2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Aldaketa Funesko Arau Subsidiarioetako S-5 sektoreko UE 5.1 unitatea birzatitzeko proiektuan. Behin betiko onespena
Funesko Udalak, Alkatetzaren 2010eko urtarrilaren 5eko ebazpenaren bitartez, hasiera batean onetsi zuen Funesko Arau Subsidiarioetako S-5 sektoreko UE 5.1 unitatea birzatitzeko proiektuko aldaketa; orobat, aurtengo martxoaren 1eko ebazpenaren bidez, onespen hori behin betikoa bilakatu da, ez delako jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu dokumentu horien kontra. Ukitutako jabeei eta espedientean azaldu direnei jakinaraziko zaie onespena, eta Jabetzaren Erregistroan inskribatuko da.
Aditzera ematen da, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legearen 151.3 artikuluan xedatutakoa bete dadin, orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan, eta ohartarazten da ebazpen honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkezten ahal dela, Nafarroako Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, bi hilabeteko epean iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, edo aldez aurretik eta aukeran, berraztertzeko errekurtsoa, hura eman duen organo berari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, edo gora jotzeko errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Administrazio Epaitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita.
Funesen, 2010eko martxoaren 1ean.-Alkatea, Antonio Ulzurrun Jiménez.
Iragarkiaren kodea: L1004948