bakoitzeko. Hori aurrealde horri dagokion egiturazko tamaina egiturazko 12 edo 15 modulu berdinez zatitzearen ondorioa da.

2.-56. artikuluaren 4. idatz-zatitik 7.era artean xedatutakoari jarraituko zaio.

59. artikulua. Lezkairuko plaza nagusiko fatxadak.

Espazio horren berezitasuna dela eta, plazara ematen duten fatxada guztiak barne hartzen dituen xehetasun azterlana eginen da derrigor.

60. artikulua. Arrosadiako plazako fatxadak.

Espazio horren berezitasuna dela eta, plazara ematen duten fatxada guztiak barne hartzen dituen xehetasun azterlana eginen da derrigor.

Ebazpen honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara:

-Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo, bestela,

-Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2010eko martxoaren 22an.-Alkatea, María Yolanda Barcina Angulo.

Iragarkiaren kodea: L1005267