47. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

683/2010 EBAZPENA, martxoaren 8koa, Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak emana, ondoren aipatzen direnak Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatzen dituena, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko L.Z.A.ko mediku izateko, eta lanpostu hutsak esleitzen dizkiena.

Funtzio Publikoaren zuzendari nagusiak, martxoaren 8ko 683/2010 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario izendatu ditu Sara Maite Aizpun andrea eta María José Álvarez de Eulate López andrea, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko L.Z.A.ko mediku izateko, eta honako lanpostu hutsak esleitu dizkie:

Maite Aizpun Sara andreari, plantilla organikoan 69315 zenbakia duen lanpostua, Tuterako Osasun Barrutiko Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendariordetzari atxikia.

María José Álvarez de Eulate López andreari, 69159 zenbakidun lanpostua, Oinarrizko Osasun Laguntzako Zuzendaritzari atxikia.

Izendapen horiek egiten dira badaudelako lehendik izendatutako 2 izangai, eszedentzian deklaratuta daudenak lanpostuaren jabetza hartu zutenetik, orduan beste administrazio publiko baten zerbitzuan ari zirelako.

Deialdia 2008ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, martxoaren 28an.

Iruñean, 2010eko martxoaren 8an.-Funtzio Publikoaren zuzendari nagusia, Gregorio Eguílaz Gogorza.

Iragarkiaren kodea: F1005966