46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAUN

Kudeaketarako mandatua

Albiasuko Kontzejuak, 2009ko azaroaren 21ean egin bilkuran, ondoko erabakia hartu zuen:

1.-Larraungo Udalaren esku uztea energia eraginkortasunaren azterlan eta proiektuaren exekuzioa, Albiasun argiteria publikoa paratzeko, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 15. artikuluarekin bat.

2.-Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 15.3 artikuluko ondorioak izan daitezen.

3.-Erabaki hau Larraungo Udalari igortzea, jakin dadin eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Albiasun, 2010eko martxoaren 20an.-Kontzejuburua, Javier Mitxaus Beraza.

Iragarkiaren kodea: L1005263