46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

FUNES

Herrilurraren desafektazioa. Hasierako onespena

Funesko Udalak, 2010eko otsailaren 25ean egin osoko bilkuran, erabaki zuen herrilurreko 15.600 m² desafektatzea, 2. poligonoko katastroko 1349. lurzatiari dagozkionak (udalerri honetako Soto Sardilla alderdia). Xedea da Campo Castillo, Juan Oscarri eta Lorente Gómez, Jesús Maríari (Alas de Peñalen, S.C.I.) lagatzea hezkuntzarako erabil ditzaten, natura interpretatzeko lantegiaren osagarria izateko eta ingurumenari buruzko prestakuntza jarduerak egiteko.

Aditzera ematen da, bidezko juzgatzen diren alegazioak aurkez daitezen, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, 6/1990 Foru Legearen 140. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 143.ean ezarritakoari jarraituz.

Funesen, 2010eko otsailaren 26an.-Alkate udalburua, Antonio Ulzurrun Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1004935