47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Aldaketa udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Iguzkitzako Udalak, 2009ko azaroaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Iguzkitzako Udal Planeko Eraikuntzaren ordenantza orokorraren 27. artikuluan, zurgindegiei dagokienez.

Onespenaren erabakia 2009ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 21ean, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, Iguzkitzako Barrutiko Udalak ordenantza hori behin betikoz onetsi du eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Iguzkitzan, 2010eko martxoaren 1ean.-Alkatea, Salvador Garín Zabala.

Arotziak

Hiri lurzoruan, leiho eta ateetako arotziak izan daitezke zur pintatu edo bernizatukoak, aluminio lakatu edo anodizatukoak usadiozko koloreetan, PVCkoak edo poliuretanokoak usadiozko koloreetan. Garaje edo lokaletako ateetan zilegi da xafla aurrelakatua, kolore soiletan.

Orokorrean, debeku da aluminio anodizatuko arotzia, bere kolorean bada.

Salbuespenez baimentzen ahalko da Planean uzten ez den kolore edo materialen bat erabiltzea, arrazoia baldin bada udal planeamendua baino lehenagoko arotzia ordezkatzea edo moldatzea, xedea izanik eraikinaren estetika homogeneoa izatea.

Salbuespen hori aplikatzeko, beharrezkoa izanen da eskaera formala eta justifikatua egitea Udalari; horrek txosten tekniko baten ondotik emanen du lizentzia, edo hura ukatuko.

Iragarkiaren kodea: L1004842