46. ALDIZKARIA - 2010eko apirilaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

274/2010 EBAZPENA, martxoaren 2koa, Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Klinika Unibertsitarioko II. fasean -Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa UPSaren esparruan- eskailerak jartzeko xehetasun azterlana behin betiko onesten duena. Sustatzailea Nafarroako Unibertsitatea da.

2009ko irailaren 7an, Igor Errasti Alcalá jaunak, Nafarroako Unibertsitatea ordezkatuz, Iruñeko Udalean aurkeztu zuen, behar zen izapideak egiteko, Nafarroako Klinika Unibertsitarioko II. fasean -Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa UPSaren esparruan- eskailerak jartzeko xehetasun azterlana. Sustatzailea Nafarroako Unibertsitatea da.

2009ko urriaren 22an, Iruñeko Udaleko Hirigintza Gerentziako Planeamendu Zerbitzuak, "Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko 35/2002 Foru Legearen 43. artikuluari jarraikiz, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuak udal honi emandako baimenik ez dagoenez, Nafarroako Unibertsitateko UPSaren esparruan garapenerako planeamendua tramitatu eta onesteko", aipatu den xehetasun azterlana igorri zuen, "izapideak egiteko, edo dagokion baimenarekin itzultzeko".

Lurraldearen Antolamenduko eta Etxebizitzako zuzendari nagusiak azaroaren 4an emandako 1871/2009 Ebazpenaren bidez xehetasun azterlan hori hasiera batez onetsi eta jendaurrean jartzea erabaki zen.

Ebazpen hori 2009ko 155. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 18an.

Ezarritako hogei eguneko epean, ez da haren aurkako alegaziorik aurkeztu.

Ikusirik Lurraldearen Antolamendu eta Hirigintza Zerbitzuak egindako txostena, eta Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuaren egitura organikoa ezarri zuen irailaren 3ko 127/2007 Foru Dekretuaren bidez eskuratu ditudan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Behin betiko onestea Nafarroako Klinika Unibertsitarioko II. fasean -Nafarroako Unibertsitatearen Iruñeko Campusa UPSaren esparruan- eskailerak jartzeko xehetasun azterlana. Sustatzailea Nafarroako Unibertsitatea da.

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta espedientean interesa dutenek, administrazio publikoek izan ezik, horren kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute, Nafarroako Gobernuari zuzendua, hilabeteko epean. Espedientearen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean.

Administrazio Publikoek zilegi dute administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzea, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, bi hilabeteko epean. Horrek ez du alde batera uzten Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Epe horiek ebazpen honen jakinarazpena egin edo, bestela, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera hasiko dira kontatzen.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta Iruñeko Udalari eta sustatzaileari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2010eko martxoaren 2an.-Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitzako zuzendari nagusia, Jesús Javier Ascunce Elizaga.

Iragarkiaren kodea: F1003908